Udal material eta makineriarentzako biltegia
Contribuinte(s) |
Laraudogoitia Alzaga, Juan Esteban E.U. INGENIERIA TECNICA INDUSTRIAL -BILBAO BILBOKO INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKOKO U.R. Grado en Ingeniería Mecánica Ingeniaritza Mekanikoko Gradua |
---|---|
Data(s) |
13/04/2015
13/04/2015
13/04/2015
23/01/2015
|
Resumo |
Gernika-Lumoko Udalarentzat burutuko den proiektu honen helburua, Gernikako Bekoibarra industrialdean, udal material eta makineria gordetzeko pabilioi industrial bat eraikitzea da. Egitura bi solairutan banatuko da. Alde batetik, eraikin osoaren azalera izango duen behe solairuak, materialak eta makineria gordetzeko biltegiak, soldadura tailerra, aldagelak, komunak eta batzar gela hartuko ditu. Bestetik, eraikinaren aurrealdeko lehenengo eta hirugarren portikoen arteko azaleran beste solairu bat eraikiko da non, udal artxibategia, emakume zein gizonezkoentzako komun bana eta bulego bat kokatuko diren. Nabeak bi sarrera izango ditu. Eskuinaldeko fatxadan ibilgailuen joan etorrirako dimentsio handiko ate bat jarriko da. Atzealdeko fatxadan berriz, lehen solairura igo ahal izateko eskailerara emango duen ate txiki bat jarriko da. Pabilioiaren inguruetan, ibilgailuentzako aparkalekua egokituko da. |
Identificador |
http://hdl.handle.net/10810/14951 17831-293874 |
Idioma(s) |
eus es |
Direitos |
(c) 2015 Joseba Uriarte Bilbao info:eu-repo/semantics/openAccess |
Tipo |
info:eu-repo/semantics/bachelorThesis |