3 resultados para Asti, Italy. Chiesa dei santissimi apostoli.
Resumo:
47 p.
Resumo:
Egungo gizartean, nahiz eta azken urteetan aurrerapauso handiak egin diren berdintasunerantz, jarduera fisiko eta kirolaren munduan ezberdintasunak daude oraindik ere generoen artean, nesken kalterako. Nelson Mandelak zioenez, hezkuntza mundua aldatzeko erabili daitekeen armarik indartsuena da. Beraz, zerbait aldatu nahian, kasu honetan, gizartean ematen diren genero ezberdintasun hauek ekiditeko, hezkuntzaz baliatzea aukera paregabea da, arrazoi honengatik, hezkuntzan, heziketa fisikoan bereziki, berdintasuna bilatuko da. Eskola, gizartearen ispilua da, eta ondorioz, bertan ere genero arteko ezberdintasun horiek Heziketa Fisikoarekiko nabarmenak dira. Hezkidetza arazo hau Portugaleteko Asti Leku ikastolan agerikoa da: zentro honetako Heziketa Fisikoko klaseetan genero arteko ezberdintasuna nabaria da arlo honekiko ikasleen jarreran, orokorrean nesken jarrera negatiboagoak eraginda. Zer egin daiteke Asti Leku ikastolan ezberdintasun horiek saihesteko? Galdera honi erantzuna bilatu nahian, genero ezberdintasunean garrantzitsuak izan daitezkeen faktore batzuk aztertuko dira, hala nola, ebaluazioa, eskola, ezberdintasun fisikoak, espazioa, irakasleak, ezkutuko curriculuma eta kirol eskaintza. Ondoren, horiek Asti Leku ikastolan zer nolako eragina duten aztertuko da, horrela zentroko DBH eta Batxilergoan Heziketa Fisikoan ematen den hezkidetza arazoari aurre egiteko zein aldaketa egin daitezkeen ondorioztatzeko, hala nola, kirol-eskaintzan, espazioan eta programazioan.
Resumo:
Azken urteetan, Zaztaparrak asti taldea Arratia eta Zeberio lurraldeetako aisialdian liderra bilakatu da, izan ere, arlo honi dagozkion lan-esparru gehienetan (udalekuak, ludotekak, gazte espazio ezberdinak…) indar gehien duen elkartea da. Egoera honek, helburu berriak amestea ahalbidetu dio elkarteari eta, horrela, asmo handiko proiektuak aurrera eramateko aukera sortu da. Horretarako, txosten honen bitartez, Zaztaparrak asti taldearen plan estrategikoa aurkezten da, hurrengo urteetan izan beharreko jokabidea eta programazioa aurkezten duena alegia. Plan honen bitartez, jarduera fisikoaren promozioa helburu izanik, elkarteak, aisialdi aktiboago bat bultzatzen du. Helburu honek, turismo aktiboaren esparruko enpresekin komunikazio kanalak osatzea bilatzen du eta horrela, eskaintza aktibo horren parte bilakatzera eramango du. Horretaz guztiaz gainera, bere ekintza eremua Euskal Herri osora zabaltzea bilatzen du, izan ere, elkartea sortzerakoan Arratiako bailaran zeuden beharrak gure herrialdeko beste hainbat txokotan ere aurkitzen dira eta, horrela, Zaztaparrak asti taldeak aisialdi elkarte ezberdinen elkarlana koordinatzea du helburu. Hala, jarraian, elkarteak eman nahi duen salto kualitatibo hau bideratuko duen plan estrategikoa aurkezten da.