4 resultados para school education
em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco
Resumo:
[EUS] Ipuinak haurren egunerokotasunean erabiliak diren baliabideak dira eta hauen funtzio hezitzailea ukaezina da. Hala ere, genero berdintasunari dagokionez, ipuinek eta bertako irudien funtzioa eztabaidagarri bihurtzen da, tradizionalki genero estereotipoak transmititu dituztela eta genero jendarteratzean duten eragina kontuan izanik. Lan honetan, beraz, gaur eguneko ilustrazioek iruditegi parekideago bat sortzera bidean, genero estereotipoak transmititzen jarraitzen duten eta emakume eta gizonen eredu berriak eta anitzak eskaintzen dituzten aztertu da. Premisa horrekin, ikerketa kualitatibo baten bidez, irudiz hornituriko hiru ipuin aztertu dira. Emaitzak aztertuta, ondorioek, irudietan parekidetasuna sustatzeko aurrerapausoak egin direla argitu dute, oraindik ere zenbait estereotiporen aztarnak nabariak diren arren.
Resumo:
Ez da arraroa, egungo eskolan, nolabaiteko aukera eza aurkitzea Haur Hezkuntzako haurraren sormena garatzeko. Aukera eza honi erantzuna emateko asmoz sortu da proiektu hau. Hiru bitarteko nagusi uztartzea proposatzen da: alde batetik, musika, sormenaren garapenerako aukera anitz eskaintzen dituelako; bestetik, mugimendua, haurraren garapenen fisiko eta kognitiboan berebiziko garrantzia duen funtzioa; eta, azkenik, jolasa elementu integratzaile bezala, gizakiok haurtzaroan dugun oinarrizko jarduera. Ondoren proposatzen diren jolasak zehazki sortuak, aukeratuak eta moldatuak izan dira sormena era ludikoan garatzeko. Barakaldoko Alkartu Ikastola Publikoan praktikan jarri eta gero, esan dezakegu haurrek ia mugarik gabeko sormena garatu dezaketela, irakasleak bitarteko egokiak eskura jartzen badizkie.
Resumo:
[eus] Adimen gaitasun handiko nesken egoera oso berezia da. Adimen gaitasun handi gisa, oso neska gutxi daude identifikatuta. Horren arrazoia, besteak beste nesken ezaugarriak, portaerak, jasotzen duten hezkuntza eta inguratzen dituen gizartea dira. Hori dela eta, irakasleen lana arlo honetan oso garrantzitsua da. Horrexegatik, lan honen helburua, irakasleei eta familiei laguntzeko ekarpen didaktikoak sortzea izan da. Alde batetik, neska hauen ezaugarriak eta hauei laguntzeko zenbait prozedura azaltzen dituen bideoa sortu da, bestetik, neska hauek identifikatzeko eta laguntzeko behaketa-tresna proposatu da.
Resumo:
[eus] Azken urteetan euskararen ezagutza handiagotzen ari bada ere, erabilera gero eta murritzagoa da bai gizartean, bai eskolan. Lan honetan, D ereduko eskola bateko Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako hizkuntza-erabilera ikertu da eta erabilera horretan eragin ditzaketen aldagaiak aztertu dira. Horretarako, ikasleei, irakasleari eta haurren familiei ARRUE proiektuan oinarrituriko zenbait galdetegi pasatu zaizkie. Horrez gain, haurren hizkuntza-erabilera neurtzeko behaketak ere egin dira egoera ezberdinetan (gela barruan eta gelatik kanpo irakasleekin, gela barruan ikaskideekin lanak burutzen, gela barruan ikaskideekin jolas librean eta jolastorduan ikaskideekin), informazio horiez baliatuz euskararen erabilera handitzeko neurriak hartu daitezen.