3 resultados para Pre-school children

em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco


Relevância:

90.00% 90.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Ipuinak haurren egunerokotasunean erabiliak diren baliabideak dira eta hauen funtzio hezitzailea ukaezina da. Hala ere, genero berdintasunari dagokionez, ipuinek eta bertako irudien funtzioa eztabaidagarri bihurtzen da, tradizionalki genero estereotipoak transmititu dituztela eta genero jendarteratzean duten eragina kontuan izanik. Lan honetan, beraz, gaur eguneko ilustrazioek iruditegi parekideago bat sortzera bidean, genero estereotipoak transmititzen jarraitzen duten eta emakume eta gizonen eredu berriak eta anitzak eskaintzen dituzten aztertu da. Premisa horrekin, ikerketa kualitatibo baten bidez, irudiz hornituriko hiru ipuin aztertu dira. Emaitzak aztertuta, ondorioek, irudietan parekidetasuna sustatzeko aurrerapausoak egin direla argitu dute, oraindik ere zenbait estereotiporen aztarnak nabariak diren arren.

Relevância:

90.00% 90.00%

Publicador:

Resumo:

Ez da arraroa, egungo eskolan, nolabaiteko aukera eza aurkitzea Haur Hezkuntzako haurraren sormena garatzeko. Aukera eza honi erantzuna emateko asmoz sortu da proiektu hau. Hiru bitarteko nagusi uztartzea proposatzen da: alde batetik, musika, sormenaren garapenerako aukera anitz eskaintzen dituelako; bestetik, mugimendua, haurraren garapenen fisiko eta kognitiboan berebiziko garrantzia duen funtzioa; eta, azkenik, jolasa elementu integratzaile bezala, gizakiok haurtzaroan dugun oinarrizko jarduera. Ondoren proposatzen diren jolasak zehazki sortuak, aukeratuak eta moldatuak izan dira sormena era ludikoan garatzeko. Barakaldoko Alkartu Ikastola Publikoan praktikan jarri eta gero, esan dezakegu haurrek ia mugarik gabeko sormena garatu dezaketela, irakasleak bitarteko egokiak eskura jartzen badizkie.

Relevância:

90.00% 90.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Gizarteak jasandako aldaketak direla eta, eskolatze goiztiarrak nabarmen egin du gora azken urteotan. Haurrak bere biziko lehen hilabeteetan gurasoengandik aldendu eta haur eskolara joan beharra dauka. Hala ere, lehen haurtzaroko edo 0-3 urte bitarteko haurren premiak ez dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko haurren beharrizanen berdinak eta, ondorioz, gure hezkuntza sistema egoera berri horretara egokitzen jarraitu beharra daukagu. Lan honetan haurra behatu eta tratatzeko eredu ezberdin bat aurkeztuko da, Emmi Pikler pediatrak sortutakoa eta Lóczy-n aurrera eramaten dena. Horretarako, Pikler-Lóczy pedagogia horretako atal batean, hots, eguneroko zaintzetan murgildu eta horiek sakon aztertzeari ekingo diogu. Eredu hori gure eremuko haur eskolakoetatik aldendu arren, gure jardunbidea birplanteatzeko aukera paregabea eskaintzen digu.