1 resultado para KAP

em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Helburuak: Liburu honetan zehar, osagai, zirkuitu eta sistema elektronikoak gauzatzeko erabiltzen diren teknologiez aritzen gara. Teknologia elektronikoa izugarri garatu da azkeneko berrogei urteotan, batez ere azkeneko bi hamarkadetan, eta ezinezkoa litzateke teknologia elektronikoaren ikuspegi oso eta zabala testuliburu bakarrean ematea. Aldiz, ingeniari elektronikoak osagai elektroniko erabilienen teknologia ulertzeko eta osagaien aukeraketa eta erabilera egokia egiteko beharrezkoak izango dituen ezagutzak testu bakarrean bildu nahi izan ditugu. Norentzat izan daiteke baliagarria: Ingeniaritza elektronikoaren edozein adarretan ikasten ari diren ikasleei zuzenduta dago testu hau batez ere, baina ingeniaritza elektrikoko ikasleentzat ere interesgarria izango delakoan gaude. Bestalde, lanbide heziketan, Elektrizitate eta Elektronika arloan aritzen diren ikasle eta irakasleentzat ere baliogarria izan daiteke kontsultarako testu gisa.