569 resultados para ERE
Resumo:
Paziente paliatiboak, heriotzera hurbilduz doazen heinean, hainbat erabaki hartzera behartuta ikusten dute euren burua. Horrekin erlazionatuta, kalitatezko adierazle bezala, hiltzeko lekuaren aukeraketa aurkituko litzateke. Hau, urteekin eraldatuz joan da, aukera gehiago zabalduz gaixoari. Helburuak: paziente paliatiboak, Europa mailan, hiltzeko aukeratuko luketen lekuaren eta azkenean hil egiten diren lekuaren arteko bat etortze mailaren analisia. Horrez gain, kongruentziarik ematen ez den kasuetan, zeintzuk faktore esku hartzen duten aztertu da. Diseinua: bibliografiaren berrikuspena. Metodoak: bilaketa bibliografiko bat burutu da datu base ezberdinetan (Pubmed, IME, Cuiden). Barne hartze eta baztertze irizpideak erabili ondoren, 24 artikuluren analisia egin da. Emaitzak: gaixo paliatiboen artean, etxean hil nahi duten eta bertan hiltzen direnak %48a dira. Bestetik, ospitalean hiltzen direnen artetik soilik %30ak hil nahi du bertan. Beste aukera posibleak, erresidentzia eta ospitale paliatiboa izango lirateke, eta bertan hil nahi duten eta bertan hiltzea lortzen duten pazienteen ehunekoa %75 eta %26.5ekoa izango litzateke hurrenez-hurren.Ondorioak: paziente paliatiaboak hil nahi duen lekuaren eta errealitatean hil egiten den lekuaren artean bat etortze adierazgarririk ematen ez dela ikusi egin da. Nahia eta gertatutakoaren arteko ezadostasun maila, hainbat faktorerekin lotura dauka, batez ere, faktore biopsikosozialekin. Hala ere, estatuen artean desberdintasunak ematen dira, kongruentzia mailarik onena Erresuma Batuak lortzen duela ikustaraziz. Beraz, oraindik ere, programa eta politika ezberdinen sustapena beharrezkoa izango da, bizi bukaeran horrenbesteko pisua hartzen duen erabaki honetan.
Resumo:
Presio ultzerak osasun publikoaren arazo bat dira, asaldura fisiko, psikologiko, ekonomiko eta sozial asko eragiten dituztelako. Ultzerak tratatzeko hainbat modu ezagutzen dira, baina argi dago tratamendu onena prebentzioa dela. Haien agerpena saihesteko ezinbestekoa da ultzera bat pairatzeko arriskua baloratzea. Hau egiteko profesionalek iritzi edo epaiketa klinikoa erabili dezakete (haien esperientziaren bitartez ultzera begi bistaz baloratu) edo eskala protokolizatuak erabili ditzakete. Lan honetan, berrikuspen bibliografiko baten bitartez, gehien erabiltzen diren balorazio eskalei buruzko informazioa lortu da. Beste aldetik, iritzi klinikoaren eta balorazio eskalen eraginkortasun klinikoa konparatu da. Azkenik, eskalak euren artean konparatu dira, bakoitzaren ezaugarriak aztertuz. Eskala asko argitaratu egin dira denboran zehar baina gehien balioztatuak eta erabilienak bost dira: Braden, Norton, EMINA, Waterlow eta Cubbin-Jackson. Eskalen artean Braden eta Norton dira eraginkorrenak (hurrenez hurren), Waterlow postu baxuago batean geratuz. EMINA gutxiago erabiltzen da, baina bere eraginkortasuna Braden-en antzekoa da. Dena den, hau baieztatzeko ikerketa gehiago behar dira. Cubbin-Jackson oso eraginkorra da ere baina bere erabilpena paziente akutuetan bereizita dago. Eskalen harrera profesionalen partetik nahiko ona izan da. Haien erabilpena erraza dela diote gehienek, eta ia erdiek metodo hau erabiltzen dute arriskua baloratzeko. %20ak epaiketa eta eskalak batera erabiltzen dituzte, eskalei garrantzia handiena emanez. Frogatu izan da eskalek epaiketa klinikoarekin konparatuz sentsibilitate altuagoa daukatela, hau da, arriskuan dauden paziente kopuru gehiago detektatuko dituztela, nahiz eta bi metodoen efikazia antzekoa izan. Eskalek beraz, faktore gehiago kontuan hartu eta pazientea modu zehatzago batean aztertzen dute. Orokorrean esan daiteke eskalak eraginkorrak direla baina ikerketa gehiago behar dira balidazio sakonago bat egiteko.
Resumo:
[ES] La práctica de obstinación terapéutica se lleva realizando durante muchos años atrás y hoy día, tristemente, también es posible contemplarlo en los medios hospitalarios. Esta mala praxis, en efecto, se realiza en pacientes que por diferentes circunstancias de la salud, se encuentran en el proceso final de la vida, en el proceso de morir. Por ello, el conocimiento sobre si son adecuados o no los cuidados que se les brinda a determinados pacientes y cómo afecta personalmente a los profesionales de enfermería se apodera de mi inquietud. El objetivo principal del proyecto es explorar la visión de los profesionales sanitarios de enfermería que ven o incluso participan en la práctica de obstinación terapéutica. Para ello, se realizará un estudio con la metodología cualitativa y se utilizará la perspectiva teórica fenomenológica. La población a estudio serán enfermeras y enfermeros que trabajen actualmente en el Hospital Universitario de Cruces en las unidades de diversos servicios, tales como Medicina Interna, Digestivo, Neumología, Cardiología y Neurología.
Resumo:
Genero biolentziaren biktima diren emakume kasuak detektatu eta aurre egiteko osasun langileek daukaten garrantzia nabaria da. Helburua: argitaraturik dagoen bibliografiaren berrikuspen kritikoa eginez, erizainek eta bestelako osasun langileek genero biolentzian duten heziketa mailak kasuen detekzioan erlaziorik dagoen edo ez behatzea da. Metodologia: lehenik eta behin gaia finkatzeko asmoz bilaketa bibliografiko orokorra egin da. Ondoren, gai zehatzaren inguruko bibliografia bilaketa kritikoa egin da datu base desberdinetan. Lorturiko bibliografia guztitik aukeraketa egin eta azkenean hautatutakoekin gaia landu eta azkenik lanaren erredakzioa burutu da. Emaitzak eta diskusioa: Genero biolentzia kasuen detekzioa osasun profesionalek arlo horretan daukaten formazioarekin erlazionatzen da. Hala ere, orokorrean gehienek ez dute haien burua zera egiteko guztiz gai ikusten, beste batzuen artean formazio faltaren oztopoa sumatzeko dutelako. Ondorioak: genero biolentzian osasun profesionalek formazioa izatea ezinbestekoa da kasuen detekzio egokia burutzeko. Horrela, heziketa maila handituz, osasun profesionalek detekzioa egiteko gai izango dira, kasuen maneiu hobea lortuz.
Resumo:
Haur-obesitatea gorputzeko gantz kantitatea gehiegizkoa izateari deritzo. Gaixotasun epidemiko kontsideratu den arren, urtero, prebalentzia goraka doa. Eritasun honek ondorio latzak ekar ditzake, besteak beste, beste hainbat gaixotasun eragin baititzake. Hori dela eta, prebentzioan lan egitea da biderik onena, eta horretarako, haur eta gurasoak arrisku faktoreei buruz informatzea da bide zuzena. Lan honen bitartez, gaixotasun honen prebentziorako suertatu diren interbentzio eraginkorrak aztertu eta horietan erizainaren funtzioa zehaztu nahi dugu. Horretarako, 2010 urteaz geroztik argitaratuta dauden ikerlanetan, eraginkortasuna baieztatuta duten prebentzio-programak bilatu dira Pubmed eta Scopus datu baseak erabilita. Bilaketan, entseiu klinikoak eta berrikuspen sistematikoak kontuan hartu dira eta horietan burutatuko interbentzio eraginkorrak aztertu dira. Behin hori edukita, horietan erizainak duen funtzioa aztertu eta prebentzioan duen garrantzia analizatu da. Horretaz aparte, frogatu gabe dauden interbentzio-programak ere aztertu dira, nahiz eta daturik eraginkortzat eman ez den, erizainak barnebiltzen dituen betebeharrak zehazteko eta prebentzioan duen erabilgarritasuna aztertzeko. Hainbat entseiu kliniko aztertu eta gero, haur-obesitatearen aurkako programak eraginkorrak direla ondorioztatu da. Gainera, erizainak hauetan paper garrantzitsua du, kontrolen segimendua eta obesitatearen inguruko heziketa azaltzen baitu. Honek konfidantza eta segurtasun nahikoa ematen die guraso zein umeei eta obesitatea pairatzeko probabilitatea gutxitzen du. Beraz, heziketa eraginkorra izan dadin eta prebentzioan lan egin ahal izateko, erizainak batez ere eskolako testuinguruan ume eta gurasoei eragiteko dituen gaitasunak jorratu dira. Erizainak, heziketa egokia jasoz gero, aholkuak emateko, ohitura-osasuntsuak sustatzeko, azterketa fisiko zein psikologikoa egiteko, zalantzak argitzeko eta konfidantza bermatzeko gai da.
Resumo:
Jakin dakigunez, Heziketa Fisikoko irakasle moduan gure helburua ikasleen garapen integrala ematea da. Horretarako, prestatu eta proposatu beharreko edukiak ahalik eta osatuagoak lantzea ezinbestekoa bilakatzen da. Lan horretan, jakina da saio bakoitzean planteatutako ekintza edo jarduera guztiak jokaera motorrak osatutako aspektuak jaso edo landu behar direla. Ekintza hauek, arlo biologikoa, arlo emozionala, harremanen arloa eta arlo kognitiboa barneratzen dituelarik. Lan hau aurrera eramateko orduan, aldiz, arlo emozionalean oinarritu naiz, ikerketaren norabidea alderdi honetara bideratuz . Izan ere, lan honen bitartez alderdi emozionalari garrantzia emateaz gain, Heziketa Fisikoan duen garrantzia azpimarratzen da. Bertan, egoera motor bakoitzean (Psikomotoreak ala soziomotoreak; eta soziomotorretan aurkaritzakoak, lankidetzakoak eta, lankidetza-aurkaritzakoak) ematen diren emozio positiboak ikertzen dira. Ikerketa hau, Bilbon, Irala auzoko Gallego Gorria eskolako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei bideratu zaie. Guztira 64 ikaslek parte hartu dute. Ikerketako datuak jasotzeko prozedura ez da metodologia batean oinarritu, baizik eta metodologia kualitatiboaren zein kuantitatiboaren bitartez bideratu da. Horrela, ikerketa ezberdinak burutu eta emaitzak interpretatu ostean datu batzuk jaso ditut: Heziketa Fisikoak emozio positiboak eragiten dizkio ikasleei, jolas soziomotoreen eta psikomotoreen artean, emozio positiboak jolas soziomotorretan ematen direla, eta hauen barnean ematen diren esperientzia ezberdinetatik, ikasleek aurkaritzalankidetza jolasetan biltzen dituztela emozio positiboak.
Resumo:
240 p.
Resumo:
Proiektuaren kudeaketaz hitz egiten dugunean, definizio asko topa ditzakegu baina horietako bat hartzekotan, PMBOK-en dagoen definizioa aipa dezakegu: ezagutza, gaitasunak, tresnak eta teknikak aplikatuz jardueren proiekzioa da, proiektuaren baldintzak betetzera eramaten gaituena. Proiektu honetan, PMBOK-ak ezartzen duen gestioa eta planifikazioa hartuko da eredutzat. Proiektuari 5 ordu eskainiko zaizkio egunero, gutxienez, beti ere kontuan izanik egunero 5 ordu horiek Indar-en izango direla, eta hortik kanporako orduak, klaseetan ematen den lan kargaren arabera izango da, eta gehien bat proiektuaren idazketari eskainiko zaizkio.
Resumo:
Sistema banatuak zenbait konputagailu edo gailu autonomoaz osaturiko sareak dira, non algoritmo banatuen bidez partaide guztien lana koordinatzen da entitate bakarra izatearen irudia emanez. Eredu honi esker sistemaren sendotasuna handitzen da, posible baita sistemak aurrera jarraitzea zenbait partaidek huts egin arren. Sistema banatuak diseinatzeak badu zenbait zailtasun, prozesu guztien arteko koordinazioa lortu behar baita. Erronka nagusietako bat adostasuna edo consensus lortzea da; hau da, prozesu guztiak ados jartzea zerbait erabaki behar dutenean. Ingurune desberdinetan planteatu badaiteke ere, lan honetan Byzantine ingurunean egingo da. Ingurune honetan partaideen hutsegiteak ausaz gerta daitezke eta edozein momentutan. Horrez gain, hutsegite horiek edozein motakoak izan daitezke, hala nola, prozesu bat bertan behera geratzea edota prozesu baten eskaera okerra edo lekuz kanpokoa egitea. Aurkeztutako consensus arazoa garrantzi handikoa da sistema banatuen arloan, honen bitartez beste hainbat helburu lortu baitaitezke. Horien artean Secure Multy-party Computation (SMC) dugu, non sare banatu bateko partaide guztiek adostasuna lotu behar dute partaide bakoitzaren informazioa gainontzekoei ezkutatuz. Horren adibide bezala “aberatsaren arazoa” azaldu ohi da, non partaide guztiek aurkitu behar dute zein den beraien artean aberatsena, partaide bakoitzak gainontzekoen “aberastasuna” ezagutu ahal izan gabe. SMC erabili daiteke soluzioa emateko planteamendu bera jarraitzen duten aplikazio erreal askori, hala nola, enkante pribatuak edo bozketak. SMC inplementatu ahal izateko TrustedPals izeneko plataforma dugu, non diseinu modularra jarraituz smartcard bat eta algoritmo banatuak konbinatzen dira lehenengo consensus eta ondoren SMC lortzeko. Karrera amaierako proiektu honen helburua TrustedPals proposamenaren alde praktikoa jorratzea izango da. Horretarako proposamenaren algoritmo banatuak inplementatu eta simulatuko dira zenbait probetako kasuetan. Simulazioak bideratzeko gertaera diskretuko NS-3 simulagailuan erabiliko da. Simulazio eszenario desberdinak inplementatuko dira eta ondoren emaitzak aztertuko dira.
Resumo:
[EUS] Artikulu honek egun indar betean dagoen kezka eta diskurtsoa dakar orrialde hauetara. Kapituluak bi alde nabarmen ezberdin izango ditu. Hasteko, genero indarkeriaren inguruan eraikitako marko kontzeptuala landuko da. Etxeko indarkeria, genero indarkeria, familiako indarkeria, emakumearen kontrako indarkeria. Kontzeptu horietan generoaren erabilpena edo parte hartzea ikusiko da.Bigarren partean, alderdi literarioa landuko da, eta horrek bi atal izango ditu. Batetik, biolentzia nolabait modu mikroskopikoan ikusi ahal izateko, edota eszenifikatu ahal izateko, narratologiaz baliatuko gara. Pertsonaia protagonista femeninoak aztertuko dira. Horretarako, ahotsen kudeaketa ikusiko da, eta koadro aktantzialean indarkeria nola kudeatzen den irudikatuko da. Indarkeriaren kudeaketa pertsonaiengan, ez ezik, espazioetan ere nola kokatzen den ikusiko da. Bestetik, indarkeriaren alderdi semantikoa neurtu nahi izan da eta horretarako indarkeria sinbolikoaren sorrera neurtu da, hizkuntza sexista aztertuz
Resumo:
To interpret the temporal information on texts, a mark-up language that will code that information is needed, in order to make that information automatically reachable. The most used mark-up language is TimeML (Pustejovsky et al., 2003), which has also been choosen for Basque. In this guidelines we present the Basque version of ISO-TimeML (ISO-TimeML working group, 2008). After having analysed the tags, attributes and values created for English, we describe the most appropriate ones to represent Basque time structures’ information.
Resumo:
Bihotz - errehabilitazioaren III. fasean alderdi ezberdinak hartu behar dira kontuan eta lan honek, alderdi ezberdin hauek azaldu nahi izan dit u: patologia ezberdinak azaltzea , jarduera fisikoaren orokortasunak eta entrena mendu metodo ezberdinak azaltzea eta azkenik, patologia zehatzen arabera kont uan hartu beharrekoak azaltzea Orain arte bihotz - errehabilitazioaren barruan entrenamendu aerobiko jarraia soilik landu den arren, lan honek entrenamendu aerobiko interbalikoaren onura adierazgarriak baieztatzen ditu: ahalmen aerobikoa hobetzea, VO 2pikoa hobetzea, ezker bentrikuluaren eiekzio frakzioa handitzea ... Gainera, entrenamendu aerobikoaz gain, indar entrenamenduak, arnasketa entrenamenduak eta malgutasun entrenamenduak ere onura adierazgarriak lortzen dituztela frogatu da, entrenamendu mota hauek entrenamendu aerobikoaren konplimentagarri izan behar direlarik.
Resumo:
Gradu amaierako lan honetan 50km - ak aztertuko da, eta batez ere beraien errendimendurako hain baldintzakorra den prozesu metaboliko bat, lipidoen oxidazioa. Honekin, azterketa bibliografiko bat egin ostean aspektu praktikoak iradokituko dira lipidoen oxidazioa handitzeko eta 50km martxan errendimendu hobea lortzeko.
Resumo:
Lan honetan Laudio Ikastolaren azterketa pedagogikoa egin dut eta Laud io Ikastolaren funtzionamendua hobeto ulertzeko baliagarria izan zait. Azterketa honetarako hainbat gauzetan arreta jarri behar izan dut eta informazio asko jaso. Esan daiteke b ehaketa lana puntu gar rantzitsu bat izan dela lan hau burutzeko. Behaketa lan h onekin irakaslearen jokabidean arreta handia ipini dut eta horrek , egiten dituen gauza onak eta baita txarrak ere detektatzeko baliagarria izan zait.
Resumo:
Honako lan honekin Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) ezberdinek ingurune txiroak diren lurraldeetan aurkeztu ohi dituzten garapenerako kooperazioko proiektuen analisi bat azaleratuko da, heziketa fisiko, jarduera fisiko, ariketa fisiko edota kirola oinarri bezala duten proiektuetan zentraturik. Lehenago hala ere, garapenerako kooperazioak inguratzen dituen hainbat datu interesgarri argitu nahian, marko teoriko bat ere aurkeztuko da.