364 resultados para ez inbasiboa


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Duración (en horas): De 21 a 30 horas. Destinatario: Profesor

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Irakaslearen komunikazio-gaitasunaz sarritan hitz egin da; pragmatika eta soziolinguistika barnean hartzen dituen eta ezagutza linguistikotik haratago doan kontzeptu bezala definitua izan da. Horrek kulturarteko komunikaziora garamatza, eta bi kontzeptuon baturak kulturarteko komunikazio-gaitasunera. Azken honek ezaugarri kognitiboak nahiz konatiboak eta jarrerarekin lotura duten ezaugarriak bere barnean hartzen ditu. Gure lana aniztasun horretan kokatzen dugu, alegia, etorkinen hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza orokorra lortzeko tresna lagungarria izan daiteke irakaslearentzat; hizkuntzaren beraren ezaugarriei (izena, hizkuntza familia, hiztun kopurua, estatusa eta kokapen geografikoa) ez ezik, ahoskerari eta idazkerari ere garrantzia ematen diegulako, besteak beste, honako helburuok lortzeko asmotan: -Ikasle etorkinen motibazioa piztea, irakasleak bere hizkuntzan interesa duela ikusten du eta. -Ikasle etorkinak bere buruarengan konfiantza izatea, irakasleak lagundu egiten baitio ama-hizkuntzaren ezaugarriak ateratzen eta ikasten ari den hizkuntzarekin parekatzen. -Ikaslearen egokitzapenean laguntzea, ikaslearen jatorrizko herrialdeko ohitura soziolinguistikoak aintzat hartzen dira, eta bertakoekin parekatzeko bidea ematen da. Helburu hauek lortzeko, argi dago irakasleak ikasteko prest egon behar duela eta interesa izan behar duela etorkinen hizkuntzetan eta kulturetan; izan ere, ezagutza da beldurrak eta mesfidantza guztiak uxatzeko tresnarik aproposena.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Artikulu honetan irakurketa ohituren feminizazioaz dihardugunean, edota generoa arakatzeaz, ez gatzaizkio lotzen irakurleria femeninoa ikertzeari soilik, baizik eta literatur sistema (Even-Zohar, 1990) osoa behatzeari. Lehenik, kontuan izan ditugu emakume idazle, ilustratzaile, literatur pertsonaia femenino nahiz emakumeari atxikitzen zaizkion gaiek zenbaterainoko oihartzuna izan duten ikerturiko populazioak eginiko testu irakurketan. Hartara, populazioak eginiko irakurketen bidez emakumetasunak (autorian nahiz iruditegian) zenbaterainoko presentzia izan duen aztertu nahi izan da. Bigarrenik, emakumearen presentzia literatur sistemaren testuinguruan antzeman nahi izan da, eskolaren eta etxearen esparruan, betiere ikerturiko populazioaren irakurketa ohiturei lotuta.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Artikulu honen bidez, Arantxa Urretabizkaiak amatasuna bere narratiban nola jorratu duen agerian jarri nahi da. Horrela, Zergatik panpox (1979), Koaderno gorria (1998) eta Hiru Mariak (2010) eleberrietako, eta Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik (1983) ipuin bildumako amak aztertu dira artikulu honetan. Lehenik, amatasunaren inguruan esparru teorikoa eraiki da. Hortaz, egun teoria feministak amatasunaren inguruan zedarriturikoa eta esanikoa aurkeztu da. Ondoren, kritika feminista metodologia gisa harturik, aipaturiko narrazioetako literatur protagonistak aztertu dira. Ondorio nagusi gisa esan daiteke aztertutako amatasunaren irudikapenak ez direla hegemonikoak, alternatiboak edota emergenteak baizik. Ama bakarrak, helduak, lan munduan nahiz politikan dihardutenak aurkitu ditugu literatur testu hauetan, hitz batean, harreman berriak sorrarazi dituzten literatur pertsonaiak. Harreman berri horiek, hain justu ere, genero arteko harreman berrien paradigma lirateke.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

302 p. : gráf.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Duración (en horas): Más de 50 horas. Destinatario: Estudiante y Docente

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lanaren helburuak haur ospitaleratu eta erizainen arteko komunikazioaren ezaugarriak eta hau hobetzeko neurriak eta haurren antsietatea eta sintomatologiaren kontrola hobetzeko komunikazioa eta honekin erlazionatutako estrategiak aztertzea dira. 6-12 urte bitarteko ume ospitaleratuek pairatzen duten antsietatea murrizteko komunikazioak duen eragina lantzen duten artikuluen berrikuspena egin da azken 10 urteetan idatzitako artikuluak bilatuz. Haurrek berez ospitalak eragindako estresa murrizteko gaitasunik ez dutenez, erizainarekin bideratzen duten komunikazioa eta honekin batera erabilitako beste teknika batzuk oso eraginkorrak direla antsietatearen murrizketan ondorioztatu da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Migraina gure gizartean prebalentzia handia duen gaixotasun neurologiko bat da. Berrikuspen bibliografiko honek gaixotasun honi tratamendu prebentibo eraginkor bat topatzea du helburu. Lehenik eta behin tratamendu prebentiboa jasotzeko bete beharreko baldintzak aztertuko dira, era beran tratamenduaren hasieran lagungarriak izan daitezkeen zenbait gomendio emanez. Azken urteotan ikertuak izan diren lau farmako familia dira nagusienak: betablokeanteak, antiepilekektikoak, antidrepesiboak eta kaltzioaren kanal blokeatzaileak. Hala ere farmako talde hauetako medikamentu guztiak ez dira lehen mailako aukerako farmakoak izango. Betablokeanteen artean propanolol eta metoprolol nagusitzen dira migrainen tratamendu profilaktikotzat erabiltzeko orduan. Antiepilektikoen artean topiramato eta azido valproikoa gailentzen dira. Eta azkenik lehen mailako farmakotzat flunarazina, kaltzio kanal blokeatzailea nabarmentzen da. Bigarren mailako farkamoak amitryptilina eta venlafaxina antidepresiboak, bisoprolol eta timolol betablokeatzaileak izan daitezke. Azkenik, hirugarren mailako aukerako farmakoak migrainen profilaxiarako candasartan, lisinopril, toxina botilunikoa, ferverfew, magnesioa, koentzina Q10 eta rivoflavin proposatzen dira. Hala ere, tratamendu farmakologikoaz gain, terapia naturalen eraginkortasuna aztertu nahi da berrikuspen honetan. Emaitza positiboak agertu dira zenbait tratamendu ez farmakologikoetan, haien artean: biofeedback, akupuntura eta dietaren maneiua. Azkenik erizainak pazientearen heziketan izan dezakeen garrantzia aztertuko da. Alde batetik gaixotasuna eta tratamenduari erlazionatutako heziketa emanez, eta bestetik migrainan eragina izan dezaketen zenbait bizi ohituren aldaketa sustatuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Paziente paliatiboak, heriotzera hurbilduz doazen heinean, hainbat erabaki hartzera behartuta ikusten dute euren burua. Horrekin erlazionatuta, kalitatezko adierazle bezala, hiltzeko lekuaren aukeraketa aurkituko litzateke. Hau, urteekin eraldatuz joan da, aukera gehiago zabalduz gaixoari. Helburuak: paziente paliatiboak, Europa mailan, hiltzeko aukeratuko luketen lekuaren eta azkenean hil egiten diren lekuaren arteko bat etortze mailaren analisia. Horrez gain, kongruentziarik ematen ez den kasuetan, zeintzuk faktore esku hartzen duten aztertu da. Diseinua: bibliografiaren berrikuspena. Metodoak: bilaketa bibliografiko bat burutu da datu base ezberdinetan (Pubmed, IME, Cuiden). Barne hartze eta baztertze irizpideak erabili ondoren, 24 artikuluren analisia egin da. Emaitzak: gaixo paliatiboen artean, etxean hil nahi duten eta bertan hiltzen direnak %48a dira. Bestetik, ospitalean hiltzen direnen artetik soilik %30ak hil nahi du bertan. Beste aukera posibleak, erresidentzia eta ospitale paliatiboa izango lirateke, eta bertan hil nahi duten eta bertan hiltzea lortzen duten pazienteen ehunekoa %75 eta %26.5ekoa izango litzateke hurrenez-hurren.Ondorioak: paziente paliatiaboak hil nahi duen lekuaren eta errealitatean hil egiten den lekuaren artean bat etortze adierazgarririk ematen ez dela ikusi egin da. Nahia eta gertatutakoaren arteko ezadostasun maila, hainbat faktorerekin lotura dauka, batez ere, faktore biopsikosozialekin. Hala ere, estatuen artean desberdintasunak ematen dira, kongruentzia mailarik onena Erresuma Batuak lortzen duela ikustaraziz. Beraz, oraindik ere, programa eta politika ezberdinen sustapena beharrezkoa izango da, bizi bukaeran horrenbesteko pisua hartzen duen erabaki honetan.