Arantxa Urretabizkaiaren narrazio lanetako amatasunak: genero arteko harreman berrien paradigma


Autoria(s): Lasarte Leonet, Gema
Data(s)

14/02/2014

14/02/2014

2012

Resumo

[EUS] Artikulu honen bidez, Arantxa Urretabizkaiak amatasuna bere narratiban nola jorratu duen agerian jarri nahi da. Horrela, Zergatik panpox (1979), Koaderno gorria (1998) eta Hiru Mariak (2010) eleberrietako, eta Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik (1983) ipuin bildumako amak aztertu dira artikulu honetan. Lehenik, amatasunaren inguruan esparru teorikoa eraiki da. Hortaz, egun teoria feministak amatasunaren inguruan zedarriturikoa eta esanikoa aurkeztu da. Ondoren, kritika feminista metodologia gisa harturik, aipaturiko narrazioetako literatur protagonistak aztertu dira. Ondorio nagusi gisa esan daiteke aztertutako amatasunaren irudikapenak ez direla hegemonikoak, alternatiboak edota emergenteak baizik. Ama bakarrak, helduak, lan munduan nahiz politikan dihardutenak aurkitu ditugu literatur testu hauetan, hitz batean, harreman berriak sorrarazi dituzten literatur pertsonaiak. Harreman berri horiek, hain justu ere, genero arteko harreman berrien paradigma lirateke.

Identificador

Euskera 57(3) : 735-759 (2012)

0210-1564

http://hdl.handle.net/10810/11473

Idioma(s)

eus

Publicador

Euskaltzaindia

Direitos

info:eu-repo/semantics/openAccess

Palavras-Chave #Arantxa Urretabizkaia #generoa #amatasuna #literatur pertsonaiak
Tipo

info:eu-repo/semantics/article