629 resultados para vampire bat
Resumo:
[EUS] Lan honetan harreman beharrizanen inguruko diagnostiko bat aurkezten da: prozedura etnografikoak erabiliz, Granadako eskola batean edukiak ikasi eta irakasteko antolatzen den gizarte- elkarrekintzan harreman beharrizanek zein toki duten eta nola hartzen diren aztertu da. Diagnostikoaren oinarri teorikoan orientabide soziokulturala duen ikuspegi konstruktibista dago eta baita garapen sozio afektiboari buruzko ekarpenak ere. Lan honekin azpimarratu nahi izan da gizarte-elkarrekintzak duen garrantzia irakaste eta ikaste prozesuetan eskolan, alde akademikoaz gain alde afektiboa ere mahai gainean jarriz. Diagnostikoan harreman beharrizanak batzuetan ez direla asetzen agertzen da eta asetzeari begira erabilgarriak izan daitezkeen ildo batzuk proposatzen dira.
Resumo:
[eus] Gaur egungo eskoletan, oraindik ere, zoritxarrez, behar besteko garrantzirik ematen ez zaion eta sendotu behar den ikasleen autoezagutza fisikoaren inguruan, honako landa-lana diseinatu eta ikasleekin burutu egin da, hauengan aldaketa bat sortarazteko asmoarekin. Horretarako, prestatutako ariketa desberdinen bitartez, ikasleen arrazonamendu maila, baita maila emozionala ere landu egin da. Kontuan izanda, autoezagutzan, aldaketak epe luzean ematen direla, esku-hartze honen bidez ez dira aldaketa handirik edo esanguratsurik nabarmendu. Dena den, errespetuaren balorea ikasleengan transmititzea lortu egin da. Hori dela eta, landa lana burutu eta gero, egindakoaren inguruan, autokritika egin da.
Resumo:
[EUS] Ikerketa honen bidez, Euskal Herrian hezkuntza kalitatea bermatzeko dagoen sarearen, hau da, “Kalitatea Hezkuntzan” sarearen ebaluazioa egin nahi izan da. Horretarako, adituek berrikuntza eta hezkuntza kalitatea gaiei buruz adierazten dutenaren inguruan bilaketa bat egin izan da eta ondoren, sei ikastetxe ezberdinetako irakasle batzuei inkesta bat bidali izan zaie. Lortutako emaitzak oso ezberdinak izan dira, izan ere, irakasleen artean ez-adostasunak aztertu izan dira. Bestalde, ondorioetan, adituek azaltzen dutenaren eta irakasleek uste dutenaren artean, alde handia dagoela ondorioztatu izan da, lehenengoek hezkuntza kalitatea nola definitzen duten eta irakasleek nola antzematen duten oso ezberdina izan delako.
Resumo:
[eus] Bizkaiko ikastetxe batean proiektuak egin izan dira, ikasleriaren interesak kontuan hartu gabe. Interes horiek kontuan izateko, ikaskuntza komunitate birtuala sortzea erabaki zen. Birtuala izanik, teknologia berrien erabilera sustatzea espero zen. Ikaskuntza komunitate birtuala web orrialde batean sortu zen, non partaide ororen artean proiektu bat diseinatzeaz gain, ekintzetan erabiltzeko baliabideak eratzeko aukera ematen zen bertan. Webguneak hasierako zirriborrotik aldaketak izan zituen, aztertzen ziren gabeziak edota beharrak asetzeko. Ikaskuntza komunitate birtuala prest egonda ere, ez zen aurrera eraman denbora faltagatik. Horrela, web orrialdean proiektua diseinatzeko eta partaideek diseinatutako proiektua burutu ahal izateko, ikasturte hasieratik diseinatu beharko litzateke.
Resumo:
[eus] Ikerketa honen helburu nagusia Euskal Herriko bi ikastetxe ezberdinetako Lehen Hezkuntzako umeek problema matematiko ez estandarren aurrean ze nolako erantzun mota ematen dituzten aztertzea da. Horretarako, Laura Jiménezek eta Lieven Verschaffelek egindako lanean oinarrituz, umeei 6 problema (4 ez estandarrak eta 2 estandarrak) dituen froga bat egin diet, ondorio hauek lortuz: Ikasleen %3,29k erantzun zuzena eman dio erantzun gabeko problemari, %7,69k erantzun zuzena eman dio erantzun bat baino gehiago duen problemari, %45,05ek erantzun zuzena eman dio erantzuna enuntziatuan duen problemari eta azkenik, ikasleen %46,15ek erantzun zuzena eman dio datuak soberan dituen problemari. Gainera, nahiz eta ikastetxeen metodologia ezberdina izan, ateratako emaitzak antzekoak dira, beraz, metodologiak ez duela eraginik ondorioztatzen da.
Resumo:
[eus] IKTekiko (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) menpekotasuna, oso gai eztabaidatua da gaur egun, batik bat, guraso eta hezitzaileak kezkatzen dituena. Mugikorra aipaturiko teknologia horien barne dagoenez, horretaz egiten den erabilera ezagutzeaz gain, ikerketa honen helburu nagusia mugikorraren erabileraren eta errendimendu akademikoaren arteko korrelazio posible bat aurkitzea da. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 39 ikasleko lagina erabili da. Emaitzek, aipaturiko korrelazioa erakusten dute. Beraz, prebentzioaren garrantzia azpimarratzeko asmoz, menpekotasun jokaeraren garapena ekiditeko zenbait gako ematen dira.
Resumo:
Este trabajo presenta un diagnóstico llevado a cabo en un aula de segundo de Educación Primaria con alto índice de inmigración, que se conocía con anterioridad por unas prácticas del Grado de Educación Primaria llevadas a cabo en esa escuela. A partir de los resultados de este diagnóstico se ha creado una colección de cuentos de las culturas existentes en el aula seleccionada. Además, en el cuento se integra como innovación el uso de la Realidad Aumentada y se pretende, también, fomentar entre el alumnado el gusto de la lectura desde el punto de vista intercultural, aspecto cada vez más visible en los centros de enseñanza actuales.
Resumo:
[EUS] Lan honekin bilatu nahi izan dugun helburu nagusia irakasleek generoaren berdintasunean oinarritzen duten bere jardun praktika ezagutzea izan da. Horretarako, hainbat adituren hitzak kontuan izanik, eskolek eta bertako irakasleek genero estereotipoen desagerpenean betetzen duten funtzioa aztertu dugu eta diagnostiko txiki bat egin dugu, Haur Hezkuntzako ikasgela batean ikerketa ez-parte hartzaile bat aurrera eramanez eta zenbait elkarrizketa eta dokumentu analizatuz. Lortutako emaitza eta datuekin ondorioak atera ditugu lan hau, etorkizunera begira, hezkuntza hezkidetzailea lortzeko lagungarria izango delakoan.
Resumo:
[eus] Nabarmena da gaur egungo umeen eta naturaren arteko bereizketa, teknologia berriek, familiek edota bizi diren inguruneak sortua, eta baita eskolak ere. Hori dela eta, hezkuntza eta natura uztartzen dituen hezkuntza-eredua da lan honetan aurkezten dena. Gradu Amaierako Lan honen xedea Baso Eskolen inguruko ikerketa egitea da. Horretarako bi eskola aztertu dira, euretako bat Euskal Herrian kokatua. Gai horren inguruko umeen eta gurasoen iritziak ere ezagutzera emango dira. Honekin guztiarekin nahi izan dugu baso eskolek eskaintzen dituzten aukerak eta mugak aztertzea, gaiarekin jarraitzeko irizpideak ezartzeaz batera.
Resumo:
[eus] Haur Hezkuntzan zientziaren ikaskuntzarako baliabide aberasgarrienetako bat irteerak dira, hauek beharrezkoak baitira haurraren garapen integralerako. Horretarako, irteerak eskolaren parte izan behar dute eta irakasleek bisitaldiak proposatu behar dituzte. Hainbat toki daude bisitak egiteko HHko haurrekin eta lan honetan Armañongo Interpretazio Zentroaren hezkuntza eskaintza aztertuko da, adin txikiko umeen kasuan bertako baliabideen eragina ikusi ahal izateko. Zentroaren arduradunen iritziak ezagututa eta HHko haurren bisitaldia aztertuta, emaitzak eta ondorioak aterako dira.
Resumo:
[eus] Lan honen ikerkuntza gaia sormena da. Ibilbide honetan, sormena ardatz eta oinarri hartuz, DBH-ko Marrazketa Teknikoko ikasleek Haur Hezkuntzako umeentzat bideratutako Formak jokoa asmatu dute. Bi erronka nagusi izan ditu lan honek: alde batetik, DBH-ko ikasleekin batera, aholkulari lanak eginez, jokoa eraikitzeko prozesu sortzaile bat aurrera eramatea. Bestetik, HH-ko umeentzat joko sortzaile bat formulatzea. Joko honen helburu nagusiena pertsona guztiengan existitzen den sormen gaitasuna bultzatzea, sustatzea eta garatzea izan delarik. Bidean azaldu diren erronkei aurre egin eta konponbidea topatzerako orduan, egilearen Haur zein Bigarren hezkuntzako hezitzaile perfil bikoitza ezinbesteko tresna izan da. Ikuspuntu bikoitz honek, sormenaren txertatzea hezkuntzako fase bakoitzari egokitzea ahalbidetu du, hezkuntza prozesu globala dela argi izanik.
Resumo:
[eus] Lan honen helburua, Bizkaiko Ikastola batek, bi urte aurrerago jarritako metodologia berritzaile baten diagnostiko partziala burutzea izan da. Metodologiak ezarritako printzipio guztietatik, “Ikastola, familiarekin eta komunitatearekin komunikazioan” printzipioa hartu da. Diagnostikoa burutzeko, elkarrizketa erdi estrukturatuaren bidez informazioa bildu da, eta ondoren, kategoria sistema baten bitartez emaitzak atera. Emaitza hauetatik, ikastolako kideen eta gurasoen esperientziak alderatu dira beharrizanak identifikatuz. Parte hartzaileen artean orokorrean bat etorri badira ere, adina, hizkuntza eta denbora ezak eragina dutela ondorioztatu da komunikazio eta parte hartze egoki bat mantentzerako orduan. Azkenik, beharrizanak esku artean izanda, esku hartze baten diseinua proposatu da behar hauei erantzuteko asmoz.
Resumo:
[eus] Ikerketa honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen diren Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ingeleseko testuliburuak hizkuntzen ikaskuntzaren teoriei, Europako Erreferentzia Marko Bateratuari eta Curriculum dokumentuei egokitzen zaizkien baieztatu nahi izan da. Horretarako, aipatutako teorietan eta dokumentuetan oinarrituta, sei aldagai diseinatu eta, horiek erabiliz, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen diren sei testuliburu aztertu dira. Ikerketatik ondorioztatzen da aztertutako testuliburuak ez datozela bat legediaren ikuspegi komunikatiboarekin ezta atazetan oinarritutako ikaskuntzarekin ere. Hala ere, hizkuntzaren inputa testuinguruan ematen dute eta, Curriculumean eskatzen den bezala, aspektu kulturalak lantzen dituzte.
Resumo:
[eus] Autoezagutza ez akademikoa pertsonaren garapenaren pilare funtsezkoenetariko bat kontsideratzen da. Aldaketaren bat eragiteko asmoz, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako neska eta mutilei zuzenduta dauden ekintza batzuk diseinatu eta praktikan jarri dira. Adin honetako neska eta mutilak, haien nortasuna eta batez ere autoezagutzaren garapenaren erdian aurkitzen dira. Horregatik, “ad hoc” diseinatu diren pretest eta postest baten bitartez, ekintza hauek espero ziren aldaketak sorrarazi dituzten ebaluatu da.
Resumo:
[es] En la etapa de Educación Infantil, el mito cumple una función esencial, colaborando en el desarrollo del intertexto del niño, pues es una de las bases de la cultura occidental y su conocimiento es vital para la comprensión de numerosas obras literarias (e incluso artísticas de todo tipo). Además, comparte varios rasgos con el cuento popular, lo que hace más sencilla su incorporación al aula por medio de las adaptaciones adecuadas. En el presente trabajo, tomando como base el mito heroico de Perseo y las muchas adaptaciones que de él existen, se ha planteado una propuesta didáctica que incluye una adaptación propia del mito y una serie de actividades, para acercar dicho mito al niño de forma que le resulte interesante y accesible.