49 resultados para praktika onak


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Egun merkaturatzen diren produktu askok porrot egiten dute, hainbat eta hainbat enpresek ez baitute ezagutzen erosketa portaeraren atzean ezkutatzen diren arrazoiak, edota euren ustea ez delako egokia. Proiektu honetan zehar jokabide horiek aztertzen dira pertsonen alde arrazionala eta irrazionala desberdinduz, bakoitzak gugan duen eragina argi utziz. Are gehiago, irrazionaltasunera iristeko egin behar dutena komentatu dut, arrakasta handia duten enpresen adibideak eskainiz ulerterrazagoa egiteko. Marka eta beste zenbait elementuren erabilpen oparoak suposa ditzakeen abantailak ere islatu ditut, bai zentzumenetan eragiteko bai emozioak sortzeko bezeroengan. Azken finean paradigma berria denaren nondik norakoak agertzen dira orrialde hauetan zehar, bezeroak erakarri ahal izateko gakoa non dagoen jakiteko, produktuari garrantzi gutxiago emanez eta psikologia eta neurozientziak erabiliz marketin teknika berriak aurrera eramateko. Gaian adituak direnak irakurtzeaz gain, ideien barneraketa erraztearren eta kontzeptuak argi izateko ekarpen propioa egin nahi izan dut. Hala, esperimentu bat egitea bururatu zait egun oso entzunak diren bi produktu antzekoak diren beste birekin konparatuz. Praktika honi esker atera ditudan ondorioak neuromarketina hurbilagotik konprenitzea baimendu didate, ekintza guztiz positiboa.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Bernard Aucouturier pedagogoak sortutako praktika psikomotorrak, bide motrizetik abiatuta, haurraren heltze psikologikoa helburu duen metodoa da. Haurra bere garapenean ulertu eta lagundu ahal izateko psikomotrizitatearen beharraz kontziente izanik eta Aucouturier metodologia abiapuntutzat hartuta, lan honetan, hezitzaile bakoitzari bere praktika hobetzeko eta horren inguruan hausnartzeko erreferentzia markoa eskainiko zaio. Horretarako, bi urteko gela bateko irakaslearen esku hartzearen analisiaren bidez, jardunaren egokitasuna ebaluatzearekin batera, esku hartzea hobetzeko proposamena eskainiko da. Izan ere, hezitzailearen oinarrizko funtzioa praktika psikomotorrean modu ez zuzentzailean esku hartzeko egoerak sortzea da, horretarako formakuntza pertsonal eta profesional sendo eta zorrotza ezinbestekoa izanik.