123 resultados para datu pertsonalen babesa
Resumo:
[ES]Este proyecto tiene como objetivo desarrollar una línea de investigación de opciones de sensorización de un mecanismo mediante acelerómetros. Se construirá para ello un sistema de adquisición y tratamiento de señales destinado a la sensorización de un mecanismo de cinemática paralela en base a los conocimientos adquiridos durante el curso. Se trabajará además con otros alumnos para llevar a cabo el diseño y montaje de un robot prototipo de cinemática paralela de dos grados de libertad sobre el que se experimentará y llevará a cabo el proyecto. Se plantean de este modo dos líneas de trabajo que se desarrollarán en este proyecto: Elaboración de un sistema de adquisición y tratamiento de señales adaptable a distintos sensores. Utilización de señales de múltiples acelerómetros para conocer en primer lugar aceleración, y de ser posible, posición de puntos de interés del mecanismo.
Resumo:
Ondoren aurkezten den lana bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, Etika Finantzarioak gaur egun duen egoera aztertzea, eta bestalde analizatzea egin diren ikerketak zertan zentratu diren. Horretarako, lan hau oinarrituko da 205 ISI artikuluetan, Leire San-José (UPV/EHU) irakasleak zuzendutako Delphi baten parte direnak. Beraz lan honen zati adierazgarriena bi bloke nagusitan bananduko da. Lehenengoan, artikuluetatik atera ahal diren datu guztiz teknikoak analizatuko dira, esate baterako: publikazio urtea, zein herrialdeetan idatzi diren, zein hizkuntzetan, etab; batez ere ondorengo galderei erantzuna eman ahal izateko: noiz ikertu da gehien? Zein herrialdeetan? Zein gaiei eman zaie garrantzia handiagoa?... Bigarren atalari dagokionez, Etika Finantzarioa osatzen duten gaien gehiengoei buruz egin diren ikerketen azalpen eta komentarioak jorratuko dira. Baina aurrekoaz aparte, mapa kontzeptual bat aurkeztuko da, gai honen azpi-gai eta kontzeptu klabe bilduz; eta horrela, modu argiago batean ikusi ahal izateko Etika Finantzarioa zertan datzan, zeintzuk diren bere barnean dauden gai garrantzitsuenak, eta zein faktore nagusiak dauden gai honetan. Azkenengoz, ondorio batzuk aurkeztuko dira, horien artean gai honek etorkizunean ikertzeko duen ibilbidea egongo delarik.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak: Bizkaiko zenbait kasu lokalen azterketa
Resumo:
kirol ez-profesionalean esponsorizazioak gaur egun duen presentzia handiak eta literaturan dagoen hutsunea kontuan izanda, fenomeno honen nondik norakoak ezagutze aldera sakoneko ikerketa bat egiteko beharra azaltzen da. Horrela, kirol ez-profesionalean dauden patrozinio harreman ezberdinen analisi exploratibo bat gauzatuko da. Horretarako, Bizkaiko zenbait kirol ezberdinetako taldeen patrozinio erlazioak aztertuko dira, hala nola, babesleek esponsorizazioari ekiteko arrazoiak, prozesua bera eta ondorioak ikertuz.
Resumo:
El presente trabajo analiza el proceso de internacionalización y la estrategia de marketing llevados a cabo por la cooperativa industrial vizcaína Batz. Mediante ello se ha tratado de evaluar la forma en que ha actuado la empresa en relación a ambos aspectos a lo largo de su trayectoria. El trabajo comienza con unos breves apuntes dedicados a presentar algunos aspectos teóricos sobre la internacionalización de empresas y las estrategias de marketing. Una vez analizados los rasgos principales de la cooperativa objeto de estudio en el segundo capítulo, los capítulos tercero y cuarto abordan el análisis del proceso de internacionalización y la estrategia de marketing seguidos por la empresa, respectivamente. Del estudio realizado se concluye que la empresa ha seguido un proceso de internacionalización en el que destaca la coherencia entre los retos planteados en cada momento y las respuestas dadas, las cuales han sido acompañadas y respaldadas por decisiones de marketing acertadas.
Resumo:
[EU]Lan honen helburu nagusia, bi denborako lehiaketa motor baten kate bidezko transmisioaren diseinua egitea da, hau da, pinoi-kate-koroa multzoaren diseinua. Horretarako pinoia eta koroaren dimentsionaketa egingo da eta aplikazio honetarako kate mota egokiena aukeratuko da. Diseinua egin aurretik, metodologia desberdinak aztertuko dira eta eskuragarri dauden datuen arabera metodologia egokiena aukeratuko da. Lanaren garapenerako Motostudent lehiaketatik hartutako datu errealak erabiliko dira. Gainera, pieza desberdinen CAD eredua egingo da PTC Creo programa erabiliz.
Resumo:
Zelulen bizi zikloan zehar zein inguruneko estimulu edo erasoen aurrean, geneek adierazpenean aldaketak pairatzen dituzte; proteinen sintesia beraz, prozesu dinamikoa da. Proteomikak izugarrizko jauzia suposatu du egoera ezberdinetan sintetizatzen diren proteinen inguruko ezagutzan. Hasiera batean esfortzu gehienak identifikaziora bideratzen ziren arren, azken hamarkadetan identifikazioaz gain, kuantifikazioak indar handia hartu du. Hala izanik, gaur egun ikerkuntza arloan lagin biologiko konplexuetako proteinen identifikazio eta kuantifikazioa bereizmen handiz eta era errepikakorrean burutzeko metodoen behar handia dago. Proteomika diziplina sortu zenetik eta berrikuntza teknologikoek lagunduta, geneen adierazpen mailaren, isoformen eta itzulpen ondoko eraldaketen inguruko geroz eta informazio gehiago lortzen den arren, egunera arte erabilitako metodo guztiek zenbait muga edo traba agertzen dituztela ukaezina da. 2D geletako proteinen analisiarekin hasi eta masa espektrometrian oinarritutako eskala handiko proteomikatik igarota, gaur egun masa espektrometrian oinarritzen den eta puri-purian dagoen proteomika ituratura heldu gara. Azken hurbilketa honek lagin konplexuetan bereizmen eta espezifikotasun handiz, interesekoa den proteina jakin bat edo batzuk identifikatu eta kuantifikatzeko aukera eskaintzen du. Proteomika ituratua SRM (Single Reaction Monitoring) teknikaren eskutik agertu zen arren, gaur egun PRM (Parallel Reaction Monitoring) teknika ari da aurrekoarekiko gailentzen are bereizmen eta sentikortasun handiagoa eskaintzen baitu. Testuingurua hau izanik, aurkezten den lan honetan, Escherichia coliren (E. coli) ClpB proteinaren identifikazioa burutzeko PRM bidezko esperimentu bat diseinatu da. Batetik, proteina honen jarraipena egiteko erabiliko diren peptido proteotipikoen aukeraketa eskala handiko MS/MS esperimentuen bidez zein eskuragarri dauden datu-baseak erabilita burutu daitekeela frogatu da. Bestetik, PRM esperimentua lagin konplexu batekin burutu eta hautatutako peptidoak behatu daitezkeela ikusi da. Are gehiago, lortutako emaitzei erreparatuta, peptidoen aukeraketa esperimentuaren arrakastarako faktore erabakigarria dela ondorioztatu da. Gainera, proiektu honetan aurkezten den lanarekin, orain arteko biokimikako beste teknikek eskatzen duten lan eskerga ekiditen da. Hortaz, PRM teknika lagin konplexuetan inolako frakzionamendu, purifikazio edo aberastasun pausorik gabe intereseko proteina baten kuantifikazioa burutzeko metodo egokia dela frogatu da.
Resumo:
Axiom Exome DNA Genotipatze mikrotxipetan oinarriturik, etekin handiko baheketa (screening) genetikoa garatu da Excel bidez eginiko filtraketez baliatuta. Modu honetan, erretinako distrofia heredagarriak (EDH) modu eraginkorrean diagnostikatzea lortu nahi da. Ikerketa honetan, 55 familia ezberdinetakoak diren 80 EDHdun gaixok eta hauen 108 senitarteko osasuntsuk hartu dute parte. Guztira 188 norbanakoen odol periferikoa bildu eta hauen DNA laginak aztertu dira bi Axiom Exome Genotipatze Mikrotxip erabilita. Mikrotxip honen bidez, erretinako distrofietan zuzeneko eragina duten 181 generi dagozkien 5.044 aldaera aztertu dira. Hauetatik 82 genek Erretinosi Pigmentarioa (EP) izeneko gaixotasuna eragiten dute (sindromikoa edo ez-sindromikoa). Excelen oinarrituriko baheketa estrategia garatuz, gure populazioan EDHak eragiten dituzten aldaerak aurkitzea izan da xedea. Ondoren, aurkikuntza horretan lorturiko aldaera genetikoak, zuzeneko Sanger sekuentziazio bidez egiaztatu dira. Ikerketa honetan lorturiko emaitza nagusia, gaixotasunen eragile diren aldaera genetikoak identifikatzea izan da. Guztira 8 aldaera genetiko aurkitu dira, erretinako gaixotasuna eragiten duten 8 geneetan. 12 familiatako 15 gaixo eta 12 eramailetan aurkitu dira aldaera genetiko hauek. Ondorio modura, DNA genotipatze mikrotxip hauetatik lortzen den datu pila guztitik, biologikoki garrantzitsua den informazioa soilik eskuratu eta identifikatzeko aukera dagoela ikusi da, ikerketa honi esker garatu den Excel bidezko baheketa estrategia erabilita. Beraz, garaturiko Excel bidezko baheketa estrategiak aukera ematen du, EDH heterogeneo hauen karakterizazio molekularra modu eraginkorrean gauzatzeko. Erretinarako berariazkoak diren APEX mikrotxipen kostuarekin alderatuta eginiko analisien kostua 1/5 izatera jaisten da. Honek klinikoki garrantzia handia du, izan ere, ahalik eta gaixo gehien diagnostikatzeko aukera ematen du.
Resumo:
Lan honetan Kimika arloko euskarazko terminologia akademikoaren deskripzioan eta finkapenean ekarpen bat egin da UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika graduan irakasten den Esperimentazioa Kimika Fisikoan irakasgaian erabiltzen den terminologia errealetik abiatuta. Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) programan garatutako metodologia erabiliz bildu da terminologia eta euskara-gaztelania-ingelesa glosategi eleaniztun bat prestatu da Terminologia Zerbitzurako Online Sisteman (TZOS) kontsultagai jartzeko. Bestalde, bildutako terminologia erkatu da, batetik, aldez aurretik TZOSen jasota zegoen terminologiarekin eta, bestetik, Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan eta Euskalterm datu-base terminologikoan kodifikatuta dagoenarekin. Egindako azterketak agerian utzi du Euskalterm datu-baseak glosategiko termino gehien jasotzen dituena dela (% 64,6), TZOSen terminoen erdia ageri direla (% 50,4) eta Elhuyarren ZT Hiztegi Entziklopedikoan, aldiz, erdia baino gutxiago (% 45,7) ageri direla. Azkenik, egindako glosategian bildutako terminologiaren azterketa linguistikoa egin da, irakasgai honetan erabiltzen den terminologiaren profila irudikatzeko helburuaz.
Resumo:
Sekula ez dira gaur egun bezain ondo zainduak egon gure haurrak, eta interes handia dagoela haien tratu txarrak errotik erauzteko erakusten saiatzen gara. Halere, babesgabetasun egoeran dauden haurrak asko dira oraindik tamalez. Babes sistemak, horri erantzuteko ardura izanik, arreta instituzionalaren aukera eskaintzen du besteak beste. Egoitza harreretan bizitzeak eta familiatik bananduta egoteak, haurrentzat kaltegarria dela agerian utzi nahi izan dugu. Babesa ematearen asmoa bada ere, eskubideen urraketa gertatzen da, haurrak objektu pasibotzat joz. Beraz, lan honetan proposatutako irtenbide nagusiak honakoak dira: gai honi buruz ikerketa gehiagoren beharrizana, familian mantentzeko esku-hartzeak indartu, eta ondoren zentroetan barneratutako arreta instituzionala murrizteko proposamenak abian jartzea. Hitz-gakoak: babesgabetasuna, eskubideak, familia, haurtzaroa, instituzionalizazioa
Resumo:
Epigenetika DNA sekuentzian aldaketarik gertatu gabe, geneen adierazpenean sortzen diren aldaketa heredagarrien multzoa da. Lan honetan ingurune faktore ezberdinak aztertzen dira, gugan duten eragin epigenetikoak ezagutzeko helburuarekin. Nahiz eta guztiz ulertzen ez diren, hiru mekanismo nagusi bereizten dira; DNA metilazioa, histonen eraldaketa eta RNA ez-kodetzailea. Inguruneak gure DNA eta kromosomen egoera baldintzatzen du eta, gainera, ondorengo belaunaldietan hereda daitezken sortutako aldaketak, gametogenesian epigenomaren berrantolaketa globala gertatu arren. Lan hau burutzeko “National Center for Biotechnology Information” web-guneko PudMed datu-basetik hainbat artikulu jaso ditut. Ondoren, artikuluetan oinarrituta lau multzotan sailkatutako eragileek (dieta, eguneko aktibitatea, tabako eta alkohola, metalak eta beste konposatu kimikoak) gene eta sekuentzia errepikakor desberdinetan duten eragina aztertu dut. Bildutako informazioa, hiru tauletan jaso ditut. Ikerlari desberdinek gene eta sekuentzia errepikakorren metilazio-maila neurtzeko erabiltzen dituzten metodo desberdinak ere bildu ditut. Amaitzeko, gene eta sekuentzia errepikakorrak erkatzen dira, eta etorkizunean, ikerketetan biomarkatzeile modura erabilita eskaini ditzeketen zenbait aukera aipatzen dira. Horrela, ingurune faktoreek sortutako gaixotasun eta ondorioak hobeto kontrolatu ahal izango dira.
Resumo:
Azken urte hauetan industriak izan duen garapenak, onura asko ekarri ditu, hala nola, bizi maila eta kalitatea gora egin dute. Baina dena ez dira alde onak, izan ere, prozesu honek, kutsagarriak eta oso konplexuak diren hondakinak sortu ditu. Kutsadura hau ez du soilik oreka ekologikoa n kalte egiten, izan ere, kutsadura hau dagoen guneetan ere eragin handia dauka. Hori dela eta , ingurumenaren babesa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Horretarako, industriak sortzen dituen hondakinen tratamendurako prozesuetan, inbertsio ekonomiko handiak egin behar dira. Hau ez da soilik legea betetzeko egin behar, baizik eta, indus tria merkatuan dagoen konpetentzian toki on bat lortzeko oso garrantzitsua da. Jariakinen tratamenduaren xedea dituzten araztegiak duten arazo printzipala, jariakin hauetan dauden metal astunen presentzia da. Metal hauek, araztegi hauetan ematen diren pro zesu biologikoen zai ltasuna bermatzen dute eta animali, landare eta giza osasunean efektu toxikoak izaten dituzte. Baimenduta dauden kontzentrazioen limitea betetzeko, industriak normalean isurketan egin baino lehen, aurretratamendu bat egitera behartuta ikusten dira, toxikoak diren edo oso oldarkorrak diren produktuak kentzeko. Adibidez, Industria Hidrometalurgiakoak , oso kontzentrazio baxuetan metal astunak isurtzen ditu, baina kantitate hauek baimenduta daude, industria hau erabiltzen dituen emari handiak direla eta. Normalean hondakin industrialetatik kanpora isurt zen diren metal astunak , kontzentrazio baxuetan eg ot en dira . Honek, errentagarritasun positiboa du ten araztegi tekniken aplikazioa ahalbideratzen du. Kutsadura hau sortzen dituzten prozesu industrial mota asko existitzen direnez, metal hauek, oso diluituak dauden disoluzioetatik banatu behar dira. Horretara ko, metal baliotsuen errekuperazioa eta isurketa industrialaren legeak betetzea bermatzen duten, banaketa prozesuak sortu behar izan d ira. Jarraian, helburu hau duten teknika batzuk azaltzen dira
Resumo:
24 p.
Resumo:
1. ATALA - IKERKETAK / 1ª PARTE - INVESTIGACIONES: I. Euskal Herriko komunikabideetako dokumentazio zerbitzuen analisia. Teresa Agirreazaldegi, Mª Milagros Ronco eta Idoia Camacho. II. Los documentalistas en las redacciones digitales de prensa y televisión: nuevos retos profesionales. Pere Masip, Josep Lluís Micó y José Alberto García Avilés. III. Documentación digital y gestión de contenidos en la televisión de hoy. Carmen Peñafiel y Nereida López. IV. Los documentos audiovisuales y su conservación. Mª Milagros Ronco López. V. Tresna linguistikoak informazioa atzitzeko. Eneko Agirre eta Iñaki Alegria. VI. Sarean Zer? Interneteko berriak lotzeko baliabidea. Gregorio Hernández. 2. ATALA - PROFESIONALEN EKARPENAK / 2ª PARTE - APORTACIONES PROFESIONALES: VII. Euskadi Irratiko Artxiboa. Iñigo Ceberio. VIII. Catalogación y ambientación del sonido en radio y televisión. Itziar Mendia. IX. El área de archivo en el proyecto de digitalización de ETB. Jesús Andérez. X. Media Asset Management (M.A.M.) y plataformas de digitalización de contenidos de ETB. Koldo Lizarralde. XI. El servicio de documentación de la agencia de noticias Atlas País Vasco. Sonia Guardado. XII. Sistema de trabajo del centro de documentación del periódico El Correo. Jesús Oleaga. XIII. La documentación del grupo Vocento. Mauricio Martín XIV. Berria egunkariaren dokumentazio zerbitzua: bi datu-base kazetarien zerbitzura. Margari Eizagirre eta Jon Barandiaran. XV. El servicio de documentación del Grupo Noticias. Isabel Muñoz e Itziar Aldaz. XVI. La hemeroteca de EITB: la orientación al cliente. Marta Iturregi. XVII. Euskarazko tokiko hedabideen balio dokumentalaz. Joxe Rojas. XVIII. Hemeroteka Plus: publikazio idatzien ustiaketa digitala. Julen Arrizabalaga.
Resumo:
I. Sarrera: 1. Ikerketaren helburua. 2. Aurrekariak. 3. Corpusaren justifikazioa. 4. Ikerlanaren marko teoriko-metodologikoa eta eleberriek lantzen dituzten ardatz tematikoak. 5. Ikerlanaren atalak. II. Memoria eta modus autobiografikoa: 1. Sarrera. 2. Memoria ardatz tematiko, eta modus autobiografikoa kontamolde. 3. Landuko den corpusa eta haren justifikazioa. 4. Espazio femeninoaren sorkuntza idazketan izaten den joera autobiografikoa. 5. Kapitulu honetan aztertu diren nobelen ezaugarriak. 6. Pertsonaien aurkezpena (krisialditik jaiotako pertsonaiak). 7. Ondorioak. III. Genero indarkeria: 1. Sarrera. 2. Kapitulu honetan landuko diren nobelak. 3. Indarkeria ikuspegi soziologikotik. 4. Narratologiatik pertsonaiak aztertzen. 5. Indarkeria sinbolikoaren neurketa semantikoa. 6. Ondorioak. IV. Amatasunaren inguruko diskurtsoak: 1. Sarrera. 2. Amatasunaren inguruko datu soziologikoak. 3. Landuko diren nobelak. 4. Corpuseko eleberriak: amatasunaren kontrako jarrerak. 5. Amatasunaren aldeko aldarria egiten duten corpuseko eleberriak. 6. Emakumeen arteko genealogiak eta ama-alaben arteko harremanak. 7. Ondorioak. V. Ondorio orokorrak: 1. Pertsonaia protagonista femeninoen bilakaera. 2. Emakume berria. 3. Pertsonaia berri horren eraikuntza. VI. Bibliografia.
Resumo:
150 p.