38 resultados para Du Bellay Familia,


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Edición a cargo de Agustín Ramos Guerreira

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Familia-enpresen gaur egungo eta gaur egunera arte merkatuan izandako garrantzia aztertuko da; bai mundu mailan, baita Euskal Herri mailan ere. Ondoren, enpresa mota hauen ezaugarriak eta autore desberdinen araberako definizioak aztertuko dira.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[es] El presente trabajo se ha realizado con el propósito de conocer mejor una de las realidades del ámbito educativo: la participación de las familias en los centros escolares. Para ello, nos hemos centrado en las relaciones de comunicación entre la familia y la escuela, teniendo en cuenta a ambos colectivos como contextos de socialización fundamentales en el desarrollo del niño. Así, partiendo de un marco teórico basado en la conceptualización de la participación a partir de diferentes aproximaciones teóricas y del marco jurídico que regula este ámbito a nivel estatal, hemos realizado un trabajo de campo en un centro concertado de clase media que busca sondear las formas y la práctica de participación de las familias a fin de obtener un diagnóstico sobre los niveles de participación existentes hoy en día en este tipo de centros.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Gradu Amaierako Lan honek eskola inklusibo batean familiek duten parte hartzea aztertzea du helburu, Haur Hezkuntzako etapara mugatuz. Horretarako Bilboko Ikastola zehatz batean ikerketa bat egitea erabaki da. Azterketaren ardatza zentro horretan familiek daukaten parte hartze maila eta aukerak zelakoak diren hurbiletik ezagutzea eta ulertzea izan da. Ikerketan erabilitako metodologia kualitatiboa izan da, dokumentuen analisiak, elkarrizketa zuzenak eta inkestak aurrera eramanez. Teknika horien bitartez lortutako informazioa aztertu ostean, marko teorikoarekin alderatu egin da, ikerketaren ondorioak ateratzeko. Amaieran, ondorioak kontuan izanik hobekuntza proposamen bat aurkeztu da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Egungo gizartean, konpetentzia emozional maila baxuak “analfabetismo emozionala” jarri du agerian (Goleman, 1996). Arrazoi honengatik, adimen emozionala jorratu beharra dago, bai familia eta baita hezkuntza arloan ere. Hau guztiagatik, ikerketa honen xede nagusia, 7-11 urte tarteko umeen trebetasun sozialak kooperazioaren bitartez sustatzea da; izan ere, garai horretan, gizabanakoaren bizitza soziala goreneko intentsitatera heltzen da. Honetarako, Bilboko Pagasarribide ikastetxean (Lehen Hezkuntzako 5.maila) jorratzeko unitate didaktikoa aurkezten da. Beraz, bertako bi jardueratan lortutako emaitzak kontuan hartuz, baieztatu ahal da, honi esker, ikasleen trebetasun sozialak garatu direla eta emozionalki adimentsuagoak izatea lortuko dutela unitate didaktiko hau bere osotasunean jorratu ondoren.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Umeen garapen psikologikoan bi oinarrizko faktorek eragiten dute, besteak beste: familia eta eskola. Hortaz, familia hain garrantzitsua izanda, horren kulturak lehen mailako papera hartzen du garapen horretan. Kultura ijitoa ikerketaren oinarri bezala hartuta, beharrezkoa da ume horien egoera behatzea. Hori dela eta, lan honek objektibo bikoitza dauka: kultura ijitoaren ohiturak zein eskolarekiko duen harremana ezagutzea eta eskolaratze arrakastatsuaren klabeak lortzea. Eskola, gizartearen ordezkari bezala, pertsona guztien eskubideak betetzen dituen berdintasunezko gizarteak sortzeko oinarrizko eta erantzukizunezko bidea da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Azken urteetan eskolatze goiztiarrak nabarmen egin du gora gure gizartean. Gero eta gehiago dira hilabete gutxirekin haur eskolara joaten hasten diren haurrak, beraientzat segurtasun iturri den ingurunetik aldenduz. Banaketa hau bereziki zaila suerta dakieke ume gehienei aparteko ezinegonak, larritasun uneak edota gaixotasunak sortuz, eskolarekiko harremana betirako baldintzatzeaz gain. Hori dela eta, haur txikiaren eskolatzearen inguruan hausnartzeko beharra dago ezinbestean. Gaur egun haurra haur eskolako erritmo eta eskakizunetara ahalik eta azkarren moldatzeko asmoz, egokitzapen aldi bezala ezagutzen den denboraldia eskaintzen zaio haur txikiari, bere garaian Haur Hezkuntzaren bigarren ziklokoei eskaintzen hasi zitzaien bezala. Zoritxarrez honek egoerari zailtasun gehiago erantsi dizkio, ez baitira haurtxo eta haur txikiaren erritmoak errespetatzen. Hori dela eta, hezitzaileen muina eskola atsegina bihurtzeko asmotan, komunikazioan eta errespetuan oinarritutako etxekotze prozesua aurkezten da, zeinen helburua haurraren hezkuntzan parte hartzen duten guztien, familia eta eskola, elkarlanari esker bere ongizatea bermatu eta haur eskolarako igarobidea erraztuko duen giro lasaia, atsegina eta ez bakarrik adinari, baizik eta norberaren beharrizanen arabera egokia sortzea den.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

FMDV 2B biroporinak duen egitura eta funtzio aztertzeko helburuarekin, peptidoetan oinarritutako analisiak egin dira. Modu honetan, 2B proteina ezestrukturalak bi transmintz domeinu agertu ditu, II motako biroporina dela bermatuz. FMDV 2B biroporinaren aminoazido sekuentziak pikornabirusen 2B aminoazido sekuentziekin homologia erakusten du, 2B4 peptidoari dagokion sekuentzia gehigarria kontuan hartu gabe. Sekuentzia gehigarri hau bigarren domeinu litiko bat da, birus familia honetan deigarria dena. Jakinik birusek haien bizi zikloa aurrera eramateko behar-beharrezkoa den material genetikoa baino ez dutela, bi domeinu litiko izateak ebolutiboki zein funtzionalki garrantzia handia duela onar daiteke.