34 resultados para COLEGIOS SECUNDARIOS


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Ikerketa honen helburu nagusia Euskal Herriko bi ikastetxe ezberdinetako Lehen Hezkuntzako umeek problema matematiko ez estandarren aurrean ze nolako erantzun mota ematen dituzten aztertzea da. Horretarako, Laura Jiménezek eta Lieven Verschaffelek egindako lanean oinarrituz, umeei 6 problema (4 ez estandarrak eta 2 estandarrak) dituen froga bat egin diet, ondorio hauek lortuz: Ikasleen %3,29k erantzun zuzena eman dio erantzun gabeko problemari, %7,69k erantzun zuzena eman dio erantzun bat baino gehiago duen problemari, %45,05ek erantzun zuzena eman dio erantzuna enuntziatuan duen problemari eta azkenik, ikasleen %46,15ek erantzun zuzena eman dio datuak soberan dituen problemari. Gainera, nahiz eta ikastetxeen metodologia ezberdina izan, ateratako emaitzak antzekoak dira, beraz, metodologiak ez duela eraginik ondorioztatzen da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Gaur egun, zientzia irakasterako orduan, zientzialari guztiek bat egiten dute konpetentzia zientifikoaren garrantzian. Hala ere, egungo eskola askotan gaitasun honen azpigaitasun desberdinak alde batera uzten dira. Hau jakinda, hurrengo proposamenak materiaren propietateak, dentsitatea eta flotagarritasuna erabili ditu konpetentzia zientifikoaren datuen erabilera eta argumentazio gaitasuna lantzeko. Modu honetan, ikasleek gai honen inguruan duten aurreiritzi eta zailtasunak ikusi dira, hala nola, flotagarritasuna objektuen pisuarekin eta barruan duten aire kantitatearekin erlazionatzea edota dentsitate kontzeptua ulertzeko eta argumentu justifikatuak lortzeko zailtasunak.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Gaur egun, aditu desberdinek diotenez, Lehen Hezkuntzan konpetentzia zientifikoa garatzeko zailtasunak daude . Egoera hobetzeko, kultura zientifikoan murgiltzeko aukera, eta argumentazio gaitasuna garatzeko aukera eskaini behar zaie ikasleei. Esku-hartze honetan, eztabaida soziozientifikoen bidez, argumentazio gaitasuna lantzen da, sendagaien eraginkortasuna eta efektu sekundarioen arteko harremana eztabaidagai izanik. Esku-hartzea burutzean, ikusi ahal izan da adin txikiko ikasleak, aukera eskaintzen zaienean, argumentu justifikatuak emateko gai izan direla konpetentzia zientifikoa lortzeko bidea eraikiz. Aldi berean, sendagaien eraginkortasunaren eta efektu sekundarioen arteko harremanaz ohartu dira.