622 resultados para Jarduera fisikoa eta bularreko minbizia
Resumo:
Gernika-Lumoko Udalarentzat burutuko den proiektu honen helburua, Gernikako Bekoibarra industrialdean, udal material eta makineria gordetzeko pabilioi industrial bat eraikitzea da. Egitura bi solairutan banatuko da. Alde batetik, eraikin osoaren azalera izango duen behe solairuak, materialak eta makineria gordetzeko biltegiak, soldadura tailerra, aldagelak, komunak eta batzar gela hartuko ditu. Bestetik, eraikinaren aurrealdeko lehenengo eta hirugarren portikoen arteko azaleran beste solairu bat eraikiko da non, udal artxibategia, emakume zein gizonezkoentzako komun bana eta bulego bat kokatuko diren. Nabeak bi sarrera izango ditu. Eskuinaldeko fatxadan ibilgailuen joan etorrirako dimentsio handiko ate bat jarriko da. Atzealdeko fatxadan berriz, lehen solairura igo ahal izateko eskailerara emango duen ate txiki bat jarriko da. Pabilioiaren inguruetan, ibilgailuentzako aparkalekua egokituko da.
Resumo:
337 p.
Resumo:
100 p.
Resumo:
Homenaje a Georges Laplace, realizado en Vitoria-Gasteiz el 13,14 y 15 de noviembre de 2012. Edición a cargo de Aitor Calvo, Aitor Sánchez, Maite García-Rojas y Mónica Alonso-Eguíluz.
Resumo:
[EUS] Patricia Donegan eta Daid Stamperen hizkuntz erritmoari buruzko lanetan erabiltzen diren kontzeptuak eta horien arteko loturak, euskararen prosodia hobeto ulertu ahal izateko azaltzen dira lan honetan.
Resumo:
[EU]Goierriko eskualdean egun batean burutzen diren bidai guztien %9a bakarrik burutzen da garraio publiko bidez. Hau gertatzearen bizilagunen “aitzakia” nagusia honakoa da: zerbitzua oso txarra da. Niri ordea, ondorengo zalantza datorkit burura: nahiz eta zerbitzua hobea izan, garraio publikoa gehiago erabiliko litzateke? Hau biraka dabilen gurpil zoroa da. Zerbitzua txarra delako ez dabil jende gehiago, baina ez du merezi zerbitzua hobetzea jende gutxi ibiltzen delako. Guzti hau argitzearren eta Goierriko garraio publikoaren hobekuntza sustatzeko zer egin daitekeen aztertzeko garatu da lan hau. Hobekuntza termino hau autobus gehiago jartzearekin erlazionatzen dugu gehienetan, baina nik beste planteamendu bat eman nahi izan diot. Bidaiari gutxi daudenez, ezin dira maiztasun handiz autobusak ezarri, proiektua ez baita bideragarria. Horregatik dagoen zerbitzua, gutxi bada ere, bizilagunei erabat moldatua egotea mahaigaineratu nahi izan dut, bizilagun hauen sentsibilizazioari arreta berezia eskainiz.
Resumo:
[EUS]Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitate eta Harreman Publikoko lizentziaturak ezarri zirenetik, Dokumentazioa irakasgai modura dago bertako curriculumean. Horri esker, milaka ikasle trebatu dira informazio iturrien sarreran eta dokumentu eta baliabide profesional eta zientifikoen erabileran. Eremu hori bultzatzeko asmoz, eta Unibertsitatea eztabaidarako eta ezagutzak trukatzeko gunea dela sinetsita, 2009ko apirilaren 29an eta 30ean Dokumentazio eta Eduki Digitalen Kudeaketari buruzko II. Jardunaldiak antolatu ziren Kazetaritza Sailean. Dokumentazioko ikertzaileak eta profesionalak foro bakarrean biltzea zen helburua, arlo horrek azkenaldian zer bilakaera izan duen eta Euskal Herrian zer-nola erabili den jakiteko asmoz. Txostengileen kalitateak eta jardunaldiek entzuleengan piztu zuten interesak —konferentzia-gela ikaslez, ikertzailez, irakaslez eta profesionalez gainezka egon zen— bertan aurkeztutako txosten eta material guztiak biltzera eta liburu batean eskaintzera bultzatu gaituzte, eta, hala, dokumentua den heinean, Leioan azaldutako diskurtsoaren jarraipen informatiboa izango da
Resumo:
I. Biblioteka Nazionalaren ametsa (El sueño de la Biblioteca Nacional) (Joan Mari Torrealdai). II. La Biblioteca de Catalunya, una biblioteca abierta, fiable y útil a la sociedad (Kataluniako Liburutegia, liburutegi irekia, fidagarria eta gizartearentzat onuragarria) (Dolors Lamarca). III. Armiarma.com: literaturaren sarea (Armiarma.com: portal de Literatura vasca) (Mikel Elorza). IV. GureGipuzkoa.net: atzoko eta gaurko Gipuzkoa iruditan (GureGipuzkoa.net: Gipuzkoa de ayer y hoy en imágenes) (Xabier Eskisabel Sampedro). V. Badok.info: euskal kantagintzaren ataria (Badok.info: portal de la canción y música vasca) (Jon Eskisabel). VI. www.ahotsak.com: Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea. Bilketa, katalogazioa eta hedapena (Ahotsak.com: patrimonio oral y dialectológico vasco. Recopilación, catalogación y difusión) (Asier Sarasua Aranberri). VII. La edición digital de La Vanguardia y el uso de la memoria (La Vanguardia-ren edizio digitala eta memoriaren erabilpena) (Ismael Nafría). VIII. El Servicio de Documentación de la Cadena Ser: un valor añadido a la antena (Ser Kateko Dokumentazio zerbitzua, balio erantsia antenarako) (Ana Martínez Concejo). IX. Komunikabideetako informazio dokumentalaren eskaintza (Oferta de información documental en los medios de comunicación) (Alazne Aiestaran, Teresa Agirreazaldegi, Idoia Camacho, Carmen Peñafiel eta Milagros Ronco). X. La Jungla sonora irratiko musika saioaren dokumentazioaren iturriak eta baliabideak (1989-2010) (Fuentes y recursos documentales del programa musical de radio La jungla sonora, 1989-2010) (Joseba Martín). XI. La documentación al servicio de la creación audiovisual: guión y realización del documental El secreto de Urdaneta (Dokumentazioa sormenaren alde: Urdanetaren sekretua dokumentalaren gidoia eta osaketa) (Mikel Urretavizcaya Hidalgo). XII. Semantic tags: folksonomiak hobetzeko proposamena (Semantic tags: propuesta para la mejora de las folksonomías) (Egoitz González Valderrama).
Resumo:
[ES]La adaptación de la Universidad Española al Espacio Europeo de Educación Superior (EEES) ha supuesto un cambio en los estudios universitarios que se advierte en su estructura (títulos de grado de cuatro años,) y que debe manifestarse también en las metodologías utilizadas. En los estudios de Magisterio la nueva ordenación de las enseñanzas ha supuesto la unificación de las anteriores especialidades en dos títulos de grado: Maestro de Educación Infantil y Maestro de Educación Primaria. En estos nuevos títulos las Prácticas de Enseñanza continúan teniendo un importante papel y constituyen un momento privilegiado de integración entre la teoría y la realidad de las aulas. El Practicum es el conjunto de actividades en las que diversas instituciones colaboran con la Escuela Universitaria de Magisterio, a fin de poner al alumnado en contacto con el mundo profesional. Supone la inmersión de los estudiantes en centros educativos con la finalidad de conocerlos directamente, integrar conocimientos teórico-prácticos, y adquirir competencias profesionales en todos los ámbitos de actuación.
Resumo:
Zuhaitz adaburuaren interzepzioak oihanpera prezipitazio osoaren frakzio bat soilik pasatzea eragiten du, gainerakoa lurrunketaz galtzen baita. Oihanpera pasatzen den ur horren parte bat ere lurzoruko orbelak interzeptatzen du. Espezie arteko konparaketa bat egiteko asmoz, adaburuaren eta orbelaren euri interzepzioa neurtu zen haritzean (Quercus robur) eta pinuan (Pinus radiata), sei euriteetako datuak aintzat hartuz (hiru neguan eta beste hiru udaberrian, haritzak hostoak zituenean). Horrez gain, laborategian bi orbel moten ur-erretentzio ahalmen maximoa (S) neurtu zen. Adaburuaren interzepzioa % 37koa izan zen haritzean eta % 24koa pinuan. Haritzean interzepzioa handiagoa izan zen udaberrian neguan baino, pinuan berdina izan zen bitartean. Azken honetan Hosto Azalera Indizearen (Leaf Area Index, LAI) balio altuago batek interzepzio altuagoa eragin zuen, haritzean erlazio hori behatu ez zelarik neurturiko LAI balioak homogeneoegiak zirelako seguruenik. Orbelaren interzepzioak prezipitazio osoaren % 2,1 eta % 1,5 suposatu zuen haritzean eta pinuan hurrenez hurren. Orbelaren gain eroritako ur kantitatea (throughfall) handitzean, interzepzioa handitu zen, maximo batera heldu arte (2,5 mm kg-1 m2-koa haritzean eta 1,8 mm kg-1 m2-koa pinuan). Adaburu motak, berriz, ez zuen eragin esangarririk izan, haritz azpian, pinu azpian eta klaroetan orbelak antzeko interzepzioa aurkeztu zuelarik. Ur-erretentzio ahalmen maximoa haritzean handiagoa izan zen, 4,7 eta 5,6 mm kg-1 m2 artekoa pinuaren 2,8 eta 3,1 mm kg-1 m2 arteko balioen aurrean. Pinuaren balio horiek antzekoak izan ziren orbel geruzaren sakonera edozein zela ere, baina haritzean, orbel sakonera handiagoarekin balio baxuagoak lortu ziren. Bi espezieen artean behaturiko ezberdintasunek iradokitzen dute harizti naturalak pinu landaketez ordezkatzeak ziklo hidrologikoa aldaraz dezakeela.
Resumo:
Laburpena: Ikerlan hau itsasoaren kutsaduran zentratzen da, itsasoak arriskutsuak eta kaltegarriak diren substantziak jasotzen dituelako, bai ibaietako ekarpenarengatik, baita zuzeneko karguetatik. Organismo behale gisa ostrak erabiliko dira, izaki iragazleak izanik elikagaien irenstearen ondorioz medio urtsutik kutsatzaileak metatzen dituztelako eta gainera, ingurugiroan dauden mailen gainetik kontzentratzen dituztelako. Ostretan zilarra (Ag) eta kobrea (Cu) bezalako metalen eragina aztertuko da, horretarako, metalen aurreko esposizio biomarkatzaileak erabiliko dira. Besteak beste, autometalografia erabiliko da metalen mailak eta banaketa ostren ehunetan neurtzeko eta metalotioneinen mailak ere neurtuko dira. Ostrek metalekiko izan duten esposizio denborak 0, 6, 7, 13 eta 14 egunetakoak izan dira, bai itsasoko eta bai estuarioko uretan mantenduz. Emaitzak ikusita behatu da estuarioko laginek, normalean, metal kontzentrazio baxuagoak aurkezten dituztela, eta zenbait kasutan kontrolek metalen pean jarritako laginak baino metal kontzentrazio handiagoak erakutsi dituzte aste bat igaro eta gero. Bigarren astean, metal mailen jaitsiera bat behatu da. Beste alde batetik, metalotioneinetan neurtutako indukzio mailak oso baxuak izan dira. Metalen distribuzioa ehun desberdinetan aldez aurretik beste molusku batzuetan deskribatutakoen oso antzekoa izan da ostretan.
Resumo:
E2F1 eta E2F2 transkripzio-faktoreek funtzio garrantzitsua dute ziklo zelularraren errgulazioan. Sagu knockout-etan eginiko saioetan deskribatu da E2F1 eta E2F2 geneen absentzian DNAren bikoizketa-tasa emendatuta dagoela makrofagoetan, eta ondorioz seneszentzia goiztiarra aktibatuta dagoela zelula hauetan. Seneszentzia horren mekanismoak ez dira ezagutzen, baina uste da DNAren estres erreplikatiboaren eraginez gertatzen dela. Oraintsu argitaratutako lan batzuren arabera, onkogeneek eragindako desegonkortasun genomikoa nukleosido mailaren urritasunagatik sortzen dela proposatu da. Emaitza hauek kontutan harturik, E2F1-/-/E2F2-/- (DKO) makrofagoen kultiboei nukleosidoak gehitu dizkiet exogenoki, eta zelula hauen proliferazioaren jarraipena egin dut. Nukleosidoekin trataturiko kultiboetan DNAren kalteen jaitsiera eta seneszenziaren saihespena detektatu ditut. Emaitza hauek zera iradokitzen dute, DKO zeluletako seneszentzia goiztiarraren arrazoia DNAren hiper-erreplikazioak sortutako nukleosidoen urritasuna izan daitekeela.
Resumo:
Gaur egun informazio teknologiei esker edozein gairi buruz eskuratu dezakegun informazioa izugarria da. Proteinei buruzko informazioa leku askotan sakabanatuta dago eta informazio hori bilatu eta biltzeak garrantzi handia du ikerketa proiektu bat abiatzerakoan. Proteomikak oso lagin konplexuetan dauden proteinak identifikatu eta kuantifikatzen ditu. Orain arte proteomika egiteko modurik arruntena shotgun proteomika izan da, bere helburua ahalik eta proteina gehien inolako aurreiritzirik gabe analizatzea delarik. Orain dela gutxi, proteomika kuantitatibo ituratua aplikatzen hasi da, proteina jakin batzuk oso modu sentikorrean eta fidagarrian kuantifikatzeko asmotan, Western plapaketaren alternatiba izatera helduz. Behin metodo ituratua diseinatu eta gero, lagin askotan erabiltzeko aukera ematen du, baina estrategia honek proteina bakoitzarentzako metodo ituratua diseinatzea eskatzen du. Nukleoko poro-konplexuak [Nuclear pore complexes (NPCs)] nukleoaren azalean zeharreko zitoplasma eta nukleoplasmaren arteko proteinen eta azido nukleikoen garraioan dira bitartekari. Aldi berean, iragazkortasun-hesia osatzen dute sarbidea mugatuz. NPCak zelulako konplexu handienetarikoak dira. Euren tamaina handia izanik ere (60 MDa ornodunen kasuan), gutxi gora behera nukleoporina (Nups) izeneko 30 proteina desberdinez osatuta daude. Nukleoporina desberdinak azpikonplexuak osatuz agertu ohi dira. Nup93 konplexuak, NPC egiturara errekrutatutako bigarren azpi-konplexurik handienak, NPCaren mihiztaduran ezinbesteko rola betetzen duela argitaratu dute berriki. Hizkuntza/Idioma: Euskera
Resumo:
Lan honetan Jaizkibel Unitateak dituen litologia ezberdinak eta hauek uraren kimismoan zein akuiferoaren portaeran duten eragina aztertzea izan da nagusiki. Honetaz gain, paramoudra deituriko noduluak aztertu dira azterketa petrografikoaren bitartez.
Resumo:
Gradu amaierako lan honetan, LAPW metodoa aztertu da solidoen propietate elektronikoak era teorikoan ikertzeko eta efektu erlatibistek hauengan duten eragina zenbatesteko tresna teoriko bezala. Konkretuki spin-orbita elkarrekintzan zentratu gara, eta hau konputazionalki inplementatzeko bigarren bariazionalaren metodoa aztertu da. Bestalde, Spin-DFT teoriaren barruan spin-orbita kodifikatzen duen trukatze-korrelazio eremu bektorialaren azterketa labur bat egin da, ekarpen erlatibista beste ikuspuntu batetik aztertu eta informazio osagarria lortzeko asmoz.