380 resultados para kapital sozial ez-familiarra


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Mytillus galloprovincialis muskuilua gazitasun ezberdinetara jarri da aklaramendu tasan honek duen efektua ikusteko asmoz. Erabilitako gazitasunak ur gazia %100ean, %70ean eta %40an izan dira eta hiru esperimentu ezberdin jarraituz atera dira ondorioak. Hiru esperimentu hauetan muskuiluen aklaramendu tasak neurtu dira baldintza desberdinetan eta hirugarren esperimentuan NPS kontzentrazioaren neurketa kolorimetrikoa ere egin da. Ikusi da %70ko diluzioak ez duela aklaramendu tasan eraginik sortzen kasu guztietan eta %40ko diluzioak ere ez duela eraginik sortzen soilik aldaketa graduala bada. %40 gazitasunean, aldaketa gradualik gabe, mantendu diren muskuiluen berehalako erantzuna balbaren itxiera izan da, aklaratzeari utziz, baina denborarekin aklaratzeko gaitasuna berreskuratu dute. Aklimatazio horren arrazoia aurkitzeko asmoz, azkeneko esperimentuan NPS edo aminoazido askeen determinazioa egin da, bai brankian bai muskulu abduktorean. Gazitasuna jaisten denean NPSen kontzentrazioa behera egiten duela ikusi da muskuiluetan, bolumen zelularra erregulatuz. Efektu hau muskulu abduktorean adierazgarritasun handiagoarekin nabaritu da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Nanoantena plasmonikoak antena optikoak dira, hau da, irrati-uhin edo mikrouhin-antenen moduan, espazioan hedatzen den erradiazio elektromagnetikoa energia lokalizatu bilakatzen dute eta alderantziz. Hala ere, antena konbentzionalak ez bezala, antena optikoak espektro ikusgaian eta infragorrian propietate erresonanteak dituzten egitura isolatuak dira, eta ez dira zirkuitu elektronikoen bidez elikatzen. Erresonantzia plasmoiak baliatuz, antena hauek eremu elektromagnetikoak konfinatzeko eta indartzeko ahalmen handia dute, aplikazio desberdinetarako oso interesgarriak direlarik, hala nola nanoeskalako mikroskopia eta espektroskopia optikoa, eguzki-energiaren transformazioa, zirkuitu optikoak, sentsoreak... Lan honetan antenarik sinpleena, nanopartikula esferiko metalikoa, aukeratu da antena optikoen oinarrizko propietateak aztertzeko. Kasu honetan adierazpen analitikoak (Mie teoria) erabil daitezke argiaren sakabanaketa deskribatzeko, baina antena asimetrikoagoen kasuan metodo numerikoak erabili behar dira ezinbestean. Bukaeran MNPBEM metodoa erabili da dimero-antena baten jokabidea simulatzeko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Hepacivirus eta Pestivirus generoen artean antzekotasun handia dago, bai genomaren egituran zein erreplikazio mekanismoetan. Antzekotasun hau ez da ematen aldiz, Flavivirus generoko birusekin. Hepacivirus zein Pestivirus generoko birusek euren RNA poliproteina aitzindari bakar batera itzultzen dute; jarraian, birus beraren zein ostalariaren proteasa espezifikoek aitzindari honen prozesamendu proteolitikoa burutuko dute, era honetan, birusaren infekzioa aurrera eraman ahal izateko proteina estruktural eta ez estrukturalak lortuz.