18 resultados para Nora


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honetan Ebaluatoia aurkezten da, eskala handiko ingelesa-euskara itzulpen automatikoko ebaluazio kanpaina, komunitate-elkarlanean oinarritua. Bost sistemaren itzulpen kalitatea konparatzea izan da kanpainaren helburua, zehazki, bi sistema estatistiko, erregeletan oinarritutako bat eta sistema hibrido bat (IXA taldean garatuak) eta Google Translate. Emaitzetan oinarrituta, sistemen sailkapen bat egin dugu, baita etorkizuneko ikerkuntza bideratuko duten zenbait analisi kualitatibo ere, hain zuzen, ebaluazio-bildumako azpi-multzoen analisia, iturburuko esaldien analisi estrukturala eta itzulpenen errore-analisia. Lanak analisi hauen hastapenak aurkezten ditu, etorkizunean zein motatako analisietan sakondu erakutsiko digutenak.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Ikerketa honek Walt Disney konpainiak ekoiztutako hainbat filmetan agertzen den edukia eta pertsonaiak analizatzen ditu. Pelikulak balorez eta aspektu ideologikoez beteta daude eta gizarte-ikaskuntzaren teoriaren arabera, izugarrizko eragina daukate haurren jarduteko moduan. Ideia horiek oso lotuta daude emakumezkoak gizartean hartzen duen irudiarekin, gizartean dagoen familiaren esanahiarekin eta gure gizarteko sistema politiko eta ekonomikoarekin. Beraz, animaziozko filmen aurrean umeen kritikotasuna garatzeko Lehen Hezkuntzako gelarako baliabide metodologikoa proposatzen da, umeek pantaila handian ikusten dutenaz hausnar dezaten.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gaurkotasun handiko gaiak dira terrorismoaren inguruko goraipamena eta justifikazioa, orain kasu ugari baitira notizia komunikabideetan, hots, azkenaldian mugimendu gehien sortu duena titiriteroen kasua izan da zeinetan bi pertsona atxilotu ziren lan honetan jorratuko den artikulua aplikatuta (578. artikulua). Bertan, antzerki baten testuinguruan hainbat adierazpen egin ziren, batzuen ustez terrorismoaren goraipamen gisa kalifikatu zitezkeenak. Honen aurrean, kritika ugari jaso zituen Madrilgo Udalak burutu zuen atxiloketengatik, izan ere, gehiengo batek pentsatu zuen antzerkian zehar eman ziren komentarioak ez zutela portaera tipikoa betetzen. Horren harira, adierazpen askatasunaren esparrua nora arte iristen den zehazten zuten iritzi asko entzun dira. Batzuen ustez, mugagabea da eta, aldiz, beste batzuen ustez mugak zehaztu behar dira oinarrizko eskubidea bada ere. Gehienen ikuspuntua mugak behar dituenarena da, baina bertan ere maila ugari antzematen dira, adierazpenen edukiaren baitan ibilbidea ez baita berdina autoreen arabera.