206 resultados para Guatemalako azterketa


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Energia berriztagarria iturri naturaletatik sortzen den energia mota da. Energia lortzeko erabiltzen diren baliabide naturalak asko dira, eguzki-energia, haizea, ura… Energia berriztagarrien artean, eolikoa da zabalkunde handien lortu duena; batez ere ingurumen-inpaktu urriagatik eta bere kostuak gero eta txikiagoak izateagatik. Honen ondorioz, energia garbi, lehiakor eta ekonomikoki bideragarria da gaur egun. Hala ere, aerosorgailu hauen ekoizpen prozesuak desabantaila nabaria aurkezten du palen ontze prozesuan. Tenperatura igoeraren ondorioz material konkretu baten degradazioa dela eta. Ikerketa lan honetan, aerosorgailu palen karakterizazioa egingo da eta ontze prozesuan, “polikloruro de binilo” (PVC)-ak jasaten duen degradazioaren azterketa.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Ikerketa honen bidez XXI. Mendeko emakumezkoek sentitzen duten segurtasun-ezaren eragileak zeintzuk diren eta zergatik mantentzen diren jakin nahi da. Segurtasun-ezari buruzko bibliografiarik esanguratsuenaren azterketa egin ondoren, atal teorikoan jaso dira aipagarrienak diren eragile edo faktoreak, ikuspegi makro, meso eta mikro-soziologikoak aplikatuaz. Era berean, atal honen baitan bildu dira fenomenoa generoaren ikuspegitik behatu duten hainbat ikerketen ekarpenak. Atal enpirikoa egikaritzeko, metodologia kualitatiboa erabiliaz sei elkarrizketa egin zaizkie adin desberdinetako sei emakumezkori. Pertsonen hautaketa egiterako orduan bi aldagai hartu dira kontuan: bizilekua (hiri eremua eta herri eremua desberdinduz) eta amatasuna (seme alabak izatea ala ez izatea zehaztuz), parekotasuna bilatu delarik laginaren baitan kolektibo desberdinetako emakumeen esperientziak jaso ahal izateko. Lortutako emaitzak atal teorikoan landutako ikerketekin kontrastatu dira eta amaitzeko, ondorio orokorrei buruzko sintesia egin da etorkizunerako ikuspegiak kontuan hartuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Egunerokotasunean aurrera eramaten ditugun jarduerek mundu juridikoan erreflexua dute modu oso anitzean. Azken hamarkadan jabetza intelektualaren aurkako delituen inguruan eztabaida sakona sortu da, hain zuzen aurrerapen teknologikoek, eta bereziki Interneten globalizazioak ondasun juridiko honen babesean tentsioak sortu dituelako. Teknologia berriek, eta Interneten masifikazioak aukera berriak ireki ditu autoreek beren obrak garatzeko eta publiko handiagoa lortzeko, baina autore edo eskubideen titularrentzat aukera bat dena gehiegikeriaz obrak esplotatzeko bide ere bihurtu da. Honela, Internetek kultura kontsumitzeko modu ezberdin eta berehalakoa sortu du, gure kontsumo ohiturak aldatuz eta eskaintza kultural handiago bat sortuz. Dena den honek gatazka argi bat sortu du kontsumitzaile hauen eta jabetza intelektualaren eskubideen titularren artean, kontsumo kulturala normalean titularren eskubideak errespetatu gabe egiten baita. Tentsio honek bere isla eduki du mundu juridikoan, honen azterketa egingo delarik lan honetan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS]Unibertsitateko irakasleriaren garapenaren(IG) kontzeptu konprentsibotik abiatuta, doktorego tesi honek iraupen luzeko IG programen inpaktua du aztergai, bai maila indibidualean (kontzepzio eta hurbilketan) eta baita maila organizazional zein instituzionalean ere. Azterketa hau burutzeko metodologia aktiboen (arazoetan, proiektuetan eta kasuetan oinarritutako ikaskuntza) ERAGIN programaren lehendabiziko promozioa hartuko da kasu gisa. Iraupen luzeko estrategiaren (350 ordu) bidez eta ko-mentoria taldeen funtzionamenduan oinarrituz, ikerlan enpirikoak IG-ak irakasleriaren ikas-irakaskuntza kontzepzioetan eta hurbilketan izandako inpaktuaz ageriko ebidentziak ematen ditu, baina baita ikas-irakaskuntzaren inguruan ikertzeko (scholarship of teaching and learning) eta irakaskuntza eremuetan liderra izateko gaitasunaz ere. Honako alderdiok aldaketa organizazionalean murgiltzen gaituzte eta curriculum hibridoaren pausokako gauzapenaren alde lan egiten dute.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Gradu Amaierako Lan honetan esparru hauek uztartu dira: bertsolaritza, hedabideak eta Genero Ikasketak. Hiru esparru horien bidegurutzean, 2016ko Bertso Egunaren genero-irakurketa bat egitea du helburu ikerlanak. Genero-azterketa egiteko, bertso-emanaldiaren hiru alderdi nagusi aztertu dira: batetik, antolakuntzak hartutako erabakiak aztertu dira; bestetik, bertsolarien bertso-jardunaren inguruko gogoeta egin da; eta azkenik, EITBk eginiko ikus-entzunezko ekoizpena izan da hizpide. Alderdi horien analisia egiteko lau urrats nagusi egin dira: lehenik, Bertso Egunaren inguruko dokumentazio-lana osatu da; bigarrenik, bertso-egoeren, bertso-jardunaren, eta ikus-entzunezkoaren deskripzioa egin da; hirugarrenik, deskripzioan xehaturiko ezaugarrien interpretazioa egin da, atalez atal; eta laugarrenik, atal guztien ezaugarriak kontuan harturik, ondorio orokor zenbait garatu dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU] Hurrengo lana, Consumer to Consumer merkataritza elektronikoan (hemendik aurrera, C2C) fokatuta dagoen azterketa da. C2C merkatu elektronikoaren esparruan kontsumitzaileak erosketa burutzera bultzatzen duten faktoreak identifikatu nahi dira. Horretarako, lehendabizi C2C merkataritza elektronikoaren ingurunea aztertuko da gainetik, gaia kokatzeko asmotan. Ingurune honetan artikulu zientifikoetan, gero eta nabarmentasun handiagoa hartzen ari den Customer Engagement edo kontsumitzailearen konpromisoa kontzeptuaren azterketa bat burutuko da. Kontzeptu hau hobeto ulertzeko asmotan, autore desberdinek eskainitako definizioak eta beste definizio baliagarri batzuk aurkituko ditugu. Behin kontzeptua definiturik, honek barneratzen duen zikloa identifikatzera pasatuko gara. Horretarako, Sashik 2012 urtean argitaratutako ikerketa lana hartu da oinarri lez. Autore honek egindako zikloari, ekarpen propio gisa, kontsumitzaileen jarrera ulertzen lagunduko diguten beste hainbat kontzeptu gehitu dira. Azkenik, aipatutako eta aztertutako kontzeptuak errealitatean identifikatzeko, azterketa praktiko bat burutu da. Azterketa honetan, teorian azaldutakoa, adibide errealen bidez identifikatzeaz gain, inkesta txiki bat aurkituko dugu. Honen bitartez, lan teorikoari erabilera praktikoago bat eman nahi izan zaio.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Euskera: Gradu Amaierako Lan honetan Proyecto Ondarroa enpresaren kasu azterketa azaltzen da. Proyecto Ondarroa 2008an Ondarroako portuko hainbat armadorek sortu zuten arrain banaketan aritzen den banaketa enpresa da, lehen salmentan erosle, zuzenean itsasontzietatik erosten ditu izakinak gero banakuntzan aritzeko balioa erantsi ondoren. Analisi estrategikoa egin da, gero enpresaren epe luzeko biziraupenaren estrategiak garatzeko. Horrela, ikusiko dugu 2008an arrantza krisi eta ekonomia krisiari Ondarroako portuko hainbat enpresariek erantzun zioten. Ordutik hona portuko egoera eta arrantzaleen egoera aldatu egin da, zirkunstantzia hauetan bizirautea geroz eta zailagoa bihurtuz.