4 resultados para udaletxeak


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan Gipuzkoako udaletxeetan krisialdi ekonomikoak izan duen eragina aztertuko da. Horretarako adierazle ekonomiko-finantzario nagusiak aztertuko dira. Analisia sakonagoa izan dadin, azalduko diren zenbait irizpideren baitan aukeratutako 12 udaletxeetan zentratuko da. Honela arazo ezberdinei aurre egiteko irtenbide ezberdinak aukeratu direla ikusi ahal izango dugu, bakoitzak zuen ahalmenaren arabera. Era berean Gipuzkoako sektore publikoaren egitura eta funtzionamendu azalduko da. Bertan, konpetentzien banaketa eta bakoitzaren autonomiaren mugak aztertuko dira. Halaber, azken urteotan erregulazioan eman diren zenbait aldaketa ere komentatuko dira. Aldaketa horiek udaletxeen aurrekontuetan izan duten eragina ere ikusiko dugu.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

euskera: Lan honetan, Iru??ako auzo batean eskaini egiten den kirol eskaintzaren azterketa eraman da aurrera. Kirol praktika bakoitzak garatzen eta bultzatzen dituen balore eta ahalmenak aztertuz, kirol praktika eskaintzen dituzten organo ezberdinek sustatu egiten dituzten baloreak ezagutu ahal izateko, eta aldi berean, denboran zehar eta gaur egun ematen den kirol praktikaren baloreak alderatu eta uztartu ahal izateko. Horretarako, azterketa prakitka bakoitzaren eskaintza denboran oinarritu dugu, hau da, zenbat minutuko eskaintza ematen den, aste batean zehar. Azterketa aurrera eramateko, informazio bilketa egin eta gero, Excel programaren taula dinamikoak erabiliz datuen arteko erlazioak atera egin dira.Azterketa egiteko baliabide mugak izan ditugularik, soilik eskaintzaren alor publikoa eta eskola kirolarena aztertu dugu, alor pribatua alde batera utziz. Emaitzetan, ikusi izan da nola haurrei bideratutako kirol eskaintza bidebakarrekoa den guztiz, izaera materialistako kirol konpetitiboekin, eta helduentzako berriz, eskaintza guztia izaera posmaterialistako aktibitateek osatzen dute, konpetizio grinarik gabekoak. Auzoaren eskaintzaren eraikinen artean, polikiroldegia agertzen zaigu eskaintzaren oinarri, eskaintza denbora totalaren kopuru gehienarekin. Ondorioz, udaletxeak bideratutako haurrentzako eskaintzan barietate falta argia ikusten dugu.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Mañariako udaletxeak herritarren eskaera bat erantzun nahi du, eskaera hori herriko transmisio zentruaren kokapena aldatzean datza. Auzokideek leku urrunago batean kokatzea eskatzen dute. Eskaria erantzuteko, Udaletxeak ikasketa erradioelektrikoa herrian egitea eskatu du, transmisio zentruari kokapen berri bat bilatzeko. Helburua estaldura eta kalitate berdina mantentzea izango da bai telefonia eta telebista zerbitzuetarako. Udaletxeak kokagune batzuk erraztu ditu, non elektrizitate hornikuntza eta sarbidea duten kokapenak. Ikerketa erradioelektrikoa kokapen horietatik hasiko da baina kalitate eta estaldura baldintzak betetzen ez badira, beste leku bat aurkitu beharko da. Proiektu honen amaiera kokapen berri bat aurkituko da non Udaletxeak ezarritako baldintzak betetzen diren.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honen helburu nagusia,Gipuzkoako udalen finantza kaudimena aztertzeaz gain, beraien arteko konparaketa bat egin ahal izatea zen. Beste modu batera esanda,egoera hobeagoan dauden udalak nortzuk diren identifikatu ahal izatea. Hasi aurretik bagenekien, ordea, udal baten finantza kaudimena ez dagoela faktore bat edo biren arabera soilik, eta gauza asko subjektiboak direla ere bai. Gainera, eragina duten baldintza guztiak kontuan hartzea ere zaila da. Kasu honetan, 9-10 adierazle aukeratu dira, ondoren udal bakoitzak besteekin konparatuz adierazle horretan lortutako zenbatekoa 1etik 10erako puntuazio batekin baloratu da, eta azkenik, udaletxe guztien ranking bat osatu da. Ondorengo lerroetan ikus daiteke ranking honen testuingurua,erabilitako metodologia eta egindako kalkuluen ondorio nagusiak ere.