10 resultados para udako belardiak


Relevância:

60.00% 60.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Gorbeako Mendi Taldeko haran atlantiarretako baserria eta paisaia. Aldakuntza Gorbeako Mendi Taldeko haran atlantiarretan izandako paisai aldaketa berria aurkeztu nahi da, horretan XX. mendearen erdian nagusitzen zen baserri intentsibotik gaur egun askoz estentsiboagoa den beste batera pasatzeak zerikusi handia duelarik. Erabili diren informazio iturri printzipalak argazki aereoa eta inkesta izan dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS]Enirio-Aralarreko mendietako basoek ez dute XVIII. mendera arte ustiapen gogorrik jasango. Ordura arte Batasunetako biztanleek behar zuten egurra soilik ateratzen zuten, ia ustiapen industrialik gabe. XVIII. mendean, beheko aldeko hariztiak agortu zirenean, Enirio-Aralarreko pagoak hasi ziren ustiatzen ikatza, itsasontziak edo arma-kajoiak egiteko. Aldi berean, ordura arte “tokian tokiko” abeltzaintza izan zena, erdi trashumantzia bihurtu zen: kostaldeko eta inguruko artaldeak Enirio-Aralar mendietan hasi ziren uda ematen. Aipatutako bi faktoreek –basoaren ustiapenak eta kanpoko artaldeen etorrerak–, batik bat XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran, Enirio-Aralarreko basoaren atzerakada eragin zuten. XIX eta XX. mendeetan zehar deforestazioa areagotu egin zen, bertako mendiei gaur egun ezagutzen dugun itxura eman arte.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS]Antzinako errejimenean basoa bizitzaren bizigunea zen.Garai honetan jarduera gehienak basoaren inguruan kokatzen ziren: gizakumeen elikadura, abereen janaria, ehiza,etxeko sua, ikatzaren industria,eraikinak, nekazaritza, etxeko eta teknika tresnak, ontzigintza, e.a. Horregati, basoak izan zuen bilakaera jarduera hauekin oso lotuta zegoen. Gipuzkoa eta Bizkaia jarduera hauen arteko eta basoaren inguruko aurkakotasuna bortitza baino bortitzagoa izan zuen. Egun, gauzak aldatu dira, basoak ez du ekonomiarekiko hainbeste garrantzirik. Momentu honetan basoarekiko interesa izadiaren kontserbatzioan eta suntsiketan datza

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

167 orr.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Landa-garapeneko politikek, eremu horietako ohiko jardueren sustapena eta berregituratze sozioekonomikoa bultzatzeaz gain, lurralde-antolaketa zein ingurumen-esparru gero eta garrantzitsuagoak barneratu dituzte beren proposamenetan. Artikulu honek horixe aztertzen du, zein izan den landa-garapen politikaren ingurumentze prozesua Euskal Autonomia Erkidegoan, alegia. Basogintza eta nekazaritza-ingurumen neurriez gain, prozesu honetan arreta berezia merezi du Natura Eremu Babestuen politikak, zeina neurri handian landa-garapenekoarekin uztartu egiten den funtzionalki zein kronologikoki.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS[ Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen gaineko balorazio ekonomikoa ebaluazio-tresna erabilgarri gisa azal daiteke, bereziki natura-eremu babestuen (NEB) politikak gero eta garrantzi handiagoa eskuratzen duen testuinguruetan. Nahiz eta NEBen gaineko balorazio ekonomikoak tradizio luzea duen, Euskal Herriko NEBen gain egindakoak oraintsukoak dira. Artikulu honek balorazio ekonomiko horiek jasotzen dituzten ikerlanen berrikusketa bibliografikoa egiten du. Egindako azterketak disparekotasun nabarmena azaltzen du emaitzei dagokienez, zeinak neurri handian balorazio-ariketetan definitutako ingurumen-ondasun eta erabilitako metodologien menpe dauden. Horrekin batera, NEBen izendatze eta garapenean arrazoi ekonomikoez gain beste era batzuetako arrazoiak kontuan hartzeko beharra ere azpimarratzen da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan hau UPV/EHUko Donostiako VII. Udako Ikastaroetan ("Euskalaritza XVIII eta XIX. mendeetan", 1988ko iraila) emandako hitzaldiaren testu zuzendu eta osatua da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Nivel educativo: Grado. Duración (en horas): Más de 50 horas

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Egurra, sua; zura, mahaia; larrua, abarka; artila, galtzerdia; burnia, ardatza; altzairua, iltzea; buztina, teila; porlana, pareta; galipota, kaminoa… Materialak, tresnak. Zenbat aldiz aipatuak Euskal Herriko eguneroko berbeta, hizketa eta solasaldi arruntetan! Harria, herria, zioen Aresti poetak ere. Teknologiaren alorrari dagokionean, materialen gaia gehienbat metalurgiarekin lotu izan zen mundu osoan eta batik bat gure herrian. XX. mendearen hasieran garapen industrialak egundoko bultzada izan zuen, bereziki automobilgintzaren eta hegazkingintzaren hedapenarekin. Halaber, elektrizitatea arras zabaldu zelarik, etxetresnen kontzeptua bera ere aldatu egin zen. Horrela, tresna eta baliabide berriek gizartearen ohituren eta izaera beraren aldaketa sakonak erakarri zituzten. Baina, hori guztia material berriak sortu eta garatzeari zor zitzaion: polimeroak, metal eta zeramika berriak, estaldura sintetikoak, etab. ezinbestekoak bilakatu ziren. Orduan ikusi zen materialek arlo berezi bat merezi zutela zientziaren eremuan. Eta horrela, premiak eraginda, Fisika eta Kimika oinarrizko zientzietatik abiatua eta ingeniaritzaren gorpuzkera sendoaz hornituta, Materialen Zientzia sortu zen. Materialen Zientzia eta Teknologia euskaraz, beranduago etorriko zen. Askoz lehenagokoak dira “Pisia” eta “Kimia”, 1935 inguran Jauregi apaiz karmeldar aitzindariak idatzitako liburuak. Eta gero, iluntasunean bidexka ia ezinezkoak jorratuz, Elhuyar Taldea 1972an, Udako Euskal Unibertsitatea 1973an eta UZEI 1977an sortu ziren; euskara irakaskuntzara, unibertsitatera eta zientziara jalgi zedin. Hurrengo urtetan emaitzak gauzatzen hasiak ziren, bai eta Materialen Zientzia eta Teknologiaren arlo berrian ere. Izan ere, mugarria da, besteen artean, Nafarroako Unibertsitateko Donostiako Goi Mailako Injineru Eskolan 1979an Jon Nazabalek aurkeztu zuen “Zenbait mekanizapen errazeko altzairuren berotako erresistentzia mekanikoa eta duktibilitatea” doktoretzatesia. 1991ko uztailean, Udako Euskal Unibertsitateak “Materialen ezagutza teknika ezberdinen bitartez” topaketa antolatu zuen Iruñean, bertan 30en bat zientzialari euskaldun bildu ginelarik. Gaur egun, Euskal Herrian baditugu hainbat ingeniari, fisikari, kimikari eta biologo euskaldun, Materialen Zientzia eta Teknologia garatzen ari direnak, bai unibertsitate, bai zentro teknologiko eta enpresetan. Pertsona horien interesak, ikuspegiak eta lorpenak euskaraz azaltzeko antolatu zen 2012an Arrasaten Materialen Zientzia eta Teknologia I kongresua, ehunen bat pertsona bilduz. Orain dela bi urte hartutako konpromisoari helduz, eta harian haritik jarraituz, aurten Materialen Zientzia eta Teknologia II kongresua UPV/EHUko Polymat institutuak antolatu du. Aldez aurretik, mila esker dagoeneko parte hartzeko izena eman duten guztiei eta gure esker onenak erakunde laguntzaileei: Euskal Herriko Unibertsitatea, Kutxa, CicNanogune eta Elhuyar. Zientziak eta euskarak elkartzen gaituzte. Eta bietan badago elkartze gune bat: kinka larrian daudela beti. Ez baitago zientziarik zientzialariaren zalantzarik gabe, ez eta euskara euskaldun bakoitzaren nahi pertsonalik barik. Antxon Santamaria, Batzorde Antolatzailearen izenean

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Aquest treball presenta una investigació que explora la construcció social de la identitat nacional en 922 nens de 6, 9, 12 i 15 anys d’edat que creixen en diferents contextos socio-polítics i lingüístics. Els resultats mostren diferències en el favoritisme en grups en funció de la identificació subjectiva, però no en percepció d’homogeneïtzació, que no canvia en tots els contextos socio-polítics