8 resultados para transmisioa


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Helburuak: Ikasmaterial honen helburu nagusiak honako hauek dira: Beroaren transmisioa irakasteko behar diren taula, abako eta korrelazio batzuk biltzea, ikasleak ikasturtean zehar irakasgaia hobeto jarrai dezan. Horretaz gain energia-teknologiako beste arlo batzuen (errekuntza, aire hezea eta hozte teknologia) taulak eta abakoak biltzea ere. Gai hauekin erlazionaturiko ariketa multzoa ere ageri da testuan emaitzekin. Norentzat: Industria Ingeniaritzako 4. mailako ikasleentzat. Baita Ingeniaritza Kimikoan Beroaren Transmisioa ikasten dabiltzan 2. mailako ikasleentzat, edota Industria Antolakuntzan bigarren zikloko lehenengo mailako ikasleentzat. 2010-11 ikasturtetik aurrera indarrean egongo diren gradu ikasketetan bigarren mailan irakatsiko den Termoteknia izeneko irakasgaian lagungarria ere izango da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Helburuak. Egun,denon ahoan dagoen energia baliabideen murriztasunak prozesu termikoen energia-efizientziaren garrantzia goratu du zalantzarik gabe. Ingeniaritza ikasketetan , energia eraldakuntzarekin erlazionaturik dagoen edozein ikasgai edo alorrean, funtsezkoa da energia-trukatzeko mekanismoak ondo ezagutzea ekipoen diseinu efiziente eta egokia lortzeko. Material honen bitartez "bero-transmisioa" gaia irakasteko aurkezpen informatikoak garatu dira, klasean zein sare elektronikoan erabili ahal direnak. Irakaskuntzarako material hau aurkezpen informatikoetan gauzatzen da. Aurkezpen informatikoek gaiaren azalpenerako oso egoki suertatzen den dinamismoa eskaintzeaz gain, fenomeno fisikoaren eta ebazpen matematikoaren ulerpenerako oso lan-tresna boteretsua eskaintzen dute. Norentzat da baliagarria. Material hau, bereziki, Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko bi titulaziotan erabiltzen da: Ingeniaritza Mekanikoko "Ingeniaritza Termikoa" ikasgaian eta Ingeniaritza Elektrikoko "Termoteknia eta Sorkuntza Termoelektrikoa" ikasgaian. Oro ohar, Ingeniaritza ikasketetan beroaren transmisiorako kondukzio eta konbekzio mekanismoak aztertzeko baliagarria da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Automobil baten transmisioaren elementuen diseinua, TORSEN diferentzial batekin.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honen helburu nagusia, bi denborako lehiaketa motor baten kate bidezko transmisioaren diseinua egitea da, hau da, pinoi-kate-koroa multzoaren diseinua. Horretarako pinoia eta koroaren dimentsionaketa egingo da eta aplikazio honetarako kate mota egokiena aukeratuko da. Diseinua egin aurretik, metodologia desberdinak aztertuko dira eta eskuragarri dauden datuen arabera metodologia egokiena aukeratuko da. Lanaren garapenerako Motostudent lehiaketatik hartutako datu errealak erabiliko dira. Gainera, pieza desberdinen CAD eredua egingo da PTC Creo programa erabiliz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) gorputzean sartzerakoan, abiadura azkarrean ugaldu eta immunitate sistemaren suntsidura progresiboa probokatzen duen erretrobirusa da. Bost bide ezberdinetatik transmiti badaiteke ere, egun sexu bidezko kutsatzea da ohikoena. Arazo honi aurre egiteko, osasun zerbitzuen presentzia indartzeko beharra eskatzen duten prebentzio estrategia berriak proposatu behar dira. HELBURUA: Lanaren helburu nagusia GIB birusaren sexu bidezko transmisioa prebenitzeko dauden neurri ezberdinak aztertzea izan da eta prebentzio horretan erizainak duen rola ezagutzea. METODOLOGIA: Gaiaren inguruan idatzitako literatura zientifikoaren errebisio narratiboa egin da. Horretarako bi fasetan burututako bilaketa bibliografikoa egin da: lehenean artikuluen bilaketa eta aukeraketa egin da; bigarrenean, berriz, horien ebaluazioa. EMAITZAK: Sexu bidez Transmititzen diren Infekzioak (STI) areagotu egin dira azken urteetan eta hartzen diren arriskuzko jarduera gehienak ezjakintasunaren ondorio dira. Dauden prebentzio neurriak populazio guztira heltzen ez direnez, teknologia berrien eta biomedikuntzan oinarritutako ikerketen aldeko apustua egin da arlo honetan. Erizaintzari dagokionez, erizainak hezteak duen garrantzia azpimarratzen da, gaixoari zainketa egokiak eman ahal izateko. Bestalde, eskolako erizainaren figura planteatzen da bizitzako lehen etapako osasun heziketaren erreferente gisa. EZTABAIDA: Errebisioan aztertutako artikuluek bat egiten dute prebentzio neurri bakar bat ez dela eraginkorra ondorioztatzean. Arriskuzko sexu jarduerak murrizten dituzten jarrera aldaketan oinarritutako esku-hartzeak eta antierretrobiralen bidezko tratamenduaren erabileraren arteko elkarketa, kontsidera daiteke etorkizuneko GIB birusaren sexu bidezko transmisioaren prebentzio neurri ezin hobea. ONDORIOAK: Kasuen areagotzeak biztanleriak duen gaiaren inguruko ezagutza urria edota arrisku hautemate eza bistan uzten du. Hori dela eta, heziketa eraginkor baten aldeko apustua egin beharko da, gainontzeko prebentzio neurriek ere heziketa baten beharra eskatzen baitute. Gizartea osasunean heztea erizainaren funtzio nagusietako bat den aldetik, erizainak GIB birusaren sexu bidezko transmisioaren prebentzioan duen rolean aldaketa bat planteatu beharko litzatekeela ikusten da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Ibilgailu industrial (kamioi) baten transmisio sistemaren diseinua burutu da. Motorraren potentzia 238 CV da eta transmisioa mekanikoa da, atzeko trakzioa du eta aurrekoa akoplagarria da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Bizitza ohiturak aldatzen ari direla begi bistakoa da, eta horrek hizkuntza baten garapenean eragina izaten du. Proiektu honen bitartez, Goizuetako euskalkiak azken berrogeita hamar urte hauetan, gutxi gorabehera, izan duen garapena frogatzen saiatuko naiz. Horretarako, ikerketa bat egin dut gazte eta adinduen artean, euskalkiaren ezaugarrietan eman diren aldakuntzak zeintzuk izan diren ikusteko. Ikerketa honekin hizkuntzaren “transmisioa” nolakoa izan den ikusi ahalko da. Lan honen bidez, euskalkiak eman duen beherakada, hein batean, oraingo biztanleriak kanpo harreman gehiago dituelako eta bizi ohitura berriak hartzen ari delako eman dela ikusten da. Etorkizuneko irakasle bezala, proiektu honen bidez eskualde bakoitzeko hizkuntza garapenaren jakitun izatea ezinbestekoa dela ikusten da.