10 resultados para talentuen identifikazioa
Resumo:
Azterlan honek kirol arrakasta handiena duten nazio adierazgarrienek, dominei dagokionez, emankortasun handiena duten kiroletan erabili ohi dituzten talentuen identifikazio programen errebisioa du helburu. Lortutako datuetatik aurrera, Atenas (2004), Pekin (2008) eta Londres (2012ko) Joko Olinpikoetako dominen zerrenda eta kirol diziplinen kuantifikazioa kontutan izan dira diziplina eta nazio arrakastatsuenak identifikatzeko. Jarraian, errebisio sistematiko tipiko baten pausoak jarritu dira: 1) Helburuen azalpena; 2) bilaketa bibliografikoa; 3) irakurketa kritikoa; 4) datun antolaketa; 5) idazlanare erredakzioa. Ondoren, errebisioan zehar atera ditugun ondorioak, aipatzen dira garrantzitsuenak hauek izanik: 1) emankortasun handiena duten kiroletan dominak eskuratzea oso garrantzitsua da dominen zerrendarako; 2) ez dago arrakasta ziurtatzen duen talentuen identifikazio sistemarik; 3) Sistema tradizionalek gaitasun motorren abilezia bakarrik kontutan hartzen zuten; 4) Gaur egun “botton – up” ideia indartzen ari da; 5) entrenamenduen espezifikotasunarekin hasteko ez dago adin zehatzik; 6)transferentziari esker talentuak birziklatzeko aukera dago.
Resumo:
Saguzarrak orden dibertsoa osatzen eta funtzio ekologiko garrantzitsua betetzen duten arren, hauetako asko galtzeko arriskuan daude. Animalia hauek ondo babestu ahal izateko, garrantzitsua da erabili ohi dituzten babeslekuak ezagutzea. Hau horrela, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko haitzuloetako saguzar dibertsitatea aztertu da denbora errealeko ultrasoinu detektoreen bidez, ager daitezkeen saguzar espezieak, koloniak eta babeslekuak identifikatzen saiatzeko. 18 haitzulotan ilunabarreko emergentziatan egindako laginketaren ondoren, lan honetan zazpi genero eta zazpi espezie identifikatu dira parkean, eta hauetako sei haitzuloetako espezieak dira. Saguzar-aktibitatea ikusi den arren, ez da inguru honetan saguzar-kolonia berri adierazgarririk aurkitu.
Resumo:
Sasi-ardiaren genoma osoaren sekuentziazioaz eta bioinformatikako tresnak erabiliaz, hautespenari lotutako zenbait genoma zati identifikatzea.
Resumo:
Aquest treball presenta una investigació que explora la construcció social de la identitat nacional en 922 nens de 6, 9, 12 i 15 anys d’edat que creixen en diferents contextos socio-polítics i lingüístics. Els resultats mostren diferències en el favoritisme en grups en funció de la identificació subjectiva, però no en percepció d’homogeneïtzació, que no canvia en tots els contextos socio-polítics
Resumo:
lx, 407 or. [Bibliografia: 345-397; Index nominum: 399-405; Taulen aurkibidea: 407]
Resumo:
Zelulen bizi zikloan zehar zein inguruneko estimulu edo erasoen aurrean, geneek adierazpenean aldaketak pairatzen dituzte; proteinen sintesia beraz, prozesu dinamikoa da. Proteomikak izugarrizko jauzia suposatu du egoera ezberdinetan sintetizatzen diren proteinen inguruko ezagutzan. Hasiera batean esfortzu gehienak identifikaziora bideratzen ziren arren, azken hamarkadetan identifikazioaz gain, kuantifikazioak indar handia hartu du. Hala izanik, gaur egun ikerkuntza arloan lagin biologiko konplexuetako proteinen identifikazio eta kuantifikazioa bereizmen handiz eta era errepikakorrean burutzeko metodoen behar handia dago. Proteomika diziplina sortu zenetik eta berrikuntza teknologikoek lagunduta, geneen adierazpen mailaren, isoformen eta itzulpen ondoko eraldaketen inguruko geroz eta informazio gehiago lortzen den arren, egunera arte erabilitako metodo guztiek zenbait muga edo traba agertzen dituztela ukaezina da. 2D geletako proteinen analisiarekin hasi eta masa espektrometrian oinarritutako eskala handiko proteomikatik igarota, gaur egun masa espektrometrian oinarritzen den eta puri-purian dagoen proteomika ituratura heldu gara. Azken hurbilketa honek lagin konplexuetan bereizmen eta espezifikotasun handiz, interesekoa den proteina jakin bat edo batzuk identifikatu eta kuantifikatzeko aukera eskaintzen du. Proteomika ituratua SRM (Single Reaction Monitoring) teknikaren eskutik agertu zen arren, gaur egun PRM (Parallel Reaction Monitoring) teknika ari da aurrekoarekiko gailentzen are bereizmen eta sentikortasun handiagoa eskaintzen baitu. Testuingurua hau izanik, aurkezten den lan honetan, Escherichia coliren (E. coli) ClpB proteinaren identifikazioa burutzeko PRM bidezko esperimentu bat diseinatu da. Batetik, proteina honen jarraipena egiteko erabiliko diren peptido proteotipikoen aukeraketa eskala handiko MS/MS esperimentuen bidez zein eskuragarri dauden datu-baseak erabilita burutu daitekeela frogatu da. Bestetik, PRM esperimentua lagin konplexu batekin burutu eta hautatutako peptidoak behatu daitezkeela ikusi da. Are gehiago, lortutako emaitzei erreparatuta, peptidoen aukeraketa esperimentuaren arrakastarako faktore erabakigarria dela ondorioztatu da. Gainera, proiektu honetan aurkezten den lanarekin, orain arteko biokimikako beste teknikek eskatzen duten lan eskerga ekiditen da. Hortaz, PRM teknika lagin konplexuetan inolako frakzionamendu, purifikazio edo aberastasun pausorik gabe intereseko proteina baten kuantifikazioa burutzeko metodo egokia dela frogatu da.
Resumo:
Duración (en horas): De 21 a 30 horas Destinatario: Estudiante
Resumo:
219 p.
Resumo:
[EUS] Gaizkaten kultiboa gero eta garrantzitsuagoa da akuikulturan. Jarduera honen ondorioz lortzen den ekoizkin primarioa, hau da, kabiarra, gero eta gehiago ari da ekoizten eta kontsumitzen. Honek, hazkunde-prozesuan dagoen jarduera ekonomikoa bihurtzen du azipentserikultura. Gaizkata eme bakoitzak ekoizten duen arrautza-kopurua, hau da, kabiar kopurua, animaliaren tamaina eta egoerarekin dago erlazionatuta zuzenean, beraz, etekin ekonomikoa ere, erlazionatuta egongo da honekin. Hau honela, guztiz garrantzizkoa izango da ekoizpena murriztuko duten faktoreen identifikazioa.
Resumo:
[EUS] Latxa ardi arrazan hautespena jasandako gune genomikoen analisia bi datu base erabiliz (Sheep QTL database eta Emsenbl), horrela gene gakoen identifikazioa ahalbidetuz.