2 resultados para neuromarketina


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

“Neuromarketing: kontsumitzailearen benetako egiaren bila” ikerketa lanaren bitartez, neuromarketina merkatu ikerketa teknika berri moduan ezagutarazi nahi da, giza garunaren jardueraren analisian oinarrituz, neurozientziatik datorren erremintak direla medio. Proiektu honen helburua neurozientziaren aplikazioa marketin alorrean erakustea da, kontsumitzailearen jokaerarekin erlazionatzeko eta honen portaera baldintzatzen dituzten erabaki hartze prozesuen ulermena burutzeko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Egun merkaturatzen diren produktu askok porrot egiten dute, hainbat eta hainbat enpresek ez baitute ezagutzen erosketa portaeraren atzean ezkutatzen diren arrazoiak, edota euren ustea ez delako egokia. Proiektu honetan zehar jokabide horiek aztertzen dira pertsonen alde arrazionala eta irrazionala desberdinduz, bakoitzak gugan duen eragina argi utziz. Are gehiago, irrazionaltasunera iristeko egin behar dutena komentatu dut, arrakasta handia duten enpresen adibideak eskainiz ulerterrazagoa egiteko. Marka eta beste zenbait elementuren erabilpen oparoak suposa ditzakeen abantailak ere islatu ditut, bai zentzumenetan eragiteko bai emozioak sortzeko bezeroengan. Azken finean paradigma berria denaren nondik norakoak agertzen dira orrialde hauetan zehar, bezeroak erakarri ahal izateko gakoa non dagoen jakiteko, produktuari garrantzi gutxiago emanez eta psikologia eta neurozientziak erabiliz marketin teknika berriak aurrera eramateko. Gaian adituak direnak irakurtzeaz gain, ideien barneraketa erraztearren eta kontzeptuak argi izateko ekarpen propioa egin nahi izan dut. Hala, esperimentu bat egitea bururatu zait egun oso entzunak diren bi produktu antzekoak diren beste birekin konparatuz. Praktika honi esker atera ditudan ondorioak neuromarketina hurbilagotik konprenitzea baimendu didate, ekintza guztiz positiboa.