4 resultados para nazioartekotzea
Resumo:
Euskal enpresen hazkunde estrategiaren azterketa da aztergai orokorra, hau da, globalizazio eta mundu teknologikoari aurre egiteko enpresek lortutako irtenbide desberdinak aztertzea. Lanaren helburua, jatorria 50. hamarkadan duen eta gaur arte euskal ekonomian eragin garrantzitsua izan duen euskal-enpresa baten hazkunde estrategiaren azterketa da, Kaiku Corporación Alimentariaren kasua hain zuzen. Kasuaren metodologian oinarrituz, hazkunde eredutzat nazioartekotze eta berrikuntza estrategiaren aldeko apustua egin duen enpresaren analisia egin da, jatorri amankomuna izan duten Iparlat eta Kaikuren desberdintasun estrategikoaren azterketak, honakoa ondorioztatzea ahalbidetuz: egoera berdinaren aurrean, bi estrategia desberdinen arrakasta.
Resumo:
Kooperatibek gaur egungo merkatu lehiakorrean jarduten dute, beste hainbat entitaterekin batera. Gaur egungo merkatua globala da, eta merkaturen eskakizunetara egokitzea ezinbestekoa da. Merkatu honetan lehiatzerako orduan kooperatiben izaera eta portaera beste enpresekin alderatuz zerk bereizten duen aztertu da lan honetan. Printzipio eta ezaugarri bereizgarri hauek kooperatibek jarraitzen dituzten estrategiatan duten eragina ikusten da, kasu batzuetan oztopo direlarik, eta lehia abantaila beste batzuetan. Kasu praktiko gisa MONDRAGON Korporazioa ikertu da. Korporazioak 2013-2016 aldirako zehaztu dituen estrategiak garatzen dira: dimentsioa eta nazioartekotzea, berrikuntza, elkarren arteko lankidetza eta izaera eta identitate kooperatiboa, hain zuzen ere. Korporazioko kooperatibentzat orokorrak diren estrategiak dira, ondoren taldeko kide bakoitzak egokitu egingo dituenak. Ikerketa burututa, ikusi da MONDRAGON Korporazioak finkatutako estrategiatan kooperatiben printzipioek presentzia nabaria dutela. Elkarren arteko lankidetza da eragin handiena duena, bere baitan estrategia bat izanik. Komunitatearenganako interesak, bazkideen parte hartze demokratikoak eta hezkuntzak ere garrantzia nabarmena dute. Erronka bikoitza da kooperatibentzat: utilitate soziala alde batetik, eta lehiakortasuna bestetik. Hori dela eta, merkatuaren eskakizunei erantzuteko finkatutako estrategiek kooperatiben identitatearekin bat egin behar dute.
Resumo:
Euskal makina erreminta enpresen nazioartekotze estrategien azterketa da ikergai nagusia, arloaren alderdi orokorrak eta etorkizunerako aurreikuspenak gauzatzen badira ere. Globalizazio eta mundu interkonektatu honetan enpresa hazteko irtenbide desberdinak aztertu dira, merkatuaren eskakizunetara egokituz. Kasu praktiko gisa hazkunde eredutzat nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen DanobatGroup enpresa talde kooperatiboa ikertu da. Enpresa eredugarria da garai zail hauetan, egindako lanaren erakusgarri eta atzerrirako urrats sendoekin, pertsonen trebetasunari eta konpromisoei esker, erronkak gainditu dituelako. Ikerketa burututa, sektorearen barne eskaria urria denez, Euskal enpresek nazioartekotu beharra dutela ikusi da.
Resumo:
Beraz, lanaren helburu nagusia da Irizar enpresaren analisi estrategikoa egitea. Horretarako, kooperatibismoa eta nazioartekotzea izango ditut hizpide.Azpi helburuei dagokienez, batetik, aztertuko dut Irizarren izan duen orain arteko ibilbidea eta bestetik,nazioartekotzearen arrazoien analisia.