2 resultados para metamaterialak


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Historian zehar, greziar mitologiatik gaur egun arte , gizakiak ikusezin izatearekin amestu du. Hala ere, duela urte gutxi arte ez da benet an zientifikoki azaldu nola gauzatu amets hori . Tachi - ren lanetik [1 ] hasita , non transparentzia birtual bat lortzen den, metamaterialen mundura pasatzen da argi - izpiak nahi eran d esbideratuz eta modu honetan ikusezintasun a lortuz. Metamaterialak artifizialki sortutako mate rialak dira, laborategietan dis einatuak eta guk behar ditugun propietateez esleitu ak . Hau en bidez , ingurune baten permitibitate elektrikoa eta iragazkortasun magnetikoa , eta ondorioz handik pasatzen diren uhin elektromagnetikoak kontrolatzea lortzen da. Horrela, argiaren desbiderapen kontrolatua lortu nahi da , eta fenomeno hori deskribatzen duen formalismoari transformazioaren optik a deritzo . Honi esker, esater ako, ikusezintasun - estalki esferiko batek, modu teoriko batean nola funtzionatu ko lukeen kalkulatu eta simula daiteke. Hala ere, ikusezintasunaren zientzia k hasi besterik ez du egin eta oraindik lan handia dago egiteko arlo honen inguruan, oraindik ez b aita begi bistaz antzematen d en objektu rik iku sezin bihurtu

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Azken urteetan metamaterialek izugarrizko arreta eragin dute. Material artifizial horiek hainbat aplikazio ezberdin izateko diseinatzen dira eta horretarako, ikerkuntza haien propietate elektromagnetikoak ulertzean zentratu da. Lan honen helburua, hortaz, metamaterialen jokabide elektromagnetikoa ulertzea da. Horretarako, FDTD (Finite Difference Time Domain) metodoa erabiliko dugu Maxwell-en ekuazioak ebazteko. Oinarria ulertzeko, lehenik, uhin elektromagnetikoen hedapena aztertuko dugu ingurune sinpleagoetan eta ingurune desberdinen arteko muga-azalen jokabidea simulatuko dugu. Hori egin eta gero, amaitzeko, uhin elektromagnetikoen hedapena aztertuko dugu errefrakzio-indize negatiboko materialetan (metamaterialetan).