3 resultados para konstruktibismoa
Resumo:
LABURPENA: Lan hau esku-hartzearen alorrean kokatzen da: harreman beharrizanen inguruko diagnostiko bat aurkezten da. Honen helburua da Haur Hezkuntzako 3 urteko gelan edukiak irakasteko eta ikasteko antolatzen den gizarte-elkarrekintzan agertzen diren harreman beharrizan motak eta horiek noraino eta nola betetzen diren ikustea. Esku-hartzea oinarritzen da orientabide soziokulturalaren konstruktibismoak gizarte-elkarrekintzari buruz egin duen lanean eta baita Garapenaren Psikologiak eta beste diziplina batzuk atxikimenduaz eta harreman afektiboei buruz aztertutakoan ere. Diagnostikoa egiteko prozedura etnografikoak erabili dira, garrantzitsuena behaketa parte-hartzailea. Ondorioetan nabarmenena da eduki eskolarren presioak maiz harreman beharrizanei ez erantzutera eramaten duela eta baita autonomia isolamendu afektiboekin identifikatzen dela ziurtasunaren premiaren kalterako. Azkenik, lan egiteko orduan baliogarriak izan daitezkeen jarraitzeko ildo batzuk nabariak dira.
Resumo:
Lan hau, Ikastolen Elkarteak sortutako Urtxintxa metodoaren 5 urteko irakaslearen gidaliburuen idazten eta irakurtzen irakasteko atalaren analisian oinarritzen da. Proiektu hau ikuspegi konstruktibista batetik eratu da, beraz, honetan idazten eta irakurtzen irakasteko erabiltzen den materialek teoria konstruktibistari jarraitzen diote. Material hau aztertu da Haur Hezkuntzako 5 urteko gelan idazketa eta irakurketa lantzeko zein neurritan erabilgarria den ezagutzeko helburuarekin. Ikerketaren ondorioek agerian utzi dute Urtxintxa modu eraikitzailean eta globalizatuan hizkuntza idatzia lantzeko gida erabilgarria dela. Idazketa-irakurketaren inguruan proposatzen diren jarduerek hizkuntza idatziaren erabilera funtzionala sustatzen dute eta horrela, haurren ikasketa esanguratsua ziurtatzen dute.
Resumo:
[EUS] Lan honetan harreman beharrizanen inguruko diagnostiko bat aurkezten da: prozedura etnografikoak erabiliz, Granadako eskola batean edukiak ikasi eta irakasteko antolatzen den gizarte- elkarrekintzan harreman beharrizanek zein toki duten eta nola hartzen diren aztertu da. Diagnostikoaren oinarri teorikoan orientabide soziokulturala duen ikuspegi konstruktibista dago eta baita garapen sozio afektiboari buruzko ekarpenak ere. Lan honekin azpimarratu nahi izan da gizarte-elkarrekintzak duen garrantzia irakaste eta ikaste prozesuetan eskolan, alde akademikoaz gain alde afektiboa ere mahai gainean jarriz. Diagnostikoan harreman beharrizanak batzuetan ez direla asetzen agertzen da eta asetzeari begira erabilgarriak izan daitezkeen ildo batzuk proposatzen dira.