30 resultados para kasua


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Etxebizitzaren prezioak berebiziko hazkundea jasan du milurteko berriaren lehen urteetan eta erlatiboki moteltzen ari bada ere sektore honetako prezioaren hazkundea, honen guztiaren gaineko eztabaida zahar eta berriak gaurkotu egin dira, besteak beste, burbuilaren teoriaren gainekoa. Hori dela eta, artikulu honetan etxebizitzaren prezioa, burbuilaren teoria eta EAEko kasua izango dira aztergai, teoria ekonomikoa eta analisi enpirikoa batera txertatuz.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Artikulu honetan egitasmo zabal baten aurkezpena egin nahi izan da, "Euskara eta Ekonomia" gaiaren inguruan. Hori mamitzeko, hizkuntzaren eta ekonomiaren arteko erlazioen artean, bereziki hizkuntza minorizatuen esparruan kokatu behar da lana. Nahitaezkoa da arlo honetan Euskal Herriaren antzeko egoera linguistikoetan dauden lekuetan eduki ditzaketen esperientziak alderatzea eta lortutako emaitzak kontutan hartzea. Ondoren, eta euskararen kasura mugatuz, euskal ekonomiarekin dituen harreman zehatzak aztertu nahi dira, aurreko puntuetan adierazi diren ikerketa-ildoak jarraituz, horietako bakoitzaren metodologia finkatu eta lan sistematiko bat prestatu ondoren.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa eta bere kontrola era orokor batean azalduko da, zuzenbide pribatuko ente publikoen kasua azpimarratuz. Lanaren egituraketa irakurlea testuinguruan sartzeko prestatuta dago: hasiera baten sektore publiko orokorra ikusten da eta ondoren interesatzen zaigun gaian sakontzen da, hau da, “goitik beheranzko” ibilbidea jarraituz, ikuspegi orokor batetik ikuspuntu zehatzetara pasatuz. Lana bi ataletan eta hainbat azpiataletan banatuta dago: lehenengo atala sektore publikoaren egiturari dagokio eta bigarren atalak kontrolaren esparrua sakontzen du. Lehenengo atalean EAEko sektore publikoaren egitura orokorra ikusten da, zehaztapen juridikoa eta antolaketa esparruak aztertuz (esparru autonomikoa, forala eta udal mailakoa). Administrazio Instituzionalaren eta Administrazio Orokorraren bereizketa egiten da, eta bere barnean dauden entitate publiko mota desberdinak aipatzen dira. Ondoren, zuzenbide pribatuko ente publikoetan barneratzen gara, euren ezagupenak eta izaera juridikoa identifikatuz. Bigarren atalean euskal sektore publikoaren kontrola aztertzen da. Hasiera batean, fiskalizazio eta ikuskaritza kontzeptuen bereizketa egiten da, sektore pribatuan eta sektore publikoan aurkitzen diren ezberdintasunak aipatuz. Ondoren, kontrol jarduera zertarako egiten den azalduko da, eta sektore publikoak jarduera hori burutzeko dituen tresnak identifikatuko dira. Gero, kontrolaren egituraketa azalduko da, kanpo eta barne kontrol ereduak aztertuz. Azkenik, zuzenbide pribatuko ente publikoetara itzuliz, horien izaeran sakonduko da eta aplikatzen zaien kontrol sistema aztertuko da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen helburua, Espainiako ekonomiarako fruten eskari sistema estimatzea da. Horretarako, ustez fruten kontsumoan eragina duten aldagaien aukeraketa egin da, zehazki familien ezaugarriei lotutakoak (adina, ikasketa maila, familiaren indibiduo kopurua adin ezberdineko, bizilekua eta nazionalitatea) eta merkatuari lotutakoak (fruten prezioa eta gastua). Bestelako emaitzen artean, faktore ekonomikoak fruten kontsumoan eragin nabarmena dute, familien bizilekua eta kide kopuruarekin batera. Gainera, fruta mota bakoitzarentzat kontsumo ohitura ezberdinak daude, batzuk elkarrekin kontsumitzen dira eta beste batzuk ordezten joaten baitira. EUSKERA

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

E2F1 eta E2F2 transkripzio-faktoreek funtzio garrantzitsua dute ziklo zelularraren errgulazioan. Sagu knockout-etan eginiko saioetan deskribatu da E2F1 eta E2F2 geneen absentzian DNAren bikoizketa-tasa emendatuta dagoela makrofagoetan, eta ondorioz seneszentzia goiztiarra aktibatuta dagoela zelula hauetan. Seneszentzia horren mekanismoak ez dira ezagutzen, baina uste da DNAren estres erreplikatiboaren eraginez gertatzen dela. Oraintsu argitaratutako lan batzuren arabera, onkogeneek eragindako desegonkortasun genomikoa nukleosido mailaren urritasunagatik sortzen dela proposatu da. Emaitza hauek kontutan harturik, E2F1-/-/E2F2-/- (DKO) makrofagoen kultiboei nukleosidoak gehitu dizkiet exogenoki, eta zelula hauen proliferazioaren jarraipena egin dut. Nukleosidoekin trataturiko kultiboetan DNAren kalteen jaitsiera eta seneszenziaren saihespena detektatu ditut. Emaitza hauek zera iradokitzen dute, DKO zeluletako seneszentzia goiztiarraren arrazoia DNAren hiper-erreplikazioak sortutako nukleosidoen urritasuna izan daitekeela.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Euskal makina erreminta enpresen nazioartekotze estrategien azterketa da ikergai nagusia, arloaren alderdi orokorrak eta etorkizunerako aurreikuspenak gauzatzen badira ere. Globalizazio eta mundu interkonektatu honetan enpresa hazteko irtenbide desberdinak aztertu dira, merkatuaren eskakizunetara egokituz. Kasu praktiko gisa hazkunde eredutzat nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen DanobatGroup enpresa talde kooperatiboa ikertu da. Enpresa eredugarria da garai zail hauetan, egindako lanaren erakusgarri eta atzerrirako urrats sendoekin, pertsonen trebetasunari eta konpromisoei esker, erronkak gainditu dituelako. Ikerketa burututa, sektorearen barne eskaria urria denez, Euskal enpresek nazioartekotu beharra dutela ikusi da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Gradu Amaierako Lan honek mugikorren salerosketan jarduten duen Guremugikor S.L. fikziozko enpresaren 2014 ekitaldiko kontuen ikuskaritzaren prozesu osoa azaltzen du. Kontuen ikuskaritza burutuko duen auditorea Kepa Fernandez de Antona Garmendia da. Azken hau Kontabilitate eta Kontuen Ikuskaritza Institutuaren (ICAC) baimena duen pertsona fisikoa da eta Kontu Ikuskarien Erregistro Ofizialean (ROAC) inskribatua jardularien atalean. Era berean, Kepa Ekonomialari Ikuskarien Erregistroan (REA) inskribatuta dago. Ikuskaritzako lana egiteko aplikagarria izango den arautegia hurrengoa izango da: Kontuen Ikuskaritzaren Legea eta hau garatzen duen Araudia , ICAC-en Ebazpenak, ICAC-ek egokituriko Kontuen Ikuskaritzarako Nazioarteko Arauak (NIA-ES ) eta Kontuen Ikuskaritzarako Arau Teknikoak (NTA ), azken hauek NIA-ES-ak arautzen ez dituzten arloetan. Lanaren egiturari dagokionez, lau zatitan banatu dugu. Ikuskaritza prozesua agindu gutunarekin hasiko da, onartzen denean ikuskatze-kontratu bihurtuko denarekin. Une berean, aurretiazko berrikusketa egin eta Guremugikor S.L. 2014 ekitaldiko Urteko Kontuak zergatik ikuskatu behar dituen aztertuko dugu. Bigarrenik, ikuskaritza plangintza osatuko dugu, kontuen ikuskaritzaren prozesu osoan zehar gida izango duguna eta hurrengo aspektuak barne hartuko dituena: erakundearen eta sektorearen berezitasunen ezagupena, ebaluaketa analitikoa, barne kontrolaren ulermena, garrantzi erlatiboa eta ikuskaritza arriskuen balorazioa. Hirugarrenik, behin ikuskaritza plangintza ezarrita, sozietatearen 2014 ekitaldiko urteko kontuak osatzen dituzten arlo bakoitzerako ikuskaritza egitarauak egingo ditugu, bertan ikuskaritzako nabaritasun nahiko eta egokia lortzeko prozedurak burutuz. Bukatzeko, ikuskaritza txostena prestatuko dugu. Azken honen bidez, enpresaren urteko kontuek 2014 ekitaldiko ondarearen, emaitzen, egoera finantzarioaren eta diru-fluxuen irudi fidela aurkezten duten ondorioztatuko dugu.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honen helburua gaur egun enpresen munduan berrikuntzak duen garrantzia analizatzea da, gai honek daukan ohiartzuna ezagutzea da. Konkretuki kosmetika sektorean zentratzen da lana, berrikuntzak Espainian dauka gailentasuna aztertzeaz gain, kosmetika sektoreak gai honen inguruan inbertsioak egiten dituen edo ez ikertu nahi da. Horretarako kosmetika sektoreko enpresa bat erabiltzen da adibide gisa, ESDOR COSMETICOS hain zuzen ere. Espainia mailan ezaguna den Grupo Matarromera ardogintza sektoreko enpresaren barnean dagoen produktu linea bat da, baina independenteki jokatzen du eta bere autonomia propioa dauka. Lan honekin, berrikuntzaren garrantzia aztertu nahi da, batez ere honen presentzia kosmetika sektorean. Honetaz gain, Espainiako berrikuntzan zentratzen da lana gehien bat eta lanak hurrengo galderetako batzuei erantzuna aukitzea dauka helburu gisa: Ze berrikuntza mota erabiltzen da gehien bat Espainiako kosmetika sektoreko enpresetan?, Berrikuntza garrantzizkoa da, baina zein puntutaraino? Lehiakortasun maila dela eta nola berritzen dute? Berrikuntza zientifikoa edo marketing arloko berrikuntza da gehien erabilzen dutena? Kontsumitzaileen aldetik nolako erantzuna dago berrikuntza eta produktu kosmetikoekiko?...

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] "Gobernu ona eta gardentasuna. Eusko Jaurlaritzaren kasua" izeneko Gradu Amaierako Lan honetan, Eusko Jaurlaritzak gardentasunera bidean aplikatu dituen printzipio eta helburuak zeintzuk diren aztertu nahi da. Honen aurretik, ordea, mundu maila, Europar Batasuna eta Espainiako egoerei erreparatuko zaio.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Helburuak. Egun,denon ahoan dagoen energia baliabideen murriztasunak prozesu termikoen energia-efizientziaren garrantzia goratu du zalantzarik gabe. Ingeniaritza ikasketetan , energia eraldakuntzarekin erlazionaturik dagoen edozein ikasgai edo alorrean, funtsezkoa da energia-trukatzeko mekanismoak ondo ezagutzea ekipoen diseinu efiziente eta egokia lortzeko. Material honen bitartez "bero-transmisioa" gaia irakasteko aurkezpen informatikoak garatu dira, klasean zein sare elektronikoan erabili ahal direnak. Irakaskuntzarako material hau aurkezpen informatikoetan gauzatzen da. Aurkezpen informatikoek gaiaren azalpenerako oso egoki suertatzen den dinamismoa eskaintzeaz gain, fenomeno fisikoaren eta ebazpen matematikoaren ulerpenerako oso lan-tresna boteretsua eskaintzen dute. Norentzat da baliagarria. Material hau, bereziki, Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko bi titulaziotan erabiltzen da: Ingeniaritza Mekanikoko "Ingeniaritza Termikoa" ikasgaian eta Ingeniaritza Elektrikoko "Termoteknia eta Sorkuntza Termoelektrikoa" ikasgaian. Oro ohar, Ingeniaritza ikasketetan beroaren transmisiorako kondukzio eta konbekzio mekanismoak aztertzeko baliagarria da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gaur egun burtsan bizi garen egoera dela eta berba asko egiten hari empresa munduko, politikari eta kaleko jendeen artean. Enron-en kasua bezalako enpresa anitz agertu izan dira eta akziodunen konfidantza merkatuekiko zeharo kutsatua dagoela esan dezakegu. Dudarik gabe enpresa hauen porrota astindu ederra eman dio burtsari. Hau dela eta mugimendu inportanteak eman dira arazo honi aurre egiteko, hauen artean aipagarria da Estatu Batuetako presidenteak (2002-3-8) aurkeztu zuen plana.