292 resultados para jarduera fisikoa


Relevância:

100.00% 100.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen helburuak, fibromialgia sindromearen inguruan dagoen informazioa ezagutzea (bai patologia beraren inguruan, zein patologia hau jarduera fisikoarekin duen erlazioaren inguruan), eta etorkizunerako gaixotasun honen inguruan beharrezkoak diren ikerketa ildoak proposatzea dira. Honetarako errebisio lan bat egin dut, eginak dauden ikerketak aztertuz. Errebisio bibliografiko honekin konturatu naiz, Fibromialgia gaixotasunaren inguruan oraindik asko gelditzen da ikertzeko, baina ikertutakoarekin baieztatu daitekeela, gehien gomendatzen den tratamendu ez farmakologikoa jarduera fisikoa dela, eta jarduera fisikoaren barruan, uretan egiten diren jarduerak

Relevância:

100.00% 100.00%

Publicador:

Resumo:

Duchenne gihar distrofia duten pertsonentzako programa bat sortzeko jarraitu behar diren argibideak eta programa baten adibidea aurkezten dira.

Relevância:

70.00% 70.00%

Publicador:

Resumo:

294 p. : il.

Relevância:

70.00% 70.00%

Publicador:

Resumo:

gorputz-masa jaisteko eta aldi berean gorputz gantza abdominala murrizteko, zein jarduera fisikoaren intentsitate mota den eragingorrena zehazteaz gain, nolako nutrienteak hartu behar diren jarduera fisikoa egin aurretik eta ondoren ikustea izan da.

Relevância:

70.00% 70.00%

Publicador:

Resumo:

Artikulu eta gida askoren literatura azterketa bat burutu da, patologiari buruzko beharrezko informazioa bilatzeko, bularreko minbizia izan dutenengan burutu behar den jarduera fisikoa ezagutzeko eta azkenik, programa fisiko baten garapena burutzeko. Lan honen helburu nagusia, osasunerako eta ongizaterako jarduera fisikoaren eremuan, bularreko minbizia izan duten emakumeentzako jarduera fisikora itzultzeko programa bat sortzea da.

Relevância:

70.00% 70.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Bizi ohitura osasuntsuak osatzen duten pautak ezartzea eta Portugaleteko kasura bideratzea da lan honen helburu nagusia. Horretarako, gaur egungo egoera zein den planteatu eta hobekuntzak proposatuko ditugu biztanleria aktiboagoa eta bizi ohitura osasuntsuagoak izateko asmoarekin. Portugaleteko jarduera fisiko eta kiroleko egoera aztertuko da, baita eskaintza eta udalaren jarduera maila ere, Portugaleteko kirol errealitatea zein den ezagutzeko helburuarekin. Lanaren datuak eta ondorioak testu inguratzeko, jarduera fisiko eta ohitura osasuntsuak osatzen duten kontzeptuei birpasa bat aurkeztuko dugu. Amaitzeko, Portugalete kasurako aplikagarriak diren proiektu batzuk proposatuko ditugu.

Relevância:

70.00% 70.00%

Publicador:

Resumo:

AURREKARIAK: Jarduera fisikoa eta bizkarrezur muineko lesioa lotzen dituen ikerketa oso gutxi daude. HELBURUA: Bizkarrezur-muinean lesioa izan duen pertsona batengan jarduera fisikoak dituen eraginak aztertzea izan zen. Zehazki, jarduera fisikoak pertsona tetraplegiko baten mugikortasun artikularrean dituen onurak eta onura horiek bere osasunaren pertzepzio subjektiboaren gan duten eragina ebaluatu da. METODOAK: Giltzadura ezberdinetako mugimendu-anplitudea neurtzeko video kamera eta Kinovea eta “Medi touch” programen bitartez aztertu ziren. SF-36 galdesorta erantzun zuen osasunaren pertzepzio subjektiboa neurtzeko. Sei asteko ariketa fisiko programa-interbentzio eran diseinatu zen. Proba guztiak interbentzioa ondoren errepikatu ziren konparaketa egiteko. EMAITZAK: Ariketa fisikoaren interbentzioaren ondoren neurturiko giltzadura ia guztietako mugikortasun anplitudean hobekuntzak jasan ditu lesionatuak (292oko mugikortasuna irabazten), giltzadura ertain-handietako hobekuntzak handiagoak izanik gehien murrizturiko mugimenduetan (guztiz galduriko mugimenduetan ez). Lesionatuaren osasunaren inguruko pertzepzio subjektiboak berriz, ez du aldaketa nabarmenik jasan. KONLKLUSIOAK: Lesionatuaren mugikortasuna hobetzeko oso aberasgarria izan daiteke jarduera fisiko indibidualizatua eta hobekuntza neurtzeko oso tresna baliagarria guk erabilitako balorazio protokoloa.

Relevância:

60.00% 60.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen bidez, Euskal Autonomi Erkidegoko minbizia eta bihotz errehabilitazio programen egoera aztertu da, batez ere, programa horietan jarduera fisikoak betetzen duen papera aztertzeko. Horretarako, hiru lurraldeetako osasun publiko zein pribatuko hainbat erakundeko arduradunekin harremanetan jarri eta galdeketa bat pasa zaie. Galdeketa horren bidez errehabilitazioaren II. eta III. faseari buruz galdetu zaie eta lortu den informazioaren arabera, minbiziaren errehabilitazioaren III. fasea ez da inon burutzen edo gutxienez ez da horri buruzko informaziorik lortu. Bihotz errehabilitazioa, aldiz, hiru lurraldeetan burutzen dela erantzun dute. Erantzuna hori izan arren, gainontzeko galderak aztertuta ondoriozta daiteke, soilik osasun pribatuak ziurta dezakeela pazienteek III. fasea burutzen duela, beraiek gidatu eta kontrolatutako programa bat jarraitzen dutelako. Izan ere, osasun publikoak ez du III. faserako programarik eskaintzen, soilik gomendioak ematen ditu pazienteek beren kabuz egiteko. Gainera, hainbat arrazoi direla eta, batez ere, arrazoi ekonomikoa dela eta, oso pertsona gutxi dira fase hau osasun pribatuaren bidez burutzen dutenak. Beraz, egoera aztertuta eta dauden beharrak ikusita, lan honen bidez errehabilitazio programak eskaintzen dituen erakunde bat sortzeko proposamena egiten da.

Relevância:

60.00% 60.00%

Publicador:

Resumo:

Menopausia duten emakumeentzako jarduera fisikoko 12 asteko programa baten proposamena da.

Relevância:

30.00% 30.00%

Publicador:

Resumo:

Futbolean egoten ari den garapenarekin bat, indibidualizaziorako joera ezartzen ari da futbolean, postu espezifiko bakoitzaren beharren arabera entrenatzaile zein prestatzaile fisikoek entrenamendu prozesuak egokituz. Ikerlan honen helburu nagusia zelaiko postu espezifikoen arteko ezberdintasunak aztertzea izango da azelerazio gaitasunean, trebetasunean, behe gorputz adarreko indar elastiko esplosiboan eta ahalmen aerobikoan denboraldiko bi une ezberdinetan. Horrez gain, jokalariek bi une ezberdinen artean izandako bilakaera aztertuko da. 16-20 urte bitarteko 37 jokalarik parte hartu dute ikerketan, hurrengo postuetan sailkatuz: erdiko atzelariak (EA), hegaleko atzelariak (HA), erdilariak (ERD), hegaleko erdilariak (HEG) eta aurrelariak (AUR). 15m linealeko lasterketa, Barrow test egokitua, kontra mugimenduzko jauzi bertikala beso askeekin eta Yoyo intermittent recovery test Level 1 proba fisikoak burutu ziren aurredenboraldiko lehen astean (T1) eta gabonetako lehiaketa etenaren osteko astean (T2). Jokalariak orokorrean aztertuta trebezian eta ahalmen aerobikoan izan zituzten ezberdintasun adierazgarriak bi proba fisiko aldien artean. Postuen arteko ezberdintasunei dagokionez, azelerazio gaitasunean, trebetasunean eta ahalmen aerobikoan aztertu ziren ezberdintasun adierazgarriak lehenengo proba fisiko aldian. Bigarren proba fisiko aldian berriz soilik trebetasunean aztertu ziren ezberdintasun adierazgarriak postuen artean. Denboraldian zehar izandako bilakaerak ere aztertu dira, postuen artean ezberdintasunik egon gabe proba batean ere ez. Esan beharra dago formazioko adinetan jokalariak postu ezberdinetan jokatu ahal izatea bilatzen dela, hori dela eta, ez dute postu batekiko espezializazioa izango. Interesgarria izan daiteke, formazioko aldi honetatik aurrera prestatzaile fisiko eta entrenatzaileentzat, postu espezifiko bakoitzeko jokalariei entrenamendu espezifikoak ezartzea, postu bakoitzaren behar fisiko zein tekniko-taktiko espezifikoetan hobekuntza nabariagoak izateko helburuarekin.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Jakin dakigunez, Heziketa Fisikoko irakasle moduan gure helburua ikasleen garapen integrala ematea da. Horretarako, prestatu eta proposatu beharreko edukiak ahalik eta osatuagoak lantzea ezinbestekoa bilakatzen da. Lan horretan, jakina da saio bakoitzean planteatutako ekintza edo jarduera guztiak jokaera motorrak osatutako aspektuak jaso edo landu behar direla. Ekintza hauek, arlo biologikoa, arlo emozionala, harremanen arloa eta arlo kognitiboa barneratzen dituelarik. Lan hau aurrera eramateko orduan, aldiz, arlo emozionalean oinarritu naiz, ikerketaren norabidea alderdi honetara bideratuz . Izan ere, lan honen bitartez alderdi emozionalari garrantzia emateaz gain, Heziketa Fisikoan duen garrantzia azpimarratzen da. Bertan, egoera motor bakoitzean (Psikomotoreak ala soziomotoreak; eta soziomotorretan aurkaritzakoak, lankidetzakoak eta, lankidetza-aurkaritzakoak) ematen diren emozio positiboak ikertzen dira. Ikerketa hau, Bilbon, Irala auzoko Gallego Gorria eskolako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei bideratu zaie. Guztira 64 ikaslek parte hartu dute. Ikerketako datuak jasotzeko prozedura ez da metodologia batean oinarritu, baizik eta metodologia kualitatiboaren zein kuantitatiboaren bitartez bideratu da. Horrela, ikerketa ezberdinak burutu eta emaitzak interpretatu ostean datu batzuk jaso ditut: Heziketa Fisikoak emozio positiboak eragiten dizkio ikasleei, jolas soziomotoreen eta psikomotoreen artean, emozio positiboak jolas soziomotorretan ematen direla, eta hauen barnean ematen diren esperientzia ezberdinetatik, ikasleek aurkaritzalankidetza jolasetan biltzen dituztela emozio positiboak.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Bihotz - errehabilitazioaren III. fasean alderdi ezberdinak hartu behar dira kontuan eta lan honek, alderdi ezberdin hauek azaldu nahi izan dit u: patologia ezberdinak azaltzea , jarduera fisikoaren orokortasunak eta entrena mendu metodo ezberdinak azaltzea eta azkenik, patologia zehatzen arabera kont uan hartu beharrekoak azaltzea Orain arte bihotz - errehabilitazioaren barruan entrenamendu aerobiko jarraia soilik landu den arren, lan honek entrenamendu aerobiko interbalikoaren onura adierazgarriak baieztatzen ditu: ahalmen aerobikoa hobetzea, VO 2pikoa hobetzea, ezker bentrikuluaren eiekzio frakzioa handitzea ... Gainera, entrenamendu aerobikoaz gain, indar entrenamenduak, arnasketa entrenamenduak eta malgutasun entrenamenduak ere onura adierazgarriak lortzen dituztela frogatu da, entrenamendu mota hauek entrenamendu aerobikoaren konplimentagarri izan behar direlarik.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Errotula tendoiko lesioa izan duten futbolarien kirolera itzulerarako jarduera fisiko programa bat da. Bertan, jarduera fisiko bidezko tratamendu kontserbadore bat lantzen da zeinak kirolariaren funtzionalitatearen berreskuratzea duen bere helburu.