27 resultados para irtenbide berritzaileak


Relevância:

60.00% 60.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen helburua, egungo gizarte eta hezkuntzaren desoreka digitala egiaztatzea eta horri aurre egiteko proposamen bat planteatzea izan da. Hori burutzeko, irakasle talde bati Informazio eta komunikaziorako Tresnen (IKT) inguruko galdera batzuk egin zaizkie, teknologia berriekiko haien jakintza, prestakuntza eta erabilera zeintzuk diren ezagutzeko. Jasotako emaitzak aztertu dira eta irakasle hauen ezjakintasun maila baliabide teknologiko berritzaileekiko altua dela ondorioztatu da, haien gaitasun digitala oso baxua izanda. Hori dela eta, arazo horri irtenbide berritzaile bat bilatu zaio, Lehen Hezkuntzako irakasleen prestakuntzara bideratutako tutorial ezberdinak sortu direlarik, web 2.0-ko baliabide batzuen erabilera zein den azalduz.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Finantza bazterketa gaur egun orduan eta garrantzia handiagoa duan errealitatea da. Hau dela eta, finantza bazterketaren kontzeptua, zergati posibleak eta egungo egoera aztertuko dituzte. Ondoren banku etikoetan zentratuko dira, finantza bazterketari aurre egiteko bide bat baita. Aurrekarien gainbegiraketa labur bat egin ostean, oro har banku etikoak Europan duen egoera eta Espainian, zehazki, duen garrantzia aztertuko dute, gogoeta batzuekin amaituz.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honen helburua gaur egun enpresen munduan berrikuntzak duen garrantzia analizatzea da, gai honek daukan ohiartzuna ezagutzea da. Konkretuki kosmetika sektorean zentratzen da lana, berrikuntzak Espainian dauka gailentasuna aztertzeaz gain, kosmetika sektoreak gai honen inguruan inbertsioak egiten dituen edo ez ikertu nahi da. Horretarako kosmetika sektoreko enpresa bat erabiltzen da adibide gisa, ESDOR COSMETICOS hain zuzen ere. Espainia mailan ezaguna den Grupo Matarromera ardogintza sektoreko enpresaren barnean dagoen produktu linea bat da, baina independenteki jokatzen du eta bere autonomia propioa dauka. Lan honekin, berrikuntzaren garrantzia aztertu nahi da, batez ere honen presentzia kosmetika sektorean. Honetaz gain, Espainiako berrikuntzan zentratzen da lana gehien bat eta lanak hurrengo galderetako batzuei erantzuna aukitzea dauka helburu gisa: Ze berrikuntza mota erabiltzen da gehien bat Espainiako kosmetika sektoreko enpresetan?, Berrikuntza garrantzizkoa da, baina zein puntutaraino? Lehiakortasun maila dela eta nola berritzen dute? Berrikuntza zientifikoa edo marketing arloko berrikuntza da gehien erabilzen dutena? Kontsumitzaileen aldetik nolako erantzuna dago berrikuntza eta produktu kosmetikoekiko?...

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan giza baliabideen kudeaketa berritzaileak aztertu eta ikusi ditugu errealitatean.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Artikulu honetan Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura egokitzeko prozesuaren ondorioz enpresa-ikasketen alorrean gertatu diren aldakuntzak aztertuko ditu egileak, irakaskuntza-metodologia berritzaileak ezartzeko egindako ahaleginaren argitan eta, bereziki, aipatu ikasketetan Ameriketako Estatu Batuetan dagoeneko klasiko bihurtu den praktikaren eta teoriaren arteko eztabaidaren argitan. Egilearen aburuz, dagoeneko ibilitako bideari atzera erreparatuz, Boloniako planak ekarri duen balizko berrantolaketatik nekez atera daiteke ondorio positiborik aipatu tentsioaren orekarako, nahiz eta, zentzuzkoa deritzon, eszeptizismo handiegiaz bada ere, oraindik ere itxaropenari eustea.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Artikulu honek garapenaren politika ekonomiko ezberdinek, XX. mendearen erdi aldetik aurrera, garapen ekonomikoari buruz azaldu dituzten ekarpen esanguratsuenen laburpen bat aurkeztea du helburu. Horretarako,Garapenaren Teoria Ekonomikoarekin zerikusia duten paradigma ezberdinak defendatzen dituzten pentsamendu korronte batzuen ezaugarri nagusienak landuko dira, besteak beste: herrialde baten industrializazioa ezinbesteko irtenbide moduan planteatzen duen Modernizazioaren Teoria; Teoria Estrukturalista, modernizazioaren alternatiba moduan sortu zen eskola heterodoxoa, lehenengo aldiz Zentro-Periferia sistemaren ideia planteatu zuena; Garapenaren Teoria Neoliberala, azpigarapena Estatuaren partehartzearen ondorioz sortzen den merkatuaren funtzionamendu ezegokiak eragiten duen egoera bezala ulertzen duena; eta, Garapenari buruzko Hautabidezko Teoriak, orokorrean, banakakoen oinarrizko beharrak asetzearen garrantzia azpimarratzen dituztenak.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan Gipuzkoako udaletxeetan krisialdi ekonomikoak izan duen eragina aztertuko da. Horretarako adierazle ekonomiko-finantzario nagusiak aztertuko dira. Analisia sakonagoa izan dadin, azalduko diren zenbait irizpideren baitan aukeratutako 12 udaletxeetan zentratuko da. Honela arazo ezberdinei aurre egiteko irtenbide ezberdinak aukeratu direla ikusi ahal izango dugu, bakoitzak zuen ahalmenaren arabera. Era berean Gipuzkoako sektore publikoaren egitura eta funtzionamendu azalduko da. Bertan, konpetentzien banaketa eta bakoitzaren autonomiaren mugak aztertuko dira. Halaber, azken urteotan erregulazioan eman diren zenbait aldaketa ere komentatuko dira. Aldaketa horiek udaletxeen aurrekontuetan izan duten eragina ere ikusiko dugu.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

LABURPENA: Gaur egun eskola porrota hezkuntza arloko kezka nagusienetariko bat da, eta honen arrazoietariko bat ikasleen irakurketa arazoak izan daitezke. Dakigunez, eskola-liburutegia irakurketa lantzeko eta sustatzeko gune ezinhobea da, eta hori dela eta, zentroaren ardatza izan beharko litzateke. Eskola-liburutegian, bestalde, irakaskuntzarako metodología berritzaileak praktikan jar daitezke, horretarako baliabideak dituelako, baina eskola askotan oraindik bazterturik agertzen da. Lan honek eskola-liburutegiaren errealitate ezberdinak eta honen funtzionamendu egokia lortzeko baldintzak erakustea helburu du.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

EUSKARA LABURPENA:Haurrek hizkuntza idatzia nola barneratzen duten eta irakasteko metodorik egokiena zein izan daitekeen inguruko eztabaida egon izan da aspalditik. Gai horri buruz, haurrek idazketaz egiten duten jabekuntza prozesuan irakasleen ikuspegi psikopedagogikoek zer nolako eragina duten haurrengan ikertu dugu. Ikerketaren alde kualitatibo eta kuantitatiboei erreparatuz, metodologia berritzaileen aplikazio ezberdinak egiten dituzten Bizkaiko Avellaneda, Etorkizuna eta Eguzkibegi ikastetxeetan ikerketa sinkroniko bat eraman dugu aurrera. Lanerako lagina HHko etapako 5 urteko gelan dauden 55 ikaslek eta 6 irakaslek osatu dute. Emaitzek adierazten dutenez, ikuspegi tradizionalean heziak dauden haurrek idazkeraren alde figuratiboekiko ziurtasun handiagoa erakusten dute eta eredu eraikitzailean hezitakoek, berriz, komunikazio gaitasun handiagoa dute. Eredu bakoitzak bere indar-guneak eta ahulguneak izateak zaildu egiten du eredu baten egokitasuna nabarmentzea.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gaur egun, konpetentzia zientifikoen garapena Lehen Hezkuntzako eskolan gutxi garatuta eta eztabaidagarria den gaia da. Ikasleek kultura zientifikoan murgiltzeko forma aurkitu eta, bereziki, argumentazio gaitasuna garatzen laguntzea, zientziak hitz egiteko aukerak emanez, ez da batere arrunta gure eskoletan. Esku-hartze berritzaile hau egoera honi aurre egiteko eta arazoari irtenbide bat bilatzeko diseinatuta izan da. Honen bidez, Lehen Hezkuntzan zientzienganako interesa sustatzen saiatzen da, zientziako klaseetan datuen erabilerari eta argumentazioari lehentasuna emanez. Ekimena 2013-2014ko martxoan jarri da martxan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[ES]Los constantes cambios tanto en la demanda como en la oferta y la competencia de mercado han incrementado el interés en la optimización de nuestros recursos. Son muchas las empresas que se ven sometidas a un continuo cambio tanto en el tipo de producto como en la cantidad a fabricar, para ello es necesario tener una distribución flexible y capaz de sobrevivir al paso del tiempo. El objetivo de este proyecto es obtener una lista de control mediante la que se pueda analizar la sostenibilidad de una implantación. La lista está formada por 23 indicadores mediante los cuales se logra simplificar y reflejar los aspectos más relevantes de una implantación, permitiendo la obtención de información sobre los puntos débiles y fuertes de la distribución. A través de la evaluación de los resultados, se pueden examinar distintas opciones para reducir los problemas y optimizar el proceso. Además, con el objeto de verificar la fiabilidad del planteamiento se incluye un ejemplo de aplicación sobre una implantación real y su respectivo análisis.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Hiru dimentsioko inprimaketa etorkizun handiko teknologia bezala azaltzen zaigu gaur egun. Esate baterako, biomedikuntza arloan aukera berritzaileak ekar ditzake, baina baita hezkuntza, heziketa eta ikerketa munduetan ere. Teknologia berri honen abantailarik nagusiena prototipatze azkarrean datza, eta honi esker, mikro- eta makro- egitura definituak dituzten objektuak diseinatu eta fabrikatu daitezke modu lehiakorrean. Lan honen helburua 3D inprimagailu baten bitartez inprimaturiko polimero biobateragarri eta biodegradagarrietan oinarrituriko ereduen garapen eta fabrikazioan datza. Hala ere, lehenik eta behin, lehengaiak bai fisikoki eta bai termikoki karakterizatu behar dira, ondoren, 3D inprimagailuaren parametroen arteko erlazioa ezarri, eta azkenik, produktu finalaren egitura propietateak eta kalitatea aztertu. Aipaturiko lana aurrera eramateko erabili den materiala polilaktida (PLA) izan da, zeinen erabilera oso zabaldua dagoen medikuntza arloan inplante (torloju, iltze, plaka eta abar) moduan eta ehun ingeniaritzaren munduan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Euskal enpresen hazkunde estrategiaren azterketa da aztergai orokorra, hau da, globalizazio eta mundu teknologikoari aurre egiteko enpresek lortutako irtenbide desberdinak aztertzea. Lanaren helburua, jatorria 50. hamarkadan duen eta gaur arte euskal ekonomian eragin garrantzitsua izan duen euskal-enpresa baten hazkunde estrategiaren azterketa da, Kaiku Corporación Alimentariaren kasua hain zuzen. Kasuaren metodologian oinarrituz, hazkunde eredutzat nazioartekotze eta berrikuntza estrategiaren aldeko apustua egin duen enpresaren analisia egin da, jatorri amankomuna izan duten Iparlat eta Kaikuren desberdintasun estrategikoaren azterketak, honakoa ondorioztatzea ahalbidetuz: egoera berdinaren aurrean, bi estrategia desberdinen arrakasta.