3 resultados para inplanteak


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Txosten honetan konexio konikodun hortzetako inplante baten eraginkortasuna aztertzen da. Zehatzagoak izanik, inplante bat ahotik kanporatu ahal izateko beharrezkoa den indarra aztertu egiten da, kontuan hartuz aldagai horren balioa ezagutzea ezinbestekoa dela pazientearen osasuna eta konforta ziurtatzeko. Proiektu honek zein eremutan garrantzia edukiko duen ikusteko, lehenik eta behin testuingurua deskribatuko da. Horren ondoren helburu nagusiak eta onura zientifiko-tekniko zein ekonomikoak adieraziko dira. Helburuak lortzeko posibleak diren bide desberdinak aztertuko dira, eta bakoitzaren abantailak eta desabantailak kontuan hartuz kasu honi hobeto egokitzen zaion alternatiba aukeratuko da. Jarraian, metodo horri dagokion azalpenari ekingo zaio, proiektuaren garapenean egindako lanak pausoz pauso deskribatuz. Proiektuaren hasieratik amaierara arte egindako lanen planifikazioa era argi batean adierazteko Gantt diagrama erabiliko da. Bertan hiru etapa nagusi ezberdindu daitezke: saiakuntzen aurre-diseinua, kanpaina esperimentala eta emaitzen interpretazioa. Azkenik, egindako saiakuntzen eta analisien emaitzak laburbilduko dira, horiek dakartzaten ondorioak azalduz. Puntu honekin hasiera batean planteatutako helburuei erantzun bat emango zaie, eta proiektu honen ondoren jarraitu ahal izango diren hurrengo pausoak aipatuko dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Polimero biobateragarri eta biodegradagarrien erabilera medikuntza arloan aurrerapauso handia suposatu du. Inplanteen arloan (torlojuak, iltzeak, plakak, eta abar…) eta ehun ingeniaritzan garrantzia handia dute. Hala ere, polimero hauen inplanteek desabantaila nabaria aurkezten dute ohiko material metalikoekin alderatuz: erradiopazitate eza. Ikerketa lan honetan karga erradiopako baten adizioak polimero biobateragarri eta biodegradagarri baten giza gorputzaren baldintzetan (pH=7,2 eta 37ºC) burututako in vitro degradazioan duen eragina aztertu da, %70 poli(L-laktida) (PLLA) eta %30 bario sulfato (BaSO4) sistemaren degradazioa, hain zuzen ere. Aztertutako karga erradiopakoak PLLAren degradazioan eragin handirik ez duela ondorioztatu da, beraz, sistema bideragarria dela.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Biomedikuntzan gero eta material polimeriko gehiago aplikatzen dira. Metalezko inplanteekin alderatuz, ekoizterako orduan azkarragoak eta merkeagoak baitira beste hainbat ezaugarriren artean. Baina onurak ekartzearekin batera, erradio-opakotasun eza ere badakar. Eta ezaugarri hau gabe, inplantearen jarraipena behin giza gorputzean ezarrita dagoenean ezinezkoa da, X izpiekin ezin baita ikusi. Beraz, arazo horri aurre egiteko, proiektu honetan matrize polimerikoari kargak gehitzea proposatzen da. Lortutako material konposatuak, polimeroak soilik dituen ezaugarriak berdintzea edo hobetzea espero da. Hau da, erradio-opakotasuna lortzeaz gain, propietate mekanikoak behintzat mantentzea espero da. Giza gorputzean aplikatzen diren inplanteetarako erabiliko den material konposatu bat lortzea duenez helburu proiektu honek, matrizea polimero biobataragarria eta biodegradagarria izango da. Biodegradagarria izanik, inplantea kanporatzeko bigarren ebakuntza bat ekiditen da. Zehazki, poli(D-laktida) (PDLA) polimeroa matrize moduan eta karga moduan bismuto oxidoa (Bi2O3) erabiliko dira, medikuntza arloko inplanteetan erabili izan ohi dira eta.