6 resultados para ikuskaritza
Resumo:
Gradu Amaierako Lan honek mugikorren salerosketan jarduten duen Guremugikor S.L. fikziozko enpresaren 2014 ekitaldiko kontuen ikuskaritzaren prozesu osoa azaltzen du. Kontuen ikuskaritza burutuko duen auditorea Kepa Fernandez de Antona Garmendia da. Azken hau Kontabilitate eta Kontuen Ikuskaritza Institutuaren (ICAC) baimena duen pertsona fisikoa da eta Kontu Ikuskarien Erregistro Ofizialean (ROAC) inskribatua jardularien atalean. Era berean, Kepa Ekonomialari Ikuskarien Erregistroan (REA) inskribatuta dago. Ikuskaritzako lana egiteko aplikagarria izango den arautegia hurrengoa izango da: Kontuen Ikuskaritzaren Legea eta hau garatzen duen Araudia , ICAC-en Ebazpenak, ICAC-ek egokituriko Kontuen Ikuskaritzarako Nazioarteko Arauak (NIA-ES ) eta Kontuen Ikuskaritzarako Arau Teknikoak (NTA ), azken hauek NIA-ES-ak arautzen ez dituzten arloetan. Lanaren egiturari dagokionez, lau zatitan banatu dugu. Ikuskaritza prozesua agindu gutunarekin hasiko da, onartzen denean ikuskatze-kontratu bihurtuko denarekin. Une berean, aurretiazko berrikusketa egin eta Guremugikor S.L. 2014 ekitaldiko Urteko Kontuak zergatik ikuskatu behar dituen aztertuko dugu. Bigarrenik, ikuskaritza plangintza osatuko dugu, kontuen ikuskaritzaren prozesu osoan zehar gida izango duguna eta hurrengo aspektuak barne hartuko dituena: erakundearen eta sektorearen berezitasunen ezagupena, ebaluaketa analitikoa, barne kontrolaren ulermena, garrantzi erlatiboa eta ikuskaritza arriskuen balorazioa. Hirugarrenik, behin ikuskaritza plangintza ezarrita, sozietatearen 2014 ekitaldiko urteko kontuak osatzen dituzten arlo bakoitzerako ikuskaritza egitarauak egingo ditugu, bertan ikuskaritzako nabaritasun nahiko eta egokia lortzeko prozedurak burutuz. Bukatzeko, ikuskaritza txostena prestatuko dugu. Azken honen bidez, enpresaren urteko kontuek 2014 ekitaldiko ondarearen, emaitzen, egoera finantzarioaren eta diru-fluxuen irudi fidela aurkezten duten ondorioztatuko dugu.
Resumo:
[ES] El objeto de este trabajo es desarrollar la situación de la mujer auditora en el contexto de la CAV y a nivel español. Para ello utilizaremos datos del Registro Oficial de Auditores de Cuentas gestionado por el lCAC. Por un lado detectamos que hay una diferencia significativa en el número de mujeres auditoras ejercientes respecto de hombres. Nuestros datos revelan que sólo el 10% de auditores en ejercicio con plena responsabilidad son mujeres. Por otro lado, pretendemos analizar las causas que han propiciado esta situación. Entre otros, consideramos que la formación y la cultura, tanto geográfica como de los negocios, han sido aspectos clave. Aún así, las empresas son conscientes de la incorporación de la mujer al mercado laboral, y por tanto hay que buscar el aprovechamiento del talento, implicando y motivando a las personas y buscando nuevas estrategias.
Resumo:
Lan honetan Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa eta bere kontrola era orokor batean azalduko da, zuzenbide pribatuko ente publikoen kasua azpimarratuz. Lanaren egituraketa irakurlea testuinguruan sartzeko prestatuta dago: hasiera baten sektore publiko orokorra ikusten da eta ondoren interesatzen zaigun gaian sakontzen da, hau da, “goitik beheranzko” ibilbidea jarraituz, ikuspegi orokor batetik ikuspuntu zehatzetara pasatuz. Lana bi ataletan eta hainbat azpiataletan banatuta dago: lehenengo atala sektore publikoaren egiturari dagokio eta bigarren atalak kontrolaren esparrua sakontzen du. Lehenengo atalean EAEko sektore publikoaren egitura orokorra ikusten da, zehaztapen juridikoa eta antolaketa esparruak aztertuz (esparru autonomikoa, forala eta udal mailakoa). Administrazio Instituzionalaren eta Administrazio Orokorraren bereizketa egiten da, eta bere barnean dauden entitate publiko mota desberdinak aipatzen dira. Ondoren, zuzenbide pribatuko ente publikoetan barneratzen gara, euren ezagupenak eta izaera juridikoa identifikatuz. Bigarren atalean euskal sektore publikoaren kontrola aztertzen da. Hasiera batean, fiskalizazio eta ikuskaritza kontzeptuen bereizketa egiten da, sektore pribatuan eta sektore publikoan aurkitzen diren ezberdintasunak aipatuz. Ondoren, kontrol jarduera zertarako egiten den azalduko da, eta sektore publikoak jarduera hori burutzeko dituen tresnak identifikatuko dira. Gero, kontrolaren egituraketa azalduko da, kanpo eta barne kontrol ereduak aztertuz. Azkenik, zuzenbide pribatuko ente publikoetara itzuliz, horien izaeran sakonduko da eta aplikatzen zaien kontrol sistema aztertuko da.
Resumo:
LABURPENA: Lan honetan Burdinola S.Coop.-ko pertsonen kudeaketa aztertuko da, giza baliabideen zuzendaritzaren ikuspuntutik, alegia. Horrela, organizazioetan giza baliabideek zenbaterainoko garrantzia daukaten erakutsi nahi da. Izan ere, alor horretan ezarritako helburu nahiz estrategiek erakundeko helburu orokorrak lortzea errazten dute. Hasteko lanean murgiltzeko balio duen sarrera labur bat, helburuak eta erabilitako metodologiaren zehaztapena egingo da. Ondoren, Burdinola kooperatiba aurkeztuko da eta segidan giza baliabideen ikuspuntutik kanpo zein barne analisia burutuko dira, azkenean AMIA matrize batean ideiak islatuz. Ildo beretik, giza baliabideen helburuak eta estrategiak diseinatuko dira, estrategien ikuskaritza eta ebaluazioa dakartenak loturik. Amaitzeko ondorio nagusienak planteatuko dira, erreferentzi bibliografiko eta eranskinez gain.
Resumo:
Gaur egun, Botere Judizialaren Lege Organikoaren Erreformatik abiatuta -abenduaren 23ko 19/2003 LOren bidez gauzatua-, hainbat erregelamendu eta araudi sortu dira hizkuntza-normalizaziorako prozesu garrantzitsu bat abiarazteko Justizia Administrazioan. Beraz, aipatzekoa da orain arte eginiko ahalegina ez dela nolanahikoa izan, emaitzak desberdinak izan badira ere hainbat gorabehera medio, eta bereziki nabarmentzekoa da Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten pertsonen konpromisoa euskalduntze-prozesuan eta hizkuntzaren erabilera bultzatzeko ekimenetan. Botere Judizialaren Lege Organikoak irismen juridiko handia du zuzenbide publikoaren esparruen multzoan. Hori horrela, eragina du Konstituzio Zuzenbidean -Estatuaren funtsezko Botere bati eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia bezalako organo konstituzional bati eragiten dien aldetik-, Zuzenbide Prozesalean -Epaitegien eta Auzitegien antolakuntza eta funtzionamendua erregulatzen duen aldetik- eta baita Administrazio Zuzenbidean ere -erlazio juridiko administratiboak eta administrazio-izaerako prozedurak barne hartzen dituen neurrian, adibidez, Epaileen eta Magistratuen estatutu-araubideari dagozkionak-. Beste ikuspegi batetik, Botere Judizialaren Lege Organikoa erreferentzia da epaileriaren estatutu juridikoan, «Zuzenbide Judiziala» izenez ere ezaguna, hiru eratako funtsezko alderdiak barne hartzen dituena: alderdi subjektiboak -Botere Judizialaren organoak eta Epaileen eta Magistratuen estatutu-araubidea, baita Idazkari Judizialen eta Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten gainerako funtzionario Kidegoen estatutu-araubidea ere-; alderdi objektiboak -Botere Judizialaren gobernua, Jurisdikzioaren hedadura eta mugak, eta Epaileen eta Magistratuen independentzia-; eta azkenik, alderdi formalak -Organo jurisdikzionalen araubide prozesala, ekinbide judizialen iraupena eta forma, eta hainbat gairi dagozkien prozedurak: hautaketa, lanpostuak betetzea, egoera administratiboak, ikuskaritza eta Karrera Judizialeko kideen diziplinaaraubidea eta ikuskapena-. Botere Judizialaren Lege Organikoaren —dokumentu berez luzea -eta haren ondoz ondoko erreformen itzulpenarekin, UPV/EHUko zuzenbideko irakasle-talde baten lan serio eta zorrotza bururatzen da. Lan horretan, itzulpenean espezializatutako hizkuntzalarien laguntza izan dute, itzulpen fidel eta teknikoena egiteko, termino egokienak hautatu eta erabilita.
Resumo:
[EU]Lan honetan hiru atal nagusitan murgilduko gara: EAEko sektore publikoaren analisian eta, kontabilitatearen eta kontrol sistemaren sektore pribatuarekiko konparaketan.