4 resultados para hezitzaileak
Resumo:
[EUS] Gizartean dauden adimen gaitasun handiko haurrak antzematea ez da erraza. Hori dela eta, ikasle hauen ezaugarriak antzematea izan da lan honen muina. Egile eta teoria ezberdinetan oinarrituta, bi ekarpen didaktiko aurrera eraman dira. Ikasle hauek eta hauen ezaugarriak ezagutzera ematen dituen dokumentala burutu da, non kolektibo honen inguruan sinesten diren mitoak eta uste okerrak desmitifikatzen diren. Lanaren bigarren ekarpena, haurrak identifikatzerako orduan familia eta irakasleentzako lagungarriak izango diren behaketa- tresnen zerrenda izan da, edozein ingurunean egonda ere haur hauek antzematen lagunduko duena.
Resumo:
Ikerketa honek, Gizarte Hezkuntzaren garrantzia nabarmentzeko helburua izanik, profesio honen eta ezgaitasuna duten pertsonen eboluzio historikoa aztertzen du. Horretarako, aspalditik Gizarte Hezitzaileak diren pertsonen testigantzak bildu (lehengo eta gaur egungo egoera konparatzeko asmoz) eta Gizarte Hezitzaileen profesionalizazioa lortzeko jarraitutako ibilbidea ikertu da. Horrez gain, Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoaren nondik norakoak aztertu eta sortutako dokumentu profesionalizatzaileak landu dira. Halaber, honekin, Hezitzaileen etorkizuneko erronkak plazaratzeaz gain, egungo egoera ikertu eta, mobilizazioaren bitartez, gizartearen kontzientziazioa lortu behar dela ondorioztatu da, lanbideak merezi duen errekonozimendua lortzeko asmoarekin.
Resumo:
[eus] Eskola Porrota kaltegarria da ez bakarrik jasotzen duten familientzat, gizarte osoarentzat baizik. Kezkagarria da gure eskolak ikasle guztien heziketa egokia ziurtatzeko kapazak ez izatea. Irakasleok ez badugu gure ikasle guztien arrakasta lortzeko baliabiderik, gure ahalegin guztiak alferrikako lana bihurtuko dira. Lan honetan, informazioaren bilketa egin da eta analisiaren bidez, Eskola Porrotaren esangura argitu nahi izan da, diziplinarteko ikuspuntu batetik: bere faktoreak, arrazoiak eta ondorioak identifikatzen dira, egoeraren azterketa bat egiten da eta irakasleentzat Eskola Porrota garaiz aurreikusteko eta saihesteko jarraibidea ere proposatzen da.
Resumo:
[eus] IKTekiko (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) menpekotasuna, oso gai eztabaidatua da gaur egun, batik bat, guraso eta hezitzaileak kezkatzen dituena. Mugikorra aipaturiko teknologia horien barne dagoenez, horretaz egiten den erabilera ezagutzeaz gain, ikerketa honen helburu nagusia mugikorraren erabileraren eta errendimendu akademikoaren arteko korrelazio posible bat aurkitzea da. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 39 ikasleko lagina erabili da. Emaitzek, aipaturiko korrelazioa erakusten dute. Beraz, prebentzioaren garrantzia azpimarratzeko asmoz, menpekotasun jokaeraren garapena ekiditeko zenbait gako ematen dira.