94 resultados para finantza kaudimena
Resumo:
[EU]Lan honen helburu nagusia,Gipuzkoako udalen finantza kaudimena aztertzeaz gain, beraien arteko konparaketa bat egin ahal izatea zen. Beste modu batera esanda,egoera hobeagoan dauden udalak nortzuk diren identifikatu ahal izatea. Hasi aurretik bagenekien, ordea, udal baten finantza kaudimena ez dagoela faktore bat edo biren arabera soilik, eta gauza asko subjektiboak direla ere bai. Gainera, eragina duten baldintza guztiak kontuan hartzea ere zaila da. Kasu honetan, 9-10 adierazle aukeratu dira, ondoren udal bakoitzak besteekin konparatuz adierazle horretan lortutako zenbatekoa 1etik 10erako puntuazio batekin baloratu da, eta azkenik, udaletxe guztien ranking bat osatu da. Ondorengo lerroetan ikus daiteke ranking honen testuingurua,erabilitako metodologia eta egindako kalkuluen ondorio nagusiak ere.
Resumo:
Oro har finantza-erakunde baten kudeaketa ikuspegi praktiko batetik ezagutu nahi duen edozeinentzat erabilgarria da lan hau. Hain zuzen ere, graduko eta postgraduko finantza-arloko irakasleei, sektore honetako profesionalei eta, baita banku-eragiketak hobetu ulertu nahi dituzten inbertsiogile partikularrei ere zuzentzen da.
Resumo:
Geroz eta lehiakorragoa den ingurune batean, finantza erakundeek beren bezeroekin duten harremanaren errentagarritasuna gutxiengo kostuaren bitartez bermatzen saiatzen dira. Hori dela eta, balio gehigarria sortzeko gai diren segmentuen aldeko bereizkeria positiboa sortzen da eta, era berean, merkatuak inposatzen dituen gutxiengo eskaerak betetzen ez dituzten taldeen nolabaiteko baztertzea. Ingurune honetan, geroz eta biztanle portzentai handiagoari eragiten dion “finantza bazterketa” deituriko arazoa sortzen da.
Resumo:
Azken bolada honetan osasun gastuaren hazkundea dela eta Estatuko Herri Administrazioan zein Autonomi Erkidego guztietan egonezin izugarria piztu da. Izan ere, gai honek zer ikusi handia du Ongizate Estatu ereduarekin. Ongizateren Estatuaren funtsezko neurritako bat osasun gastuak kontrolatzeko sistema on bat izatea da. Baina, horretarako ezinbestekoa da aurrekontuak egitura garbia eta arautzailea izatea. Beraz, aztertuko dute EAE-k zer nolako kontrol sistema juridikoa erabiltzen du.
Resumo:
Finantza bazterketa gaur egun orduan eta garrantzia handiagoa duan errealitatea da. Hau dela eta, finantza bazterketaren kontzeptua, zergati posibleak eta egungo egoera aztertuko dituzte. Ondoren banku etikoetan zentratuko dira, finantza bazterketari aurre egiteko bide bat baita. Aurrekarien gainbegiraketa labur bat egin ostean, oro har banku etikoak Europan duen egoera eta Espainian, zehazki, duen garrantzia aztertuko dute, gogoeta batzuekin amaituz.
Resumo:
Duración (en horas): De 31 a 40 horas. Destinatario: Estudiante y Docente
Resumo:
Lan honen helburua Distribuidora Internacional de Alimentación S.A. banaketa enpresaren analisi ekonomiko-finantzarioa burutzea izan da 2011-2013 aldirako. Ez hori bakarrik, txikizkarien salmenten sektorearekin alderatu dira analisiko aztergai guztiak, hala DIAren posizionamendua ezagutzeko helburuz. Hau lortzeko tresna egokiei esker, sozietatearen eta merkatuaren inbertsio eta finantza egiturak ezagutu dira, besteak beste. Lortutako ondorioen artean, aipagarriak izango dira epe luzearen garrantzia inbertsio-egituran eta ekitaldiko emaitzetatik diruzaintza bihurtzeko gaitasuna.
Resumo:
Inguruko enpresa baten egoera ekonomiko finantzarioa aztertuz, ondoen egokitzen zaizkion finantza baliabide desberdinen azterketa eta hautaketa egitea helburu duen gradu amaierako lana.
Resumo:
Lan hau, finantza-krisiak Espainiako kreditu-erakundeetan eduki duen eragina nolakoa izan den aztertzeko balio du. Gaur egungo finantza-krisiak Espainiako kreditu-erakunde nagusietan sortarazi dituen aldaketak aztertzea da eta baita horrek sortutako ondorengo egoera.
Resumo:
[EU]2008.urtetik pairatzen ari garen krisialdia mundu osoko ekonomietan izan du eragina. Depresio Handitik krisi larriena izaten ari dena Estatu batuetan hasi eta bereziki herrialde garatuetan barreiatu ditu bere efektu negatiboak. Testuinguru honetan, lanaren helburu nagusia izango da krisiaren ondorioz gehien kaltetuak izan diren Europako herrialdeen arteko ezaugarri antzeko eta ezberdinak ezagutzea. Horretarako erabilitako metodologia, analitiko-sintetikoa izanik. Aukeratutako herrialdeen ezaugarri nabarmenak aztertu eta gero, bakoitzean krisiaren eraginak azaltzen dituzten faktore esanguratsuenak identifikatu ditugu. Bukatzeko, faktore horiek herriz herri errepikatzen diren edo, aldiz, desberdinak diren ondorioztatzea dugu helburu.
Resumo:
Espainiako autonomia erkidegoen finantza egoeraren analisia 2008-2013 denboraldian. Hizkuntza: Euskera
Resumo:
Gipuzkoako udalen finantza kaudimenari buruzko analisi bat burutu ondoren, hauen rankinga burutzea da GrAL honen helburu nagusia.
Resumo:
XXII,1021 p.
Resumo:
[ES]En el presente trabajo analizamos la evolución de la inversión colectiva en Estados Unidos y Gran Bretaña, países que son el inicio de la misma, y su posterior nacimiento y desarrollo en España, para centrarnos exclusivamente en los Fondos de Inversión de Renta Fija. En la segunda parte, estudiamos la gestión de carteras de renta fija y su posible aplicación a la gestión de carteras de Fondos de Inversión, incorporando las posibilidades que ofrecen los productos financieros derivados. Finalizamos el trabajo con un análisis empírico sobre el comportamiento de los FIM de Renta Fija en España, con el objeto de contrastar cómo es realmente la gestión de Fondos en nuestro país.
Resumo:
90. hamarkadaren hasieran Gobernu irlandarrak bertako ekonomian eragin positiboa izango zuten hainbat erabaki estrategiko hartu zituen. Erabaki hauek zergen murrizketak eta ekonomiaren liberalizazioa suposatzen zituzten. Honi esker esportazioak hazkunde ekonomikoaren bultzatzaile nagusi bihurtu ziren. XXI. mendearen hasieran higiezinen sektoreak kanpo sektorea ordezkatuko du ekonomiaren dinamizatzaile nagusi bezala. Euroan sartzeak, atzerriko aurrezkia etxebizitzen erosketara bideratuz, higiezinen burbuilaren sorrera ahalbidetu zuen. Higiezinen sektorean oinarritutako hazkunde ekonomikoa 2007. urtean eztanda egin zuen finantza krisi globalaren ondorioz bukatu egingo da. Gaur egun, Irlandako ekonomia hazkunde jasangaitzeko garai horren ondorioak pairatzen ari da. Hau dela eta, krisi sakoneko egoera bat igarotzen ari da, Europar Batasunak erreskatatu behar izan du eta bere fi nantza sektorearen zati handi bat sektore publikoaren esku dago.