159 resultados para euskararen erabilera


Relevância:

100.00% 100.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Azken urteetan euskararen ezagutza handiagotzen ari bada ere, erabilera gero eta murritzagoa da bai gizartean, bai eskolan. Lan honetan, D ereduko eskola bateko Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako hizkuntza-erabilera ikertu da eta erabilera horretan eragin ditzaketen aldagaiak aztertu dira. Horretarako, ikasleei, irakasleari eta haurren familiei ARRUE proiektuan oinarrituriko zenbait galdetegi pasatu zaizkie. Horrez gain, haurren hizkuntza-erabilera neurtzeko behaketak ere egin dira egoera ezberdinetan (gela barruan eta gelatik kanpo irakasleekin, gela barruan ikaskideekin lanak burutzen, gela barruan ikaskideekin jolas librean eta jolastorduan ikaskideekin), informazio horiez baliatuz euskararen erabilera handitzeko neurriak hartu daitezen.

Relevância:

100.00% 100.00%

Publicador:

Resumo:

100 p. -- E-mail del autor: unaiballesteros@gmail.com

Relevância:

30.00% 30.00%

Publicador:

Resumo:

803 p

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Artikulu honetan egitasmo zabal baten aurkezpena egin nahi izan da, "Euskara eta Ekonomia" gaiaren inguruan. Hori mamitzeko, hizkuntzaren eta ekonomiaren arteko erlazioen artean, bereziki hizkuntza minorizatuen esparruan kokatu behar da lana. Nahitaezkoa da arlo honetan Euskal Herriaren antzeko egoera linguistikoetan dauden lekuetan eduki ditzaketen esperientziak alderatzea eta lortutako emaitzak kontutan hartzea. Ondoren, eta euskararen kasura mugatuz, euskal ekonomiarekin dituen harreman zehatzak aztertu nahi dira, aurreko puntuetan adierazi diren ikerketa-ildoak jarraituz, horietako bakoitzaren metodologia finkatu eta lan sistematiko bat prestatu ondoren.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Aldizkariaren sarrera

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Gaur egun Twitter moduko mikroblogintza aplikazioak zalantzak argitzeko gero eta gehiago erabiltzen dira. Erabiltzaileak laguntza eskaera adierazi eta sare sozialaren bidez bere kontaktuei helarazi egiten zaie. Erabiltzaileak galdera eta erantzunen kudeaketa sare sozial nahaste baten barruan egin beharko du. Proiektuaren helburu nagusia mikroblogintza plataformetako kanala programazio lengoaien IDEen barruan bateratzea da, modu honetan laguntza eskatzeko prozesua IDEetan bertan kudeatzeko.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

2008ko abenduaren 13-14ean, Baionan Aldaketak, aldaerak, bariazioak euskaran eta euskal testugintzan Nazioarteko Mintegia-ren barruan aurkeztua.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Irakaslearen komunikazio-gaitasunaz sarritan hitz egin da; pragmatika eta soziolinguistika barnean hartzen dituen eta ezagutza linguistikotik haratago doan kontzeptu bezala definitua izan da. Horrek kulturarteko komunikaziora garamatza, eta bi kontzeptuon baturak kulturarteko komunikazio-gaitasunera. Azken honek ezaugarri kognitiboak nahiz konatiboak eta jarrerarekin lotura duten ezaugarriak bere barnean hartzen ditu. Gure lana aniztasun horretan kokatzen dugu, alegia, etorkinen hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza orokorra lortzeko tresna lagungarria izan daiteke irakaslearentzat; hizkuntzaren beraren ezaugarriei (izena, hizkuntza familia, hiztun kopurua, estatusa eta kokapen geografikoa) ez ezik, ahoskerari eta idazkerari ere garrantzia ematen diegulako, besteak beste, honako helburuok lortzeko asmotan: -Ikasle etorkinen motibazioa piztea, irakasleak bere hizkuntzan interesa duela ikusten du eta. -Ikasle etorkinak bere buruarengan konfiantza izatea, irakasleak lagundu egiten baitio ama-hizkuntzaren ezaugarriak ateratzen eta ikasten ari den hizkuntzarekin parekatzen. -Ikaslearen egokitzapenean laguntzea, ikaslearen jatorrizko herrialdeko ohitura soziolinguistikoak aintzat hartzen dira, eta bertakoekin parekatzeko bidea ematen da. Helburu hauek lortzeko, argi dago irakasleak ikasteko prest egon behar duela eta interesa izan behar duela etorkinen hizkuntzetan eta kulturetan; izan ere, ezagutza da beldurrak eta mesfidantza guztiak uxatzeko tresnarik aproposena.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Gaur egun, konpetentzia zientifikoen garapena Lehen Hezkuntzako eskolan gutxi garatuta eta eztabaidagarria den gaia da. Ikasleek kultura zientifikoan murgiltzeko forma aurkitu eta, bereziki, argumentazio gaitasuna garatzen laguntzea, zientziak hitz egiteko aukerak emanez, ez da batere arrunta gure eskoletan. Esku-hartze berritzaile hau egoera honi aurre egiteko eta arazoari irtenbide bat bilatzeko diseinatuta izan da. Honen bidez, Lehen Hezkuntzan zientzienganako interesa sustatzen saiatzen da, zientziako klaseetan datuen erabilerari eta argumentazioari lehentasuna emanez. Ekimena 2013-2014ko martxoan jarri da martxan.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Pablo Albizu eta Beatriz Fernández (arg.)

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

GIB-1 birusaren Env glikoproteinako gp41-era bideraturiko 10E8 antigorputzak birusa neutralizatu ahal izateko hautagai ona dirudienez, antigorputza hauek ekoitzarazten dituen txerto baten garapena lortu nahi da. Bide horri jarraituz, bakterioetan DNA birkonbinatuaren teknologiaz ekoiztutako Fab 10E8-en funtzionalitatea (epitopoa plakan ezagutzeko eta pseudobirusek eragindako infekzioa inhibitzeko gaitasuna) eta erabilgarritasuna (immunogeno gisa erabili daitezkeen mimotopoak ezagutzeko duten gaitasuna) aztertu dira.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

24 p.