5 resultados para eskubide
Resumo:
Kapitalezko sozietate itxietan ohikoak izaten diren eskubide-abusu portaerak aztertzea da lanaren helburua. Horretarako lehenbizi, abusu kazu ohikoenen analisi txiki bat egin da, eta behin arazoa identifikatuta azkertu zein den ordenamenduak ematen duen erantzuna, ikusteko zein neurri har daitezkeen abusuari amaiera jartzeko.
Resumo:
Askatasunez zirkulatu eta erresiditzeko eskubidea europaren integrazio prozesuko lorpen handienetako bat izan da, Europar Batasunean (aurrerantzean EB) egunero milaka pertsonek gauzatzen duten eskubidea izanik. Zertan datza eskubide honek? Pertsona batek nazionala ez den beste estatu batera sartu edo irtetzeko edo bertan bere egoitza finkatzeko duen eskubidea da. Hala ere, eskubide hau oso zabala izan daiteke, hau egikari dezaketen subjektuak anitzak izan daitezkeelako edota eskubidea egikaritu daitekeen espazio geografikoa oso zabala delako, beste zenbaiten artean. Horregatik, beharrezkoa deritzogu atal bat eskubidearen marko guztia aipatu eta horren barnean aztertuko duguna zehaztera eskaintzea.
Resumo:
Gaur egun asiloaren gaia pil-pilean dago Europar Batasunean Greziara iristen ari den jende masa dela eta. Duela aste batzuk EB-eko 28 estatu kideetako liderrek eta Turkiak akordio bat sinatu zuten, martxoaren 20tik aurrera batasunera itsasoz ilegalki iritsitako pertsona guztiak nazioarteko babesa izan ezean Turkiara itzuliko direla adostuz. Akordio hau egin arte estatu kideak ez zuten lortu inongo adostasunik, izan ere, batzuek, Espainia barne, ez zuten obligaziozko harrera mekanismo iraunkorrik ezarri nahi izan eta azkenean oso negatiboki kritikatua izan den akordioa sinatu zuten. Ordutik uharte greziarretan dauden bost errekonozimentu zentroek (orain atxiloketa zentro bihurtu direnak) 7000 pertsona baino gehiago hartu dituzte. Gaineratu behar da, Europar Batasunak orain arte errefuxiatuen krisian eman duen laguntza ekonomiko eta pertsonala oso txikia izan dela. Asiloa Laguntzeko Europako Bulegoak (EASO) eskatu dituen 374 adituetatik estatuek bakarrik 84 eskaini dituzte, eta Siriako fondo fiduaziariorako eskatutako 500 milioi eurotatik 18 milioi besterik ez dituzte bildu.
Resumo:
953 p.
Resumo:
[ES] Diversos estudios han investigado sobre los posibles determinantes del precio del derecho de emisión europeo. En este trabajo de fin de grado se pretende analizar qué factores influyen en el precio de este producto financiero y de qué manera lo hacen, además de comprobar posibles cambios en el funcionamiento del mercado. La metodología utilizada para llevar a cabo este análisis se basa principalmente en el modelo de regresión lineal general. A diferencia de otros estudios existentes, la muestra utilizada va desde 2008 hasta 2015, por lo que incluye la segunda fase (2008-2012) de este mercado de derechos de emisión y la tercera (2013-2015), lo que permite analizar las posibles diferencias de funcionamiento del mercado entre ambas fases. Los resultados obtenidos sostienen la existencia de este cambio estructural de manera que en la segunda fase los factores más influyentes son el gas natural y el petróleo, mientras que en la tercera fase el comportamiento del mercado cambia drásticamente de forma que el carbón parece ser el factor más influyente.