5 resultados para entrenamendua


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Errebisio bibliografiko honen bitartez erresistentziaren entrenamendurako erabiltzen diren metodo nagusien eragin fisiologikoak ezagutu nahi dira.Lana metodo ezberdinen aurkezpen eta sailkapen batekin hasiko da. Gero metodo jarraien errendimenduko eraginak ikusiko dira, eragin fisiologikoekin batera. Berdina egingo da metodo interbalikoarekin eta sprint metodoarekin. Jarraian erresistentzia entrenamenduaren periodizaziorako modelo ezberdinak ikusiko dira, bakoitzak dituen onura eta arazoekin. Seinale molekularren funtzionamenduaren azalpen labur bat egingo da jarraian, egokitzapen prozesuekin duen lotura handia dela eta. Bukatzeko, lanaren ondorioa nagusiak eta bertatik ateratako gomendio praktikoak ere eskuragarri dituzue.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Proiektu honetan, esku pilotan jokatzen duten profesionalen desplazamenduen abiadura hobetzeko proposamen bat egin da. Honela, lanaren lehenengo zatia funtsean teorikoa da, baina oso garrantzitsua izango da ondorengo puntu hauek hobetu ulertu ahal izateko: esku pilotaren prestakuntzaren gaur egungo egoera, esku pilotan ematen diren abiadura adierazpen ezberdinak eta desplazamendu abiaduraren ezaugarriak. Ondoren, esku pilotako lekualdatzeei buruz dagoen informazio hutsunea ikusirik, 2 partiduen analisia egin dut, ondoren proposatuko dudan entrenamendua planifikatzeko informazioa jasotzeko. Horretarako, sorturiko behaketa tresna eta analisia egiteko modua azalduz. Azkenik, entrenamendu proposamen bat egiten dut, modu praktiko batean, landu beharreko giharren eta eragina duten ahalmen fisiko ezberdinak kontuan hartuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

8-12 urte bitarteko umeen surf entrenamendu prozesua nola planifikatu behar da, murgilduta dauden etapa sentikorra kontuan hartuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Tiarloi entrenamendu joerei buruzko errebisio bibliografikoa.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Periodizazio taktikoa, futbol alorrean Victor Frade irakasle portugaldarraren eskutik orain dela 30 urte sortu zen entrenamendu metodologia bat da, gaur egun, gehien bat Jose Mourinhok, honen bidez lortu dituen garaipen eta lorpenak direla eta, mundu mailako futbolean, hedapen eta gorentasun bat izatera lortu duelarik. Jokatzeko erara bideratua dagoen entrenamendua honen oinarria izanik, jadanik zeuden beste metodologia entrenamenduak kolokan jartzera iristen da, besteak beste, jokoaren elementu ezberdinen banantze eta indibidualizazioan oinarritzen ziren metodologiak. Lan honen helburua, entrenatzeko eta futbola ikusteko ikuspegia aldatzen duen entrenamendu metodologia moderno honek, aspektu fisiko-taktikoan, beste metodologia baten aurrean, eredu integratuarekiko dituen ezberdintasunak, saioetan nahiz partiduetan duten emaitza alderatzea da. Horretarako, Espainiako Futbol Hirugarren Mailako, talde batekin eraman da ikerketa aurrera, jokalariek Pse-saio metodoaren bitartez emandako kargaren datuak erabiliz.