2 resultados para defizita
Resumo:
Lan honetan Gipuzkoako udaletxeetan krisialdi ekonomikoak izan duen eragina aztertuko da. Horretarako adierazle ekonomiko-finantzario nagusiak aztertuko dira. Analisia sakonagoa izan dadin, azalduko diren zenbait irizpideren baitan aukeratutako 12 udaletxeetan zentratuko da. Honela arazo ezberdinei aurre egiteko irtenbide ezberdinak aukeratu direla ikusi ahal izango dugu, bakoitzak zuen ahalmenaren arabera. Era berean Gipuzkoako sektore publikoaren egitura eta funtzionamendu azalduko da. Bertan, konpetentzien banaketa eta bakoitzaren autonomiaren mugak aztertuko dira. Halaber, azken urteotan erregulazioan eman diren zenbait aldaketa ere komentatuko dira. Aldaketa horiek udaletxeen aurrekontuetan izan duten eragina ere ikusiko dugu.
Resumo:
[EU]Lan honen helburu nagusia,Gipuzkoako udalen finantza kaudimena aztertzeaz gain, beraien arteko konparaketa bat egin ahal izatea zen. Beste modu batera esanda,egoera hobeagoan dauden udalak nortzuk diren identifikatu ahal izatea. Hasi aurretik bagenekien, ordea, udal baten finantza kaudimena ez dagoela faktore bat edo biren arabera soilik, eta gauza asko subjektiboak direla ere bai. Gainera, eragina duten baldintza guztiak kontuan hartzea ere zaila da. Kasu honetan, 9-10 adierazle aukeratu dira, ondoren udal bakoitzak besteekin konparatuz adierazle horretan lortutako zenbatekoa 1etik 10erako puntuazio batekin baloratu da, eta azkenik, udaletxe guztien ranking bat osatu da. Ondorengo lerroetan ikus daiteke ranking honen testuingurua,erabilitako metodologia eta egindako kalkuluen ondorio nagusiak ere.