2 resultados para bizkortasuna


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Helburua: Ikerketa honen helburu nagusia kadete eta jubenil futbolarien arteko ezberdintasunak analizatzea izan zen azelerazio, norabide aldaketa, jauzi bertikal eta jauzi horizontal gaitasunetan. Metodoak: Lagina Romo Futbol Club-aren 34 futbol jokalarik osatu zuten, denak gizonezkoak (16,03 ± 1,22 urte, 1,73 ± 0,07 m, 66,86 ± 7,65 kg, 22,21 ± 1,91 kg.m-2). Lagina bi taldetan banatu egin zen, lehiatzen zuten kategoria kontutan hartuta. 1.taldeak (KAD) Kadeteen Euskal Ligan jokatzen zuen (15,12 ± 0,70 urte, 1,71 ± 0,07 m, 63,06 ± 6,66 kg, 21,48 ± 1,56 kg.m-2), 2.taldeak (JUB) Jubenilen Nazional Ligan egiten zuen bitartean (16,94 ± 0,90 urte, 1,76 ± 0,07 m, 70,65 ± 6,77 kg, 22,93 ± 2,00 kg.m-2). Testak bi egun ezberdinetan burutu egin ziren eta jokalariek ez zuten intentsitate altuko jarduerarik egin frogen aurreko bi egunetan. 1.egunean, asteartea, jokalari guztien datu antropometrikoak hartu ziren eta azelerazio gaitasuna, norabide aldaketa gaitasuna (CODA) eta jauzi horizontala (HJ) neurtzeko testak burutu ziren. 2.egunean, osteguna, salto bertikalari (VJ) dagozkion frogak eraman ziren aurrera. Emaitzak: Azelerazio gaitasunean ezberdintasun esanguratsuak eskuratu ziren kadeteen eta jubenilen artean. Hala ere, MAT testan lortutako emaitzak antzekoak izan ziren bi taldeetan. Ezberdintasun esanguratsuak eskuratu ziren elastizitate indizean (IE) eta efektuaren tamaina altua edo moderatua izan zen VCMJ eta CMJAS frogetan. Ezberdintasun esanguratsuak aurkitu ziren bai HCMJ jauzian zein H3BT jauzian jokalari kadete eta jubenilen artean. Konklusioa: Ikerketa honetan kategorien arteko ezberdintasunak aurkitu ziren (kadete eta jubenil) azelerazio gaitasunean, baina ez norabide aldaketa gaitasunean. Jauzi gaitasunari dagokionez, jokalari jubenilek jauzi horizontal gaitasun handiagoa eskuratu zuten. Hala ere, ezberdintasun hauek ez ziren ikusi jauzi bertikal mota guztietan. Kontra mugimendurik gabeko jauzi bertikal testan (VSJ), emaitzak antzekoak izan ziren adin ezberdinetako jokalarien artean. Emaitza hauei erreparatuz, interesgarria izan daiteke azelerazio (5 eta 15 m), luzatze-laburtze ziklodun jauzi bertikal (VCMJ eta VCMJAS) eta jauzi horizontal (HCMJ eta H3BT) testak erabiltzea errendimendua analizatzeko futbolari gazteetan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Elikadura oso garrantzitsua da errendimendurako txapelketa batean. Horrez gain, lehiaketa batzuetan, kirolariak kategoria ezberdinetan sailkatzen dira beren pisuaren arabera, kyokushin karatean bezala. Arte martzial honetako lehiakide askok txapelketaren aurreko egunetan dieta gogorra egin behar dute, ahalik eta kategoria baxuen egoteko asmoz. Batzuetan, barauan edo afaldu gabe joaten dira hori lortzeko. Horregatik, ikerketa honetan pisua hartu eta gero eta lehiatu aurretik elikadurazko estrategia ezberdinak aztertu ziren. Kontrola egin baino lehen, karbohidratoak eta proteinak hartu behar izan zituzten partaideek, eta indarra, erresistentzia, bizkortasuna eta potentzia baloratu egin zen. Kancho Oyama gimnasioan egin ziren frogak. Horietan 12 karatekak hartu zuten parte, batzuk emakumezkoak (4) eta beste batzuk gizonezkoak (8), 18 urte baino gehiagokoak izanda. Ikerketaren emaitzak, partaide gehienak indarrean, erresistentzia eta bizkortasunean karbohidratoekin eta potentzian proteinekin hobetu egin zutela markatu zuten. Ere esan dezakegu, errendimenduan mutilek neskek baino gehiago hobetzen dutela. Goizean arratsaldean baino errendimendu hobea nabarmentzen da, kontuan izanda, pisua hartu baino ordu batzuk lehenago jan barik daudela. Iraupen gutxiko eta intentsitate altuko kontaktuko kiroletan, txapelketa baino lehen ohiturak funtsezkoak dira, hala nola, ondo deskantsatzea, aurre entrenamenduak eta elikadura adibidez, horretaz gain, karbohidratoak hartzen baditugu pisua hartu eta gero normalean errendimendu gehiago lortzen da proteinekin baino, ondorio aipagarriena izanik.