3 resultados para biktimekiko justizia


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

ETAk borroka armatuaren behin betiko etenaldi atzeraezinaren bidez, 2011ko urriaren 20an amaiera eman zion 53 urteko jardunari. Momentu horretatik, biktimen, presoen, adiskidetzearen inguruko politikak egunerokotasuneko eztabaida gai izan dira. Gau hauek, justizia trantsizionaleko gaiak badira ere, sektore batzuek justizia trantsizionala terminoa bera eta honek nazioartean dituen inplikazio eta edukiak eztabaida horietatik at kokatu nahi dute. Kontraesan honek nahasmena sortzen du aipaturiko politika horien irizpideen inguruko eztabaidan. Egoera honen aurrean, eztabaida hori justizia trantsizionalaren eremura eramateak izan ditzakeen onura eta garrantziaz gogoeta egin dut. Aldi berean ekarpen bat egin nahi izan dut, euskal kasuan aplikatu beharko litzatekeen justizia mota egokienaren inguruko eztabaidara. Honetarako, ezinbestekoa izan da justizia trantsizionalaren azterketa sakon bat egitea, interes alderdikoiak eta borroka terminologikoak alde batera utzita

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Arau hauste bat gertatzen den garaian, arau hauste hau jasan dutenekiko babestu beharrekoak diren ondasun juridikoak urratzen dira. Hauek babesteko betebeharra estatuak dauka, eta kasuan kasuko zigor prozedura ezberdinen bitartez, gizarte ordena ezarri eta elkarbizitza soziala bermatu ahal izateko erantzunak ematen dituzte arau hausteen aurrean.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lanaren lehen atalean zigor-arloko bitartekaritzak Zigor Zuzenbidearen zein Zigor-arloko Prozesuaren helburuekin duen lotura azalduko da, aldarrikatu ahal izateko justizia leheneratzailea hauek jarraitzen dituzten funtzio edo jomugekin guztiz bateragarria dela. Bestalde, bigarren atal batean, zigor-arloko bitartekaritzak Espainian duen presentziari erreparatuko zaio