919 resultados para bideosormena lana


Relevância:

60.00% 60.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Hiru pantailez osatutako bideoinstalazioa, zeinekin ikus-entzunezko lanetan hain ohikoa den linealtasuna apurtzen da. Sentimenduen barne mundua uztartuko da istorioa kontatzeko bide ezberdinak dauzkan lan honekin, eta proiektuaren premisa hurrengoa izango litzateke:Iluntasunean eta bakardadean baino ez gara ausartzen gure sekretu latzenak kontatzera. Une bakarrean sentimendu guztiak jasan ditzakegu baina dena burura datorkigunean, pentsatzea areriorik bortitzena bilakatzen da. Bi heriotza krudelen oroitzapenetatik aldentzea ez da erraza, horregatik, itzal horietatik ihes egin ahal izateko, biharamuna existituko ez balitz bezala aurrera jarraitzea nahitaezkoa da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Digital Image

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Digital Image

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Ama izatea emakume guztion eskubidea da, baina, aniztasun funtzionala duten emakumeen inguruan ari garenean, gaia tabu bihurtu daiteke. Ikerketa honetan, aniztasun funtzional fisikoa duten emakumeen amatasunaren gaia lantzen da. Horretarako, legedi testuak, datu estatistikoak, ikerketak erabili dira, baina batez ere protagonistei ahotsa eman nahi izan da, aniztasuna funtzional fisikoa duten emakumeak. Seme alabarik gabeko aniztasun funtzionala duten emakumeak, ama izandako aniztasun funtzionala duten emakumeak, eta ama izan ostean aniztasun funtzionala izandako emakumeak. Ateratako emaitzek, ezjakintasuna eta baldintzapen sozialek emakume hauen bizitza modelatzen dutela erakusteaz gain, emakume taldearen arabera bizitza ikuspuntu ezberdinak daudela adierazten dute.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Gradu Amaierako Lan honek mugikorren salerosketan jarduten duen Guremugikor S.L. fikziozko enpresaren 2014 ekitaldiko kontuen ikuskaritzaren prozesu osoa azaltzen du. Kontuen ikuskaritza burutuko duen auditorea Kepa Fernandez de Antona Garmendia da. Azken hau Kontabilitate eta Kontuen Ikuskaritza Institutuaren (ICAC) baimena duen pertsona fisikoa da eta Kontu Ikuskarien Erregistro Ofizialean (ROAC) inskribatua jardularien atalean. Era berean, Kepa Ekonomialari Ikuskarien Erregistroan (REA) inskribatuta dago. Ikuskaritzako lana egiteko aplikagarria izango den arautegia hurrengoa izango da: Kontuen Ikuskaritzaren Legea eta hau garatzen duen Araudia , ICAC-en Ebazpenak, ICAC-ek egokituriko Kontuen Ikuskaritzarako Nazioarteko Arauak (NIA-ES ) eta Kontuen Ikuskaritzarako Arau Teknikoak (NTA ), azken hauek NIA-ES-ak arautzen ez dituzten arloetan. Lanaren egiturari dagokionez, lau zatitan banatu dugu. Ikuskaritza prozesua agindu gutunarekin hasiko da, onartzen denean ikuskatze-kontratu bihurtuko denarekin. Une berean, aurretiazko berrikusketa egin eta Guremugikor S.L. 2014 ekitaldiko Urteko Kontuak zergatik ikuskatu behar dituen aztertuko dugu. Bigarrenik, ikuskaritza plangintza osatuko dugu, kontuen ikuskaritzaren prozesu osoan zehar gida izango duguna eta hurrengo aspektuak barne hartuko dituena: erakundearen eta sektorearen berezitasunen ezagupena, ebaluaketa analitikoa, barne kontrolaren ulermena, garrantzi erlatiboa eta ikuskaritza arriskuen balorazioa. Hirugarrenik, behin ikuskaritza plangintza ezarrita, sozietatearen 2014 ekitaldiko urteko kontuak osatzen dituzten arlo bakoitzerako ikuskaritza egitarauak egingo ditugu, bertan ikuskaritzako nabaritasun nahiko eta egokia lortzeko prozedurak burutuz. Bukatzeko, ikuskaritza txostena prestatuko dugu. Azken honen bidez, enpresaren urteko kontuek 2014 ekitaldiko ondarearen, emaitzen, egoera finantzarioaren eta diru-fluxuen irudi fidela aurkezten duten ondorioztatuko dugu.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

42 hojas : ilustraciones, fotografías a color.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

53 hojas : ilustraciones.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

65 hojas : ilustraciones, fotografías a color.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

11 hojas : ilustraciones, fotografías

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

47 hojas: ilustraciones, fotografías a color.