7 resultados para berritzailea
Resumo:
Gaur egun, konpetentzia zientifikoen garapena Lehen Hezkuntzako eskolan gutxi garatuta eta eztabaidagarria den gaia da. Ikasleek kultura zientifikoan murgiltzeko forma aurkitu eta, bereziki, argumentazio gaitasuna garatzen laguntzea, zientziak hitz egiteko aukerak emanez, ez da batere arrunta gure eskoletan. Esku-hartze berritzaile hau egoera honi aurre egiteko eta arazoari irtenbide bat bilatzeko diseinatuta izan da. Honen bidez, Lehen Hezkuntzan zientzienganako interesa sustatzen saiatzen da, zientziako klaseetan datuen erabilerari eta argumentazioari lehentasuna emanez. Ekimena 2013-2014ko martxoan jarri da martxan.
Resumo:
[EU]Proiektu honen helburua etxebizitzetako barne hormen dimentsionamendu berritzailearen azterketa bat egitea da, orain arte erabilitako horma klasikoen ezaugarriak mantenduz, diseinu optimoagoa lortzeko asmoa izanda, material kantitatearen murrizketa bat bilatuz. Hau burutzeko diseinatua dagoen igeltsuzko horma bat hartuko da oinarri modura eta honen moldeaketa bat eginez, eta isolatzaile industrial biren arteko konparaketa bat aurrera eroanez, berregite optimo bat sortuko da, beharrezko suaren kontrako ezaugarri mekaniko eta termikoak betetzen dituena.
Resumo:
Lan hau eskola kiroleko egitasmo bat da eta proposamen berritzailea kirol jokoen ezaugarri eta egitura oinarri harturik egiten da.
Resumo:
XX. mendean eman zen hezkuntza sistemaren aldaketa dela eta agertutako “Eskola Berria”ren mugimenduaren barnean dagoen Amara Berri Sistema mugimendu garrantzitsua eta oso berritzailea da. Hezkuntza kalitatea hobetzeko nahiarekin, hogei hezkuntza zentro baino gehiagok lan-sare bat osatzen dute, non sistema honen finkatzeari eta garapenari erreferentzia egiten dioten helburuak ezartzen diren. Ikerketa lan honetan ikasleen kalifikazio akademikoak eta irakasleek Amara Berri Sistemaren gainean duten pertzepzioa ageri dira. Horrela, Amara Berri Sistemak eskolari eta bertako kideei dakarkien onurak anitzak direla eta egiaztaturik daudela baieztatzen dugu.
Resumo:
LABURPENA: Gaur egun eskola porrota hezkuntza arloko kezka nagusienetariko bat da, eta honen arrazoietariko bat ikasleen irakurketa arazoak izan daitezke. Dakigunez, eskola-liburutegia irakurketa lantzeko eta sustatzeko gune ezinhobea da, eta hori dela eta, zentroaren ardatza izan beharko litzateke. Eskola-liburutegian, bestalde, irakaskuntzarako metodología berritzaileak praktikan jar daitezke, horretarako baliabideak dituelako, baina eskola askotan oraindik bazterturik agertzen da. Lan honek eskola-liburutegiaren errealitate ezberdinak eta honen funtzionamendu egokia lortzeko baldintzak erakustea helburu du.
Resumo:
Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren elementu nabarmen bat erabiltzen diren material eta baliabideak dira, eta horien artean unitate didaktikoak eta proiektuak. Era askotakoak daude, baina gehienak zaharkiturik daude eta ez dute ikasleen interesa eta motibazioa pizten. Umeen errealitatea, gustuak eta nahiak, eduki, kolore eta jolasekin erlazionaturik dagoen proiektu original eta berritzailea sortzea izan da lan honen helburua. Ikasleak era aktiboan barneratuko dituzte edukiak eta praktikara eraman ahal izango dituzte, ikasketa esanguratsua eta parte hartzailea bultzatuz. Horrek guztiak haurren egunerokotasuna eta interesak barne hartzen dituen proiektu honetan eragina du, emaitza positiboak jasotzerako orduan, eta beraz, ikasleen aldetik, harrera ezin hobea eskaintzen du.
Resumo:
[ES]En este trabajo sobre las víctimas del terrorismo de ETA se abordarán temas relacionados con su recuperación emocional y su reconocimiento, particularmente, distinguiendo entre las víctimas que han tenido experiencias de encuentro con un ex miembro de ETA, y las que no lo han tenido. En ocasiones, las instituciones públicas facilitan la oportunidad a las víctimas de participar en programas o prácticas de justicia restaurativas frente a ex victimarios, mientras que otras víctimas prefieren no participar en estas experiencias, o simplemente no tienen acceso a ellas. Partiendo del derecho que tienen las víctimas de ser reconocidas tanto en una circunstancia como en la otra, este trabajo explora si éstas cuentan con los suficientes recursos y mecanismos para hacer frente a su recuperación emocional y reconocimiento. La primera parte del trabajo está dedicada a la contextualización y conceptualización de las víctimas, sus derechos y sistema normativo, y los mecanismos de justicia restaurativa. En la segunda parte, se analizan brevemente algunas experiencias internacionales de justicia restaurativa con víctimas del terrorismo. A continuación, exploraremos el caso vasco estudiando diferentes casos de recuperación y reconocimiento en víctimas de Euskadi. Y finalmente, se muestran los resultados del trabajo de campo sobre las tres entrevistas realizadas donde víctimas y victimarios valoran experiencias de justicia restaurativa y su potencial reparador.