5 resultados para berrikuspena


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan giza baliabideen zuzendarit zari buruzko literaturaren berrikuspena egiten dugu ikuspegi kulturaletik. Helburu honekin, kulturaren eragina hainbat eremutan lant zen duten lanak aztert zen ditugu, esaterako, erakundeen konfi gurazioan edo giza baliabideen funt zioan bertan duen eraginean erreparatuz. Gainera, arreta berezia eskaint zen diogu nazioarteko testuinguruari, ikuspegi honen muinak ñabardura aipagarria baitauka ingurune honetan. Literaturan kultura aldagaiak duen kont siderazioari buruz eta baita ere etorkizunean ikuspegi teoriko hau aplikagarri izateak eskat zen dituen ikerketa beharrei buruz hausnarketa egiten dugu.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Formazio ekonomikoa edo enpresa kudeaketan formazioa dutenei zuzendutako materiala da; edozelan ere, Administrazioaren jarduteko moduak ezagutu nahi duen orori baliagarri gerta dakioke. Liburu honetan atal hauek agertzen dira : Administrazio zuzenbidea eta Administrazio Zuzenbide iturrien teoria. Administrazio antolakuntzaren oinarriak. Administrazio-egintzari buruzko teoria, administrazio-prozedura, administrazio-egintzen berrikuspena eta errekurtsoak. Administrazioak ekonomian esku hartzeko baliatzen dituen teknikak

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lanaren helburuak haur ospitaleratu eta erizainen arteko komunikazioaren ezaugarriak eta hau hobetzeko neurriak eta haurren antsietatea eta sintomatologiaren kontrola hobetzeko komunikazioa eta honekin erlazionatutako estrategiak aztertzea dira. 6-12 urte bitarteko ume ospitaleratuek pairatzen duten antsietatea murrizteko komunikazioak duen eragina lantzen duten artikuluen berrikuspena egin da azken 10 urteetan idatzitako artikuluak bilatuz. Haurrek berez ospitalak eragindako estresa murrizteko gaitasunik ez dutenez, erizainarekin bideratzen duten komunikazioa eta honekin batera erabilitako beste teknika batzuk oso eraginkorrak direla antsietatearen murrizketan ondorioztatu da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Paziente paliatiboak, heriotzera hurbilduz doazen heinean, hainbat erabaki hartzera behartuta ikusten dute euren burua. Horrekin erlazionatuta, kalitatezko adierazle bezala, hiltzeko lekuaren aukeraketa aurkituko litzateke. Hau, urteekin eraldatuz joan da, aukera gehiago zabalduz gaixoari. Helburuak: paziente paliatiboak, Europa mailan, hiltzeko aukeratuko luketen lekuaren eta azkenean hil egiten diren lekuaren arteko bat etortze mailaren analisia. Horrez gain, kongruentziarik ematen ez den kasuetan, zeintzuk faktore esku hartzen duten aztertu da. Diseinua: bibliografiaren berrikuspena. Metodoak: bilaketa bibliografiko bat burutu da datu base ezberdinetan (Pubmed, IME, Cuiden). Barne hartze eta baztertze irizpideak erabili ondoren, 24 artikuluren analisia egin da. Emaitzak: gaixo paliatiboen artean, etxean hil nahi duten eta bertan hiltzen direnak %48a dira. Bestetik, ospitalean hiltzen direnen artetik soilik %30ak hil nahi du bertan. Beste aukera posibleak, erresidentzia eta ospitale paliatiboa izango lirateke, eta bertan hil nahi duten eta bertan hiltzea lortzen duten pazienteen ehunekoa %75 eta %26.5ekoa izango litzateke hurrenez-hurren.Ondorioak: paziente paliatiaboak hil nahi duen lekuaren eta errealitatean hil egiten den lekuaren artean bat etortze adierazgarririk ematen ez dela ikusi egin da. Nahia eta gertatutakoaren arteko ezadostasun maila, hainbat faktorerekin lotura dauka, batez ere, faktore biopsikosozialekin. Hala ere, estatuen artean desberdintasunak ematen dira, kongruentzia mailarik onena Erresuma Batuak lortzen duela ikustaraziz. Beraz, oraindik ere, programa eta politika ezberdinen sustapena beharrezkoa izango da, bizi bukaeran horrenbesteko pisua hartzen duen erabaki honetan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

RESUMEN: El presente trabajo trata de indagar sobre los Derechos Humanos y el Derecho a la Educación de los niños y niñas de colectivos desfavorecidos, para promover la reflexión y proyección de la Educación Social como profesión educativa en la educación de paz y Derechos Humanos. Para ello, se realiza una revisión de las bases científicas, e históricas de las que surgen los Derechos Humanos. Posteriormente, mediante una metodología cualitativa de caso, se lleva a cabo por un lado, la observación de la experiencia educativa de la Comunidad de Collique en Lima (Perú); y por otro se realiza una evaluación y análisis de los resultados obtenidos.