5 resultados para baliagarritasuna


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Gaur eguneko politika ekonomikoak aztertu ezkero berehala ohartuko ginateke azpiegitura - proiektuei ematen ari zaien garrantzi gero eta handiagoaz. Aurrekontuetan, beste zenbait kontusailetan murrizketak edo gutxienez mugaketak planteatzen ari diren bitartean azpiegituren ezarrerarako baliabide gehiago destinatzen dituzte. Eta ildo hau nagusitzen ari da esparru guztietan, europarretik hasita udal esparruraino. Artikulu honen helburua ez da izango gai honen sakoneko azterketa xehetu eta osatua eskeintzea, horrek luzez gaindituko bailuke aldizkari batetako idazlan batek bete dezaken funtzioa. Gure helburua, hortaz, askoz ere apalagoa izango da; zera da lortu nahi duguna: gure lurraldearentzat hain erabakior diren azpiegitura - proiektuei buruzko jakinmina sortaraztea irakurleongan, aurrerantzean interes eta arreta handiagoaz jarrai ditzaten gaiaren nondik norakoak, komunikabideek horren maiz zuzentzen diguten informazioaren bidez.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

XX. mendean eman zen hezkuntza sistemaren aldaketa dela eta agertutako “Eskola Berria”ren mugimenduaren barnean dagoen Amara Berri Sistema mugimendu garrantzitsua eta oso berritzailea da. Hezkuntza kalitatea hobetzeko nahiarekin, hogei hezkuntza zentro baino gehiagok lan-sare bat osatzen dute, non sistema honen finkatzeari eta garapenari erreferentzia egiten dioten helburuak ezartzen diren. Ikerketa lan honetan ikasleen kalifikazio akademikoak eta irakasleek Amara Berri Sistemaren gainean duten pertzepzioa ageri dira. Horrela, Amara Berri Sistemak eskolari eta bertako kideei dakarkien onurak anitzak direla eta egiaztaturik daudela baieztatzen dugu.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Ekonomia globalizatuan kooperatiba enpresaren garapenak dakarren problematikan kokatzen da lan hau. Zehazki, MCC korporazioak bere jarduerak nazioarte mailara egokitzeko sortu eta erositako filialetarako politika sozial propioa garatzeko gakoak eta egungo jokabide kodeek izan dezaketen baliagarritasuna ditu aztergai. Lankidetzaren esparruan kokatzen diren enpresek, batik bat handiek, globalizazioaren aurrean duten problematikan sakontzeko ikuspegi baliotsua eskain diezaguke MCCren nazioarteko ibilerak.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honetan semantika distribuzionalaren eta ikasketa automatikoaren erabilera aztertzen dugu itzulpen automatiko estatistikoa hobetzeko. Bide horretan, erregresio logistikoan oinarritutako ikasketa automatikoko eredu bat proposatzen dugu hitz-segiden itzulpen- probabilitatea modu dinamikoan modelatzeko. Proposatutako eredua itzulpen automatiko estatistikoko ohiko itzulpen-probabilitateen orokortze bat dela frogatzen dugu, eta testuinguruko nahiz semantika distribuzionaleko informazioa barneratzeko baliatu ezaugarri lexiko, hitz-cluster eta hitzen errepresentazio bektorialen bidez. Horretaz gain, semantika distribuzionaleko ezagutza itzulpen automatiko estatistikoan txertatzeko beste hurbilpen bat lantzen dugu: hitzen errepresentazio bektorial elebidunak erabiltzea hitz-segiden itzulpenen antzekotasuna modelatzeko. Gure esperimentuek proposatutako ereduen baliagarritasuna erakusten dute, emaitza itxaropentsuak eskuratuz oinarrizko sistema sendo baten gainean. Era berean, gure lanak ekarpen garrantzitsuak egiten ditu errepresentazio bektorialen mapaketa elebidunei eta hitzen errepresentazio bektorialetan oinarritutako hitz-segiden antzekotasun neurriei dagokienean, itzulpen automatikoaz haratago balio propio bat dutenak semantika distribuzionalaren arloan.