2 resultados para aurrezkia
Resumo:
90. hamarkadaren hasieran Gobernu irlandarrak bertako ekonomian eragin positiboa izango zuten hainbat erabaki estrategiko hartu zituen. Erabaki hauek zergen murrizketak eta ekonomiaren liberalizazioa suposatzen zituzten. Honi esker esportazioak hazkunde ekonomikoaren bultzatzaile nagusi bihurtu ziren. XXI. mendearen hasieran higiezinen sektoreak kanpo sektorea ordezkatuko du ekonomiaren dinamizatzaile nagusi bezala. Euroan sartzeak, atzerriko aurrezkia etxebizitzen erosketara bideratuz, higiezinen burbuilaren sorrera ahalbidetu zuen. Higiezinen sektorean oinarritutako hazkunde ekonomikoa 2007. urtean eztanda egin zuen finantza krisi globalaren ondorioz bukatu egingo da. Gaur egun, Irlandako ekonomia hazkunde jasangaitzeko garai horren ondorioak pairatzen ari da. Hau dela eta, krisi sakoneko egoera bat igarotzen ari da, Europar Batasunak erreskatatu behar izan du eta bere fi nantza sektorearen zati handi bat sektore publikoaren esku dago.
Resumo:
Lan honetan Gipuzkoako udaletxeetan krisialdi ekonomikoak izan duen eragina aztertuko da. Horretarako adierazle ekonomiko-finantzario nagusiak aztertuko dira. Analisia sakonagoa izan dadin, azalduko diren zenbait irizpideren baitan aukeratutako 12 udaletxeetan zentratuko da. Honela arazo ezberdinei aurre egiteko irtenbide ezberdinak aukeratu direla ikusi ahal izango dugu, bakoitzak zuen ahalmenaren arabera. Era berean Gipuzkoako sektore publikoaren egitura eta funtzionamendu azalduko da. Bertan, konpetentzien banaketa eta bakoitzaren autonomiaren mugak aztertuko dira. Halaber, azken urteotan erregulazioan eman diren zenbait aldaketa ere komentatuko dira. Aldaketa horiek udaletxeen aurrekontuetan izan duten eragina ere ikusiko dugu.