9 resultados para aurrezki gordina


Relevância:

60.00% 60.00%

Publicador:

Resumo:

Jada sei urte igaro dira azkeneko hamarkadetan pairatu dugun krisialdi ekonomiko gogorrena iritsi zela eta, kimuak kimu, oraindik ere egundoko sarraskiak sorrarazten dihardu. Urakan bat bailitzan agertu zen gure artean eta guztiongan aparteko eragina izan du: gure kontzientzia ekonomikoa astintzeaz gain orain arte normaltzat ematen genituen hainbat portaera kolokan jarri ditu. Kaltetuen zerrenda luze horretan herritarrengandik gertuen dauden erakunde publikoak agertzen dira: udalak. Artikulu honetan krisiak Gipuzkoako udalen finantza-egoeretan izan duen eragina aztertuko da, eragin negatiboa pairatu zuten lehendabiziko urtetik abiatu (2008) eta aurrekontu likidatuak dauzkagun azkeneko urtera (2012) iritsi arte. Udalen egoera ekonomiko-finantzarioa zein den jakiteko baliagarriak diren, transferentzia arruntekiko menpekotasuna, funtzionamendu gastuak, aurrezki gordina, aurrezki garbia, legezko zorpetze maila, zor bizia eta gastu orokorretarako diruzaintza-gerakina adierazleen egoera eta bilakaerak aurkeztuko dira.

Relevância:

60.00% 60.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honen helburu nagusia,Gipuzkoako udalen finantza kaudimena aztertzeaz gain, beraien arteko konparaketa bat egin ahal izatea zen. Beste modu batera esanda,egoera hobeagoan dauden udalak nortzuk diren identifikatu ahal izatea. Hasi aurretik bagenekien, ordea, udal baten finantza kaudimena ez dagoela faktore bat edo biren arabera soilik, eta gauza asko subjektiboak direla ere bai. Gainera, eragina duten baldintza guztiak kontuan hartzea ere zaila da. Kasu honetan, 9-10 adierazle aukeratu dira, ondoren udal bakoitzak besteekin konparatuz adierazle horretan lortutako zenbatekoa 1etik 10erako puntuazio batekin baloratu da, eta azkenik, udaletxe guztien ranking bat osatu da. Ondorengo lerroetan ikus daiteke ranking honen testuingurua,erabilitako metodologia eta egindako kalkuluen ondorio nagusiak ere.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Ikerkuntza honetan Espainiako erkidego bakoitzean 2010. urtean egondako alokairuen egoera aztertuko dut. Lan honen jomuga espainiar ekonomiako egiturazko arazo nagusienetariko bat aztertzean datza: lan merkatuko oreka. Hau da, Espainiako erkidego bakoitzeko alokairuen desberdintasunak aztertzea dut xedetzat.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lanaren oinarria urte jakin batean, kasu honetan 2010, soldatan eman daitezkeen aldaketak azaltzea, hauek zeren ondorioz ematen diren argitzea eta suposatzen dituzten zenbakizko ondorioak lantzea izan da. Baina hau egiteko azterketa ikuspuntu desberdinetatik jorratu nahi izan dut, horregatik niretzako garrantzitsuenak diren aldagaiak aukeratu ondoren, alde batetik, hauen azterketa lanaldi motaren arabera egin dut. Honetaz gain, aldagai horiekin eredu bat zehaztu dut eta gainera aldagaiak estimatu, interpretatu eta amaitzeko kontrasteak jorratu ditut.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Duración (en horas): Más de 50 horas. Destinatario: Estudiante y Docente

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan Solow eredua orokortu egin da sektore publikoa barneratuz. Kasu honetan kontsumo eta errentaren gaineko zergak aztertu egin dira eta oreka egonkorreko balioak kalkulatzeaz gain, Urrezko Erregelaren aurrezki tasak zehaztu egin dira. Urrezko Erregela gizabanakoen ongizatea maximizatzen denean lortzen dugu. Bestetik, aldagai guztiak langile efektibo bakoitzeko definitu egin dira. Guzti hau kontuan hartuz, sektore publikoa daukan ekonomia eta sektore publikorik gabeko ekonomiaren arteko konparaketa bideratu egin da eta lan honen xedea Urrezko Erregelan gizabanakoei ongizate gehien ematen dien egoera aztertzea izango da. Lan honetatik ondoriozta daitekeenez, ekonomia oreka egonkorrean dagoenean, kapitalak produkzioan duen partaidetza eta zerga tasa batzuetarako gizabanakoek sektore publikoa daukan ekonomian bizitzea nahiago izango dute eta aldagai hauen bestelako balioetarako sektore publikorik gabeko ekonomian bizitzea nahiago izango dute. Hala ere, ekonomiak Urrezko Erregelaren maila lortzen duenean, gizabanakoentzat indiferente izango da sektore publikoa izan edo ez izan, bi egoeratan gizabanakoek ongizate maila berdina lortzen dutelako. En este trabajo se ha generalizado el modelo de Solow añadiendo el sector público al análisis. En este caso se han analizado los impuestos sobre la renta y el consumo y aparte de calcular los valores del estado estacionario, se han determinado las tasas de ahorro de la Regla de Oro. Se ha remarcar que se obtiene la Regla de Oro cuando se maximiza el bienestar de los ciudadanos. Por otro lado, se han definido todas las variables sobre cada trabajador efectivo. Teniendo en cuenta todo lo anteriormente mencionado, se ha realizado una comparación entre una economía con sector público y otra sin sector público y el objetivo de este trabajo es determinar en cuál de las dos situaciones el bienestar de los ciudadanos se maximiza más en la Regla de Oro. De este trabajo se puede concluir que cuando la economía está en el estado estacionario, para una determinada tasa de impuesto y para una determinada participación del capital en el trabajo, los ciudadanos preferirán vivir en una economía con sector público y para otros valores de esas variables, en cambio, una economía sin sector público será la mejor opción para los ciudadanos. Sin embargo, cuando la economía alcanza el nivel de la Regla de Oro, a los ciudadanos les resultara indiferente si hay sector público o no lo hay, ya que en las dos situaciones se obtiene el mismo bienestar.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

EUSKARA:Idatzi honetan denbora aurrera pasa ahala aurrezki tasak, biztanleriaren hazkundeak eta teknologiaren aurrerapenak hazkunde ekonomikoan duten eragina aztertuko dugu. Horretaz aparte, bizi-mailaren nazio arteko ezberdintasunak eta herrialde desberdinen ekonomiak bat-etorriko diren ala ez analizatuko dugu. Horretarako, Solow-en eredua erabiliko dugu. Ereduak kontsideratzen dituen populazioaren aldaketak eta aurrerakuntza teknologikoen eraginak lanean barneratzeaz gain, konbergentzia aztertuko dugu. Hau da, gutxien garatuak daudenak eta garapen bidean daudenak garatuak daudenen posizioetara hurbilduko diren ala ez eta zeintzuk izan daitezkeen horren arrazoiak. Asiako, Afrikako eta ELGA erakundearen herrialde batzuen datuak hartuta konbergentzia aztertuko dugu. ELGA herrien kasuan, konbergentzia eman dela ikusten da, hau da, nazioek bat-egin dute. Asiako zenbait herrialdetan ere horrela dirudi. Afrikako herrialdeekin, ordea, ez da hori ikusten, herrialde bakoitzak bere norabidea jarraitzen du. Kasu honetan, ez da konbergentziarako patroi argirik ikusten.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU] EEUUetan aurrera eramandako titulizazioek eta nazioarteko finantza sektoreek bideratutako gestio desegokiek, mundu mailan ezagutu izan den finantza krisirik handiena sorrarazi izan dute. Hau horrela izanik, asko izan dira nazioarte mailan hazkundea berriro ere gauzatzeko aurrera eraman beharreko neurriak. Espainiako kasuan zentratuz, finantza sistemak izugarrizko berregituraketa prozesua bizi izan duela aipagarria litzateke, horrek, banku sistema osoan aldaketa bortitza suposatu duelarik. Onartu berri diren lege berrien kopurua nabarmena da, eta horrek, etorkizunera begira sistemaren jasangarritasuna kolokan jartzen dutela esan genezake. Izan ere, oraindik ugari baitira herrialdean bertan zein bertatik kanpo topa genitzakeen arrisku politiko eta ekonomikoak.