2 resultados para Plentziako udalerria


Relevância:

60.00% 60.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honek, Plentziako udalerriko 2003-2013 denboraldiko aurrekontuak aztertzen ditu. Aurrekontuen analisia aurrera eramateko, lana bi zati desberdinetan zatitzen da. Alde batetik atal teorikoa eta beste alde batetik atal praktikoa. Horretarako, Toki Erakundeak zeintzuk eta zer diren laburbildu dira eta hori behin jakinda, Toki Erakundeek zehazki, udaletxeek, egin eta eraman behar dituzten aurrekontuen definizoa, irizpideak, zikloa eta sailkapenak aztertzen dira.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honetan aurkikuntza baten berri ematen dugu: Plentziako armarri batean aurkitutako hiru euskal esaera zahar (1603) aurkezten eta hizkuntzaren eta historiaren ikuspuntutik aztertzen ditugu. Hiru esaerotatik bi «Refranes y sentencias» 1596) lanean agertzen dira, eta hori datu garrantzitsua da; izan ere, Lakarrak 1996) errefrau-bilduma anonimo horren jatorriaz egindako proposamena berresteko argudio berria da. Zehazki, Bizkaiko ipar-mendebala proposatu zuen Lakarrak bildumako errefrauen jatorri gisa. Beste alde batetik, Bizkaiko ipar-mendebaleko euskararen zenbait ezaugarri baliatuta, Arrasateko erreketari buruzko zenbait kantu eremu horretan sortu zirela proposatzen dugu —zehazki, Butroeko (Gatika) dorretxearen inguruan—, hizkuntzari dagozkion argudioak historiari buruzkoekin osatuta.