992 resultados para EUS


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan, marketinean eman diren azkeneko aldaketak direla eta Omnikanalitatearen ingurune berrira egokitzeko enpresen beharra adierazten da, gai honen garapena burutzeko marko teoriko bat sortuz. Marko teoriko honetan, marka-esperientzia, kontsumitzaileen lotura eta kontsumitzaile berrien portaera aipatzen dira, bakoitzaren alderik garrantzitsuenen azalpena emanez eta aldagai hauek Omnikanalitatearekin duten lotura adieraziz. Gainera, lanaren azkeneko zatian, bi ikerketa praktiko garatu dira; bat kontsumitzaileen ikuspuntua zehaztuz bi enpresa garrantzitsuren kontsumitzaileei galdeketa eginez eta bigarrena, gaian aditua denarekin izandako elkarrizketaren ikuspuntua adieraziz. Azkenik, aztertu diren aldagaiak kontuan hartuta eta bateratuta, lanaren ondorioak atera dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan japoniar ekonomiaren bilakaera aztertzen da aro berritik gaur egunerarte. Helburu nagusia ekonomia honen hazkunde azkarra ahalbidetu zuten faktore nagusiak identifikatzea eta aztertzea da.