988 resultados para lan-ohiturak


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gradu Amaierako Lan honekin hidrogenoaren ekoizpena ikertu nahi da, biomasaren pirolisi eta jarraian buruturiko lurrun bidezko hegazkorren erreformatze bidez. Helburu nagusia biomasaren pirolisiko produktuen erreformatzearen operazio baldintzak optimizatzea da nikelezko katalizatzaile komertzial bat erabiliz, eta horretarako: Tenperaturak erreformatuko produktuetan duen eragina aztertzea; Erreformatze etaparako denbora espazial optimoa zein den aztertzea; eta Ur/biomasa erlazioak erreformatuko produktuetan duen eragina aztertzea.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Ikuspuntu medikotik, hipertermia hitzak gorputzaren ehun zein organo edo organismo osoa- ren tenperatura ohikoa baino handiagoa deneko egoera klinikoari egiten dio erreferentzia. Onko- logiaren ikuspuntutik aldiz, minbizia dagoen tokian bero sorreran oinarritutako tratamenduak adierazten ditu. Tratamendu horiek ondo planifikatzeko eta zeluletan gertatzen diren beroketa mekanismoak ondo ulertzeko berebizikoa da SAR-a. Izan ere, honek adierazten du nanoparti- kulek eremu magnetikotik xurgatutako potentzia (Specific Absortion Rate). Lan honetan burdin oxidoa diren nanopartikula magnetikoen lau lagin karakterizatu dira. Horietako bi lagin uretan daude disolbatuta eta beste biak, aldiz, toluenoan. Karakterizazioa egiteko, VSM eta ZFC-FC neurketak egin dira nanopartikulen tamaina eta anisotropia konstan- te efektiboa lortzeko hurrenez hurren. Behin karakterizazioa eginda, nanopartikula horien SAR-a neurtu da aplikadore elektromag- netiko bat eta AC magnetometro bat dituen gailu batekin. Bertan, eremu magnetiko bat sortzen da nanopartikulak kitzikatzeko eta nanopartikulen kitzikikapen honek tentsio bat induzitzen du begizta batzuetan. Tentsio honetatik lortu da zein den nanopartikulen magnetizazio dinamikoa eremu magnetiko hori aplikatzerakoan. Datu hauek eskuratu eta gero, neurtutako SAR-a erabi- li den ereduarekin, zeina teoria linealean eta Brown-en eta N ́eel-en lasaikuntza mekanismoetan oinarritzen den, alderatu da. Azkenik, nanopartikulen arteko interakzioak aztertu nahirik, lagin bat hartu da eta kontzen- trazio ezberdinetan egin dira SAR neurketak. Esan bezala, neurketa hauetan nanopartikulen magnetizazioa zein den neurtzen da. Beraz, ezaguna da neurgai diren nanopartikulen histeresi zikloa. Histeresi ziklo hau zabaltzen den edo estutzen den aztertuz, nanopartikulen arteko inte- rakzioei buruz informazioa lortu da. Lan honetan ikusi da nanopartikulak ongi karakterizatu direla eta eredu teorikoa bat datorre- la esperimentuetan lortutako emaitzekin. Bestalde, ikusi da nanopartikulen arteko interakzioek ez dutela histeresi zikloa aldatzen neurtu diren kontzentrazioetan. Lan honen lehen bi kapituluetan, ikuspuntu medikotik hipertermia zer den eta zer oinarri fisiko dituen aztertu da. Ondoren, nanopartikulen karakterizazio magnetikoa egin da. Jarraian, SAR neurketak egin dira eta eredu teorikoarekin alderatu dira neurketa horiek. Eta azkenik, lagin baten kontzentrazio ezberdinetan histeresi zikloak neurtu dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen bitartez fotofisikari buruzko kontzeptu berriak, karga transferentzia intramolekularreko prozesua, irakasgaian aztertutakoa askoz gehiago sakondu da. Hala nola, kimika konputazionalean ikasitako oinarriak kontuan harturik bestelako metodo berriak aztertu dira. Etekin kuantikoa kalkulatzean erreferentzia egokia erabakitzeko gaitasunak lortu dira. Laborategiari dagokionez, absortzio eta fluoreszentzia teknikak ezagunak izan arren, askoz sentikorragoak diren teknikak erabiltzen ikasi da. Gainera, teknika berriak ere ikasi dira, fotoi kontagailua esate baterako. Lan honen helburua eremu ikuskor osoan lan egiteko zianina familia bat lortzea da. Hain zuen BODIPY laser koloratzaileekin lortu nahi da. Horretarako kromoforo sinpleena, 1. Lagina, erreferentziatzat hartu da eta honen egitura eraldatuz eta ezaugarri fotofisikoak moldatuz bandaren posizioa aldatzea lortu da, ahalmen fluoreszente altua mantendu den bitartean.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan deskribatu den bezala PDEAm/PAA konplexuak bai disoluzioan, bai gainazaletan pareko ezaugarri fisiko-kimikoak dituzte. Analisi elementala, termograbimetria, infragorriaren bidezko espektroskopia eta kalorimetriaren bidez konplexuak ikertu dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen atzean dagoen hipotesia Bizkaiko itsasadarretan dauden mikroplanktonen populazioak eta hiri-kutsadurak erlaziorik ote duten aztertzea da. Horretarako, ia urte eta erdian gazitasun altuko urak (> %3.0) hartu dira Nerbioi eta Urdaibai itsasadarretan urtaro guztietan. Lagin horietan beste ikerlari batzuk analisi genetiko orokorra bideratu dute mikroplanktonen dibertsitatea identifikatzeko eta lan honen helburua izan da PAHen analisia aurrera eramatea.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Azken urteetan metamaterialek izugarrizko arreta eragin dute. Material artifizial horiek hainbat aplikazio ezberdin izateko diseinatzen dira eta horretarako, ikerkuntza haien propietate elektromagnetikoak ulertzean zentratu da. Lan honen helburua, hortaz, metamaterialen jokabide elektromagnetikoa ulertzea da. Horretarako, FDTD (Finite Difference Time Domain) metodoa erabiliko dugu Maxwell-en ekuazioak ebazteko. Oinarria ulertzeko, lehenik, uhin elektromagnetikoen hedapena aztertuko dugu ingurune sinpleagoetan eta ingurune desberdinen arteko muga-azalen jokabidea simulatuko dugu. Hori egin eta gero, amaitzeko, uhin elektromagnetikoen hedapena aztertuko dugu errefrakzio-indize negatiboko materialetan (metamaterialetan).

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honen helburua da DMRen metilazioaren galera partziala duten PHP1B pazienteen alelo bakoitzeko CpG posizio bakoitzaren metilazio maila neurtzea ahalbidetzen duen metodo azkar, erraz eta merke bat diseinatzea, garatzea eta balioztatzea.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Nanoantena plasmonikoak antena optikoak dira, hau da, irrati-uhin edo mikrouhin-antenen moduan, espazioan hedatzen den erradiazio elektromagnetikoa energia lokalizatu bilakatzen dute eta alderantziz. Hala ere, antena konbentzionalak ez bezala, antena optikoak espektro ikusgaian eta infragorrian propietate erresonanteak dituzten egitura isolatuak dira, eta ez dira zirkuitu elektronikoen bidez elikatzen. Erresonantzia plasmoiak baliatuz, antena hauek eremu elektromagnetikoak konfinatzeko eta indartzeko ahalmen handia dute, aplikazio desberdinetarako oso interesgarriak direlarik, hala nola nanoeskalako mikroskopia eta espektroskopia optikoa, eguzki-energiaren transformazioa, zirkuitu optikoak, sentsoreak... Lan honetan antenarik sinpleena, nanopartikula esferiko metalikoa, aukeratu da antena optikoen oinarrizko propietateak aztertzeko. Kasu honetan adierazpen analitikoak (Mie teoria) erabil daitezke argiaren sakabanaketa deskribatzeko, baina antena asimetrikoagoen kasuan metodo numerikoak erabili behar dira ezinbestean. Bukaeran MNPBEM metodoa erabili da dimero-antena baten jokabidea simulatzeko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan, Zientzia eta Teknologia Fakultatean eskaintzen den Fisikako Graduko irakas-materialetatik abiatuta, Optika irakasgaiko terminologia erreala detektatu eta hiztegi eleaniztun bat osatu da Terminologia Zerbitzurako Online Sisteman (TZOS) kontsultagai jartzeko. Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) programarako garatuta- ko metodologia erabili da horretarako. Bestetik, sortutako hiztegia, eskura ditugun ohiko kontsulta-baliabideekin erkatu da, Optika irakasgaiko terminologiaren presentzia zenbaterainokoa den jakiteko. Azkenik, hiztegi eleaniztuna osatzen duten terminoen azterketa linguistikoa ere egin da, Optika irakasgaian erabilitako terminoen esanahiaren eta formaren profila irudikatzeko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Gaur egun nanozientzia zientzia eta teknologia arlo guztietara zabaldu da, gizarte garapenean eragin handia izan du. Ikerkuntza arlo guztietara zabaldu da ezinezkoak ziruditen erronkak argitu eta ezezagunak ditugun ezagutzak garatzeko asmoz. Lan honetan TiO2 nanohagatxoen sintesia burutu da metodo hidrotermala erabiliz. Sintesi baldintzek lortutako produktuaren egituran eta forman duten eragina kontuan harturik, sintesia gertatzeko ezinbestekoak diren pHa, tenperatura eta denbora aztertu dira. Ondoren, tratamendu kimiko eta termiko ezberdinen bidez konposizio eta egitura ezberdinak lor daitezkeela frogatu da. Bereziki, surfaktante eta pHaren arabera egitura ezberdinak lortzen direla ikusirik. Sintetizatutako laginen karakterizazioa burutzeko X izpien difrakzioa, transmisio bidezko mikroskopia elektronikoa, infragorri espektroskopia, eta termograbimetria teknikak erabili dira. Hauen bidez NaTi3O6·(OH)x·(H2O)y , (TiO2)x(H2O)y , anatasa eta rutilo faseak identifikatu dira, eta nanohagatxoen lodiera eta morfologia ezberdinak ikusi dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan, kobre(II) katioiak zenbait estekatzaile organikoekin eratzen dituen haize-errota (paddle-wheel) itxurako egiturak aztertuko dira. Entitate hauek sistema solidoari zurruntasuna ematen diote eta koordinazio-polimeroaren hazkundearen norabideak finkatzen dituzte.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

A presente pesquisa consiste em um estudo da representação do corpo jovem a partir de dois bailes: o baile coletivo de debutantes promovido pela Unidade de Polícia Pacificadora (UPP) para as moradoras de algumas comunidades cariocas, e o baile do passinho, vertente do funk carioca, que atrai os meninos das comunidades e ressignifica seu papel social dentro das favelas onde vivem. O recorte para o estudo parte, inicialmente, de questões de gênero atribuídas a ambos os bailes. O fim dos bailes funk no processo de pacificação das favelas tem desdobramentos significativos na rotina dos jovens. De um lado, a reivindicação das jovens deu origem ao baile coletivo de debutantes como estratégia de aproximação da polícia com o público feminino; por outro, levou o passinho para as lan houses e fez dos cômodos das casas cenário para a gravação de vídeos e a sua divulgação e compartilhamento em rede. O objetivo do trabalho é observar nos jovens que participam dos bailes supracitados a maneira pela qual seus corpos são "adequados" para tais festas e quais os aspectos que influenciam e afetam a construção da identidade juvenil. A estratégia metodológica desenvolvida contemplou a pesquisa documental disponível em mídia impressa e digital sobre os bailes e suas danças, a realização de entrevistas abertas e semi-estruturadas, a observação dos jovens participantes nos bailes, e a pesquisa bibliográfica para embasamento teórico - sendo considerado o referencial sócio-antropológico de David Le Breton, Michel Maffesoli, Roberto DaMatta e Hermano Vianna, a sociologia de Émile Durkheim e Marcel Mauss, os estudos culturais de Raymond Williams, Peter Burke, Néstor Garcia Canclini e Stuart Hall, além das pesquisas em comunicação de Denise Siqueira e Christine Greiner. Para a presente pesquisa as projeções no corpo impelem um olhar crítico e o analisar das referências que circundam os jovens moradores das comunidades cariocas. Desta forma, questionar as representações do corpo em festa move este estudo.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador: