997 resultados para stars: individual (eta Carinae)


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

225 p.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

EUSKERA: Lan honen helburua eskolan arteen bidezko sormena sustatzea izango da, ikuspegi interdiziplinar batean. Horretarako, ikasleen ezagutzaren bereganatzeaz gain horien espiritu kritikoa eta ekintzailea piztuko duen proiektu bat proposatuko da, haien sormena garatzea xede nagusitzat izango duena. Berebiziko garrantzia dauka hezkuntzan haien kabuz pentsatzeko pertsonak eratzeak, eta edukien gainetik nortasuna garatzera zuzendutako metodologiak diseinatzeak. Izan ere, horrela bakarrik lortuko dugu gizarte honek zein etorkizunekoek aurkezten dizkiguten eguneroko erronkei aurre egitea.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Adimen gaitasun handiko nesken egoera oso berezia da. Adimen gaitasun handi gisa, oso neska gutxi daude identifikatuta. Horren arrazoia, besteak beste nesken ezaugarriak, portaerak, jasotzen duten hezkuntza eta inguratzen dituen gizartea dira. Hori dela eta, irakasleen lana arlo honetan oso garrantzitsua da. Horrexegatik, lan honen helburua, irakasleei eta familiei laguntzeko ekarpen didaktikoak sortzea izan da. Alde batetik, neska hauen ezaugarriak eta hauei laguntzeko zenbait prozedura azaltzen dituen bideoa sortu da, bestetik, neska hauek identifikatzeko eta laguntzeko behaketa-tresna proposatu da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Arreta Faltaren Nahastea eta Hiperaktibitatea (AFNHa) gaur egun ikasgela batean aurki dezakegun nahaste ohikoenetariko bat da. Nahastea pairatzen duten umeek haien errendimendu akademikoan negatiboki eragiten duten zailtasun desberdinei aurre egin behar diete. Irakasleen ezagutza edo parte-hartze eza dela eta, ume horiei arrakasta lortzeko ez zaie beti bere esku jartzen gainontzekoei eskaintzen zaizkien aukera berdinak. Hortaz, irakasleak laguntzea eta ume horiei ikasgela baten barruan ahalik eta erantzun egokien ematea ikerketa lan honen helburua da. Horretarako, bilaketa bibliografiko baten bitartez, nahastean sakondu da eta estrategia desberdinak, metodologia egokia eta IKTen (Informazioaren eta komunikazioaren teknologien) erabilera proposatu dira. Inor atzean utzi gabe, guztientzako kalitatezko eta inklusiboa den hezkuntza defendatzen duen eta itxaropenerako bidea irekitzen saiatzen den lana da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Ikerketa honek Walt Disney konpainiak ekoiztutako hainbat filmetan agertzen den edukia eta pertsonaiak analizatzen ditu. Pelikulak balorez eta aspektu ideologikoez beteta daude eta gizarte-ikaskuntzaren teoriaren arabera, izugarrizko eragina daukate haurren jarduteko moduan. Ideia horiek oso lotuta daude emakumezkoak gizartean hartzen duen irudiarekin, gizartean dagoen familiaren esanahiarekin eta gure gizarteko sistema politiko eta ekonomikoarekin. Beraz, animaziozko filmen aurrean umeen kritikotasuna garatzeko Lehen Hezkuntzako gelarako baliabide metodologikoa proposatzen da, umeek pantaila handian ikusten dutenaz hausnar dezaten.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Gure gizarteak industrializazio eta kontsumorako bidea hartu du. Orokorrean hiriko emakume-gizonak bihurtu gara, inguru naturala ahaztuz. Horren aurrean ekologiaren aldeko ekintzak daude. Lan honetan literatura eta natura aztertu egin dira. Felipe Juaristiren Animalien Inauteria (1999) liburuaren azterketa narratologikoa egin da eta ekokritikarekin erlazionatu da, ondoren eskolan izan ditzakeen onurak ondorioztatu ahal izateko.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Balioek eta jarrerek garrantzia handia dute edozein testuingurutan. Hori dela eta, lan hau Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan errespetua, autonomia eta bizikidetza arauak lantzeko proposamena da, ikasleen balio eta jarreretan aldaketa eta hobekuntza jakina eragiteko asmoz. Oinarri teoriko batetik sortutako esku-hartzeak, 12 jarduera ditu, pre-testa, post-testa eta balioak bizirik irauteko amaierako rol-jokoa, beste batzuen artean. Praktikan jarritako interbentziotik emaitzak eta ondorioak atera dira, proposatutakoak ikasleengan zer-nolako eragina izan duen eta ondorioz, haien ezaugarrietarako egokia izan den azalduz, besteak beste.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Azken urteetan euskararen ezagutza handiagotzen ari bada ere, erabilera gero eta murritzagoa da bai gizartean, bai eskolan. Lan honetan, D ereduko eskola bateko Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako hizkuntza-erabilera ikertu da eta erabilera horretan eragin ditzaketen aldagaiak aztertu dira. Horretarako, ikasleei, irakasleari eta haurren familiei ARRUE proiektuan oinarrituriko zenbait galdetegi pasatu zaizkie. Horrez gain, haurren hizkuntza-erabilera neurtzeko behaketak ere egin dira egoera ezberdinetan (gela barruan eta gelatik kanpo irakasleekin, gela barruan ikaskideekin lanak burutzen, gela barruan ikaskideekin jolas librean eta jolastorduan ikaskideekin), informazio horiez baliatuz euskararen erabilera handitzeko neurriak hartu daitezen.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Egun, adin txikikoenekin batera eskolako testuinguruan barneratzean, irakasleek familiak haurren garapen psikologikoan eta pertsonalean zuzenean eragiten duela hautematen dute. Izan ere, seme alaben hezkuntzan familiak duen hezteko estiloak eta inplikazio mailak, seme alabek bizitzak eta hezkuntza akademikoak planteatzen dizkieten erronkei aurre egiteko dituzten jarreretan eragingo du, euren errendimendu akademikoa baldintzatuz. Horren ondorioz, lan honetan, bilaketa bibliografiko baten bidez, ikasleen ikaskuntza prozesua, garapen pertsonala eta psikologikoa ahalik eta modu hoberenean estimulatzea ziurtatuko dituzten aspektuak ikertzen dira. Horrela, hauen errendimendu akademikoa eta ongizate psikologikoa bide positibo batetik bideratu eta ikasleei, irakasleei eta familiei erantzuteko bideak ireki nahi direlarik.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Egungo gizartean, konpetentzia emozional maila baxuak “analfabetismo emozionala” jarri du agerian (Goleman, 1996). Arrazoi honengatik, adimen emozionala jorratu beharra dago, bai familia eta baita hezkuntza arloan ere. Hau guztiagatik, ikerketa honen xede nagusia, 7-11 urte tarteko umeen trebetasun sozialak kooperazioaren bitartez sustatzea da; izan ere, garai horretan, gizabanakoaren bizitza soziala goreneko intentsitatera heltzen da. Honetarako, Bilboko Pagasarribide ikastetxean (Lehen Hezkuntzako 5.maila) jorratzeko unitate didaktikoa aurkezten da. Beraz, bertako bi jardueratan lortutako emaitzak kontuan hartuz, baieztatu ahal da, honi esker, ikasleen trebetasun sozialak garatu direla eta emozionalki adimentsuagoak izatea lortuko dutela unitate didaktiko hau bere osotasunean jorratu ondoren.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honetan harreman beharrizanen inguruko diagnostiko bat aurkezten da: prozedura etnografikoak erabiliz, Granadako eskola batean edukiak ikasi eta irakasteko antolatzen den gizarte- elkarrekintzan harreman beharrizanek zein toki duten eta nola hartzen diren aztertu da. Diagnostikoaren oinarri teorikoan orientabide soziokulturala duen ikuspegi konstruktibista dago eta baita garapen sozio afektiboari buruzko ekarpenak ere. Lan honekin azpimarratu nahi izan da gizarte-elkarrekintzak duen garrantzia irakaste eta ikaste prozesuetan eskolan, alde akademikoaz gain alde afektiboa ere mahai gainean jarriz. Diagnostikoan harreman beharrizanak batzuetan ez direla asetzen agertzen da eta asetzeari begira erabilgarriak izan daitezkeen ildo batzuk proposatzen dira.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Azken urteetako teknologia berrien iraultza dela eta, haur eta gazte literaturak bere forma aldatu du, ikus-entzunezko euskarrietara moldatuz, hartzaile haurrei erakargarriago eta ulergarriago suertatzearren. Adibide moduan Momo eleberria hartuta, bere moldaketa zinematografikorako erabili diren estrategiak aztertu dira eta bi adierazpen-euskarrien tramak konparatu dira. Analisi honen bidez frogatu ahal izan da moldaketa mota hauek, hain zuzen, jatorrizko lanaren sinplifikazioa inplikatzen dutela; hala ere, ez da arrazoi nahikoa hauek alde batera uzteko edo mesprezatzeko eta hezkuntza-baliabide posible gisa baztertzeko.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Ikerketa honen bidez, Euskal Herrian hezkuntza kalitatea bermatzeko dagoen sarearen, hau da, “Kalitatea Hezkuntzan” sarearen ebaluazioa egin nahi izan da. Horretarako, adituek berrikuntza eta hezkuntza kalitatea gaiei buruz adierazten dutenaren inguruan bilaketa bat egin izan da eta ondoren, sei ikastetxe ezberdinetako irakasle batzuei inkesta bat bidali izan zaie. Lortutako emaitzak oso ezberdinak izan dira, izan ere, irakasleen artean ez-adostasunak aztertu izan dira. Bestalde, ondorioetan, adituek azaltzen dutenaren eta irakasleek uste dutenaren artean, alde handia dagoela ondorioztatu izan da, lehenengoek hezkuntza kalitatea nola definitzen duten eta irakasleek nola antzematen duten oso ezberdina izan delako.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Lan honen helburua Norvegiako haur eskola baten hezkuntza-praktiken proiektu esku-hartzailea egitea izan da. Horretarako, euren metodologia alternatiboaren ezaugarriak aztertu dira, hezkuntzaren alorrean egin litezkeen ekarpenak hedatzeko. Proiektua garatzeko prozesuan, lehenik eta behin, behaketa parte-hartzailea eta jarraia egin da; ondoren, zentroko hainbat profesional desberdinak elkarrizketatu dira; eta azkenik, esku-hartze berritzaile horiengan eragina duten korronte pedagogikoen azterketa sakona gauzatu da. Burututako lanaren emaitza aztertutako hezkuntza praktiken sintesia web orrialde batean jasotzea izan da, horrela, hezkuntza komunitatea erabili ahal izateko eta aberasteko. Era berean, Norvegiako ekintza pedagogikoa eredu hartuta, euskal eskola batera bideratutako proposamen metodologikoa diseinatu da.