854 resultados para Jarduera fisikoa bularreko minbizia izan ostean
Resumo:
[EU]Errekalde egun, aukera handiko eraldaketa unean aurkitzen da. Trenbidearen lurperatze lanak abian dira eta autobidearen eraispenak oraindik bide luzea badu ere, agintarien esku orrian dagoela ematen du. Banaketa funtzioa izan duten azpiegituren desagerpenak Errekalderen berantolaketa planteamendu baten ateak irekitzen ditu. Abagune honetan Errekalderen papera berpentsatu beharra dago, auzo mailako eraldaketaz gain Bilbo mailako eragina izan dezakeen estrategiak martxan jarri baitaitezke. Auzoa errotik alda dezakeen espazioa berreskuratuko delako alde batetik eta Bilboko Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) berrikuste prozesuan delako.
Resumo:
124 p.
Resumo:
Lan honetan azken urteetan EAEn maskulinitateen inguruan sortu eta garatu diren diskurtsoak aztertzen dira. Horretarako abiapuntu bezala gizon taldeetan (sexismoaren aurka egiteko elkartzen diren gizonen kolektiboak) eta horren inguruko ekimen instituzionaletan ekoiztu diren testu batzuk diskurtso analisi kritiko feministaren bidez aztertzen dira. Honela, teoria feministaren ikuspegitik (identitatea, subjektibotasuna eta feminismoaren subjektu politikoaren auzia kontutan hartuz) gizonok gai feministetan izan dezakegun inplikazioaren nondik norakoak aztertzen dira.
Resumo:
710 p.
Resumo:
Balneoterapia ur mineromedizinalen erabileran oinarritzen den antzinako terapia da, historian zehar bilakaera gorabeheratsua izan duena. Balneoterapiaren erabilerak osasunarekin harremana duenez, baliteke erizaintza-zainketa holistikoetan lagungarria izatea. Helburua: Pertsona helduei zuzendutako erizaintza-zainketetan balneoterapiak duen erabilera aztertzea. Metodologia: Hurrengo datu-iturriak erabiliz burututako errebisio narratiboa da: Biblioteka Virtual de la Salud, Tripdatabase, Pubmed, Dialnet, Cuiden, Euskal Herriko Unibertsitateko Biblioteka, osasun-sistema publikoen web-orriak eta NNNConsult plataforma. Bilaketaren mugak identifikatu eta irizpideak zehaztu dira, helburura hurbiltzeko xedearekin. Emaitzak: Guztira 65 publikazio (datu-baseetan 58, bibliotekan 1 eta osasun-sistemetan 6) eta erizaintzako 8 ekintza aukeratu dira. Publikazioen artean, 10 errebisio sistematiko eta 6 Praktika Klinikorako gida bildu dira. Balneoterapiaren kontzeptuak aho-bidea, arnas-bidea edota bide topikoaren bidezko ur mineromedizinalen erabilerari egiten dio erreferentzia eta teknika ezberdinen bitartez, efektu fisiko, kimiko eta psikosozialak eragiten ditu. Asaldura ezberdinak dituzten pertsonengan efektu onuragarriak dituela ikusi da, batez ere asaldura erreumatiko eta kardiobaskular kronikoen kasuetan. Egun, Europako ekialdeko herrialdeetan balneoterapiak indar handia du, baina erizaintza-zainketekin duen lotura ahula da orokorrean. Eztabaida eta ondorioak: Balneoterapiaren inguruko ikerketa gehiago eta protokoloak behar dira, balneoterapia osasunaren mantentze edota berreskuratze prozesuan erabilgarria izan baitaiteke. Pazientearen osasunaren alde, erizaintza-zainketetan balneoterapia gehitzea faktore aberasgarria izango litzateke; horretarako, terapiaren inguruko ezagutzen hedapena beharrezkoa izanik. Ekarpen pertsonalak: Alde batetik, osasunaren promozioan eta prebentzioan balneoterapiaren erabilera aztergai interesgarria da; bestetik, erizaintza-zainketetan erabilgarria izan daiteke, kronikotasunarekin harremana duelako eta baliabideak eskuragarri daudelako gure inguruan. Horretarako, formakuntzan eta gida internazionaletan balneoterapia barneratzea lagungarria izango litzateke.
Resumo:
Afasia, garuneko lesio baten ondorioz sortzen den lengoai edo mintzamenaren asaldura da, espresio eta ulermen arazo larriak sortzen dituena. Mintzamena gizaki interakzioaren, esku-hartze sozialaren eta komunitatearen instrumentu garrantzitsuenetako bat da. Hortaz afasiak eragin negatiboak sor ditzake pertsonaren zein gertukoen egoera psikosozialean. Honen aurrean planteatu den helburua, afasia eta honen ondorio psikosozialak ezagutu eta afasiadun paziente helduen ongizate psikosoziala hobetzeko erizainak egin beharreko rola zehaztea izan da. Bilaketa bibliografiko bat eraman da aurrera, ondoren errebisio narratiboa garatzeko. Informazioa datu-base ezberdinetako 24 artikulutan, 5 liburutan eta 5 web orrialdetan aurkitu da. Emaitzek adierazten dute afasiaren intzidentzia altua dela mundu mailan, kausa nagusia garuneko istripu baskularrak (GIBAS) izanik. Mintzamenean ematen diren asaldurek depresioa zein isolamendu soziala moduko ondorio psikosozialak sor ditzakete. Hauek prebenitzeko, erlazio terapeutikoaren bidez, erizainak identitate berria bilatzen, segurtasuna eskaini, talde terapia sustatu eta inguru soziala zein fisikora moldatzen lagundu beharko dio pazienteari. Honen errekuperazioan, zaintzailea elementu garrantzitsua dela kontuan izan beharko du erizainak. Eztabaidan honakoak izan dira puntu garrantzitsuenak: erizain interbentzioen inguruko ebidentzia falta, afasian zentratutako interbentzio zein balorazio eskalen garapenaren beharra, gaur egun erizainek afasiari buruzko duten ezagutza falta, afasiadun pazienteen abordai psikosozialari begira erizainak duen jarrera desegokia eta osasun profesionalen komunikazio estrategien inguruko heziketa falta. Ondorio gisa ikusi da, pertsona afasikoek bizi dituzten ondorio psikosozialak gutxitzeko erizainak gainontzeko osasun profesionalekin batera errehabilitazio sozialean eta psikologikoan parte hartuz aurrerapenak ikusi daitezkeela. Horretarako, lehenengo pausua osasun profesionalek afasia tratatzeko ikuspuntua aldatzea izango da, ikuspuntu biomedikotik biopsikosozialera aldatuz. Ondoren komunikazio estrategien inguruan trebatu beharko dira, komunikazio eraginkor bat funtsezkoa baita afasikoekin lan egiteko.
Resumo:
Azken urtetan biztanleriaren zahartzearekin batera, dementzia kasuek gora egin dute. Honek, zentro gerontologikoen erabilera handiagoa izatera eraman du eta bertan euste fisikoen erabilera egiten da. Euste fisikoak pertsonen segurtasuna bermatzeko erabiltzen diren arren, ikusi da hainbat ondorio kaltegarri sorrarazten dituztela. Gradu amaierako lan hau egiteko, azken hamar urtetako artikuluak aukeratu dira, zentro gerontologikoetako 65 urtetik gorako dementzia duten pertsonak aztertzen dituztenak. Helburua euste fisikoek zentro gerontologikoetan bizi diren eta dementzia duten zaharretan dituzten ondorioak aztertzea da. Honetarako, aukeratu den metodologia PubMed, Cuiden, Biblioteca Virtual en Salud eta Dialnet datu baseetan errebisio bibliografikoa egitea izan da. Emaitzek erakusten dute euste fisikoen erabilera %20 ingurukoa dela Espainiako zentro gerontologikoetan eta %40ra heltzen dira zifrak dementzia duten pertsonetan. Ikerketa batzuk larrialdi kasuetan, erorketen prebentzioan eta pertsonaren autonomia hobetzerako garaian emaitza onak ematen dituztela erakutsi duten arren, orokorrean pertsonaren alor fisiko naiz psikologikoan ondorio kaltegarriak dituztela ikusi da. Azken urtetan aldaketa ematen ari da eusterik gabeko zainketak lortu nahian eta bestelako hainbat aukera proposatu dira. Hala ere, hainbat dira oraindik aldaketa mugatzen duten faktoreak, haien artean, legedia falta, erizainen heziketa eskasa eta familiaren eta kulturak zainketatan duen eragina. Eusteen inguruan oraindik alor asko lantzeko daude, hauen artean eusteen definizioa, oraindik ez baitago definituta zein gailu diren eusteak eta zein ez. Gainera, eusteen erabiliak izateko oso argumentu positibo gutxi aurkitu dira, ikerketa gehienek eusteen ondorio kaltegarriak azpimarratzen baitituzte. Hau ikusirik ezinbestekoa da aldaketa ematea euste fisikorik gabeko zainketak lortzeko. Ikusirik erizainen heziketak ez dituela beti zifrak jaisten, bestelako faktoreekin ere lanean hasi behar da, hauen artean beste profesionalak, familia eta orokorrean gizartea hezten. Ondorioztatu da euste fisikoak beste aukerarik ez dagoen kasuan erabili behar direla. Ezinbestekoa da hasia den aldaketarekin jarraitzea eta honetarako heziketa eman behar zaie bai profesionalei, bai familiari eta orokorrean gizarte osoari. Zainketa kultura aldaketa honetarako legedia espezifiko bat beharrezkoa da.
Resumo:
Nerabezaroko haurdunaldi (<19 urte) gehienak herrialde azpigaratuetan gertatzen diren arren, herrialde garatuetako osasun arazo publiko garrantzitsua izaten jarraitzen du. Alabaina, munduko erditze guztietatik 680.000 industrializatu deritzen herrialdeetan suertatzen dira, 15-19 urteko nesketan soilik kontuan hartzen badugu, eta haurdunaldien %60-90a ez desiratua dela estimatzen da. Arazoaren garrantzia ikusita, honi aurre egiteko interbentzioaren beharra ikusten da; baita burututako interbentzio horien inpaktua ezagutzeko beharra ere. Osasun-profesionalok funtzio garrantzitsua betetzen dugu prebentzioaren arloan. Hala, erizainaren figura, hezitzaile bezala, eskoletan eta gainontzeko esparruetan egoteaz gain, Lehen Arreta Mailan nerabeen sexu-heziketan parte hartzeko elementu pribilegiatua osatzen du. Beraz, erizainek kontsultatik ere lehen mailako prebentzioa egin dezala animatu behar da. Helburuak.- Nerabezaroko haurdunaldia prebenitzeko programen eraginkortasuna aztertzea. Bigarren mailako helburu bezala: nerabezaroko haurdunaldirako arrisku-faktoreak eta ondorioak aztertzea, prebentzio eraginkorraren gakoak eta ezaugarri orokorrak aztertzea, eta herrialde garatuetan dauden nerabezaroko haurdunaldiaren programa prebentiboak aztertzea. Metodologia.- Errebisio bibliografikoa egiteko, efectividad, evaluación, prevención, embarazo eta adolescencia hitz gakoak erabili dira hurrengo datu-base elektronikoetan: BVS, Pubmed, Scopus, Proquest Central, Cuiden Plus eta Dialnet. Halaber, OMEko web orrian “adolescent pregnancy prevention” esaldia bilatu da. Emaitzak.- 28 artikulu bildu dira: bederatzi errebisio sistematiko, bost kasu eta kontrol, lau ausazko entsegu kliniko, hiru ikerketa kualitatibo, hiru ikerketa kuasi-experimental, bi errebisio narratibo, ikerketa ekologiko bat eta ikerketa pilotu bat. Ondorioak.- Faktore biologiko, psikologiko eta soziokultural anitz ezagutzen dira ez planifikatutako haurdunaldietara eramaten dutenak. Nolanahi ere, eraginkortasun handien frogatu duten programak faktore anitzetan eragiten dituztenak eta osagai anitzeko interbentzioak barneratzen dituztenak izan dira. Nerabezaroko haurdunaldia prebenitzeko programa desberdinek nerabeen zenbait sexu-portaerarengan eragin positiboa dutela frogatu da. Dena dela, zaila da guztiz eraginkorrak diren baieztatzea; hala nola, ikerketen muga estatistiko askorengatik eta gutxitan haurdunaldi tasak ebaluatzeagatik.
Resumo:
Sarrera: Gaixotasuna, aldaketa biopsikosozialak dakartzan egoera zaila da pairatzen duen edozein pertsonarentzat, konplexuagoa oraindik, patologia jasaten duena haur bat izanez gero. Haurrak hemofilia ulertu eta bizitzen duen errealitatea barneratu dezan, irakurketa, tresna ezin hobea izan daiteke erizainek zuzendutako osasun heziketan. Helburuak: Haur hemofilikoen osasun – gaixotasun prozesua ulertzeko baliagarria suerta daitekeen osasun heziketa proiektu baten proposamena garatzea eta honen bereizgarri izango den ipuin bat idaztea. Metodologia: Haur hemofilikoei zuzendutako osasun heziketa proiektu bat sortu da. Horretarako, oinarrizkoak izan diren zenbait bilaketa bibliografiko egin dira. Bestalde, osasun heziketaren bereizgarri den eta ekoizpen propioa duen ipuineko testu zein ilustrazioak programa informatiko baten bidez moldatu dira. Garapena: Haurtzaroko lehen etapatik euren gaixotasuna ulertu, hemofilia oztopo gisa ikusi ez eta autozainketa landu dezaten osasun heziketa proiektu bat garatu da lau eta zazpi urte bitarteko haur hemofilikoentzat. Bost jardueren bidez lau gaitegi zabal lantzea proposatu da, bi hilabeteko epean aurrera eraman daitezen. Jarraipena eta ebaluazioa: Proiektu honen ebaluazioa hiru zatitan banatu da: hasierako ebaluazioa, ebaluazio jarraitua eta amaierako ebaluazioa. Heziketaren eraginkortasuna aztertzeko, ebaluazio ekonomikoa, asistentzia maila eta asebetetze maila neurtuko dira. Gogoetak eta norberaren ekarpenak: Proiektu hau martxan ipini ez bada ere, etorkizunean ate desberdinak irekitzearen arduraduna izan daitekeela ikusi da. Hemofilia duten pediatriako gaixoek zein biztanleria orokorreko haurrek gaixotasuna ulertu baitezakete beraren bitartez. Bestalde, ipuina bere aldetik ere erabilgarria izan daiteke hemofilia duten haurrek nahiz bere ingurukoek patologiaren ezaugarri nabarmenenak ezagutzeko.
Resumo:
Zeinu Hizkuntza (ZH) da Gor kulturaren bereizgarri nagusiena, baita mundu entzulearekin komunikatzeko traba handiena suposatzen duena. Gorrek hainbat arazo aurkitzen dituzte Osasun Sisteman entzuleekin komunikatzeko, nahiz eta zerbitzu publikoek komunikazio erraztasunak ahalbidetu behar dizkietela araututa egon. Helburua: Gorren ezaugarri kulturalak ezagutu, Osasun Sisteman dituzten zailtasunak identifikatu eta erizainek Gorren beharrei erantzuteko estrategia eraginkorrak zehaztu. Metodologia: Errebisio bibliografiko honetan, PIO estruktura erabili da. Barneratze eta baztertze irizpideak finkatuta, Biblioteca Virtual de la Salud, PubMed eta Scopus-en burutu da bilaketa, 2005-2010 urte tarteko artikuluak aztertuz. Emaitzak: Gortasuna ikuspuntu medikotik bereizten du Gor kulturak, izan ere, beraien ezaugarri naturaltzat dute. Gorrek komunitate bat eratzen dute, beraien artean elkar identifikatu eta kulturaren garapenean laguntzen dutelarik. Hizkuntza ezberdina darabiltenez, Osasun Sisteman zailtasunak aurkitzen dituzte, honek ezaguera ezera eta gaixotasunak pairatzeko arrisku handiagora eramanez. Arrazoietako bat, profesionalek kultura hau ezezagun izatea da, heziketa gabeziagatik, batik bat. Gainera, ez dute pazientziarik, honek Gorretan konfiantza eza eta beldurra eraginez. Horrenbestez, funtsezkoa da erizainak Gor kulturaren inguruan heztea, pertsona hauekin eraginkorki komunikatzeko nahiz arreta kalitatea ahalik eta hoberena izateko. Halaber, ezinbestekoa da Gorrentzako informazioa egokitzea. Ondorioak: Osasun Sisteman komunikazio zailtasunak dituzte Gorrek eta ondorioz, osasun gaietan ezaguera baxuagoa dute, gaixotasunak pairatzeko arrisku handiagoarekin bat. Horregatik, sentikorra den informazioa ahalbidetu behar zaio biztanleria honi. Halaber, profesionalek Gor kulturaren inguruko heziketa jaso behar dute, baita komunikazio eraginkorrerako erraztasunak ahalbidetu ere.
Resumo:
110 p.
Resumo:
803 p
Resumo:
221 p.
Resumo:
369 p.
Resumo:
58 p.