539 resultados para gizarte hezkuntza
Resumo:
Ikerketa honek, Gizarte Hezkuntzaren garrantzia nabarmentzeko helburua izanik, profesio honen eta ezgaitasuna duten pertsonen eboluzio historikoa aztertzen du. Horretarako, aspalditik Gizarte Hezitzaileak diren pertsonen testigantzak bildu (lehengo eta gaur egungo egoera konparatzeko asmoz) eta Gizarte Hezitzaileen profesionalizazioa lortzeko jarraitutako ibilbidea ikertu da. Horrez gain, Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoaren nondik norakoak aztertu eta sortutako dokumentu profesionalizatzaileak landu dira. Halaber, honekin, Hezitzaileen etorkizuneko erronkak plazaratzeaz gain, egungo egoera ikertu eta, mobilizazioaren bitartez, gizartearen kontzientziazioa lortu behar dela ondorioztatu da, lanbideak merezi duen errekonozimendua lortzeko asmoarekin.
Resumo:
Ondorengo lerroetan eskolan ikasleen garapena sustatzeko orduan kontuan hartu diren alderdiak aztertuko dira. Alde batetik urteetan zehar inteligentzia kognitiboa garatzea garrantzitsuena denaren ikuspuntuaren azalpenak agertzen dira, baita hau neurtzeko sortu ziren lehenengo probak aipatu ere. Bestetik, ikaslearen garapen integrala sustatzeko bidean, inteligentzia anitzen agerpenarekin alderdi emozionala garatzeari eman zitzaion garrantzia azaltzen da. Ondoren, ikaslearen garapen emozionala sustatzeko bidean hezkuntza emozionalaren inguruko ideiek ikasleen garapen integralari egiten dioten ekarpena azalduko da. Azkenik, teorikoki jorratutako ideiak praktikara eramango dira eskolako errealitaterako sekuentzia didaktikoa sortuz, testuinguru konkretu bateko ikasleengan garapen integrala bermatuko duen alderdi emozionalaren lanketa dramatizazioaren bitartez emanez.
Resumo:
LABURPENA:Ikerkuntza hau Lehen Hezkuntzako irakasleen konpetentzia emozionalen esparruan kokatzen da. Helburua, irakasleen tentsioa eragiten duten egoerek eta horien aurrean euren erantzunak ezagutzea da. Metodologia kualitatiboa erabili da. Informazioaren bilketarako, irakasleek buruturiko landa oharrak erabili dira. Lorturiko emaitzen artean, autoritatearen galeraren sentsazioak sortzen dituen tentsio eta egonezin egoerak azpimarra daitezke.
Resumo:
Lan honen helburua , Howard Gardner - rek proposatutako Adimen Anitzen Teoriaren inguruan hausnarketa eta ike rketa egitea izan da , baita hezkuntza eremuan ezartzearen aukera aztertzea ere. Proposamen honek, adimena bakarra eta orokorra denaren paradigma tradizionala apurtu zuen, adimena anitza dela azpimarratuz. Hortaz, teoria honen ezarpena eskoletan, aldaketa s akona suposatzen du. Izan ere, ikasteko dauden modu desberdinak errespetatuz, pertsona guztiei erantzun egokia ematea lortuko litzateke, modu honetan, eskola zein gizarte inklusiboa lortzeko ateak zabalduz.
Ikas-Komunitateak: solasaldi dialogiko literarioak eta irakur-laguna, Etxebarriko Kukullaga eskolan.
Resumo:
[EUS] Egungo informazioaren gizartean, etengabeko aldaketa sakonak jasaten eta sortzen ditugu, halaber gure gizabanako harremanetan ere. Hala ere, hezkuntzak oraindik ez du aldaketa handirik egin, izan ere, nahiko estatikoa izaten jarraitzen du eta bertan ematen diren harremanak zeharo hierarkikoak dira. Honengatik guztiagatik, ikerketa honen xede nagusia, Ikas-Komunitateak eta honen barruan dagoen Etxebarriko KUKULLAGA LHI (Bizkaia) aztertzea izango da. Horrez gain, eskolarekin batera diseinatu dudan proiektua aurkeztuko dut, zeinean Ikas-Komunitateen bi jarduera burutzen diren: irakur-laguna eta solasaldi dialogiko literarioak. Bertan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta 5 urteko ikasleek parte hartu dute. Aipatzekoa da lortutako emaitzak guztiz baikorrak izan direla eta epe-laburrerako ezarritako helburuak lortu direla. Horrez gain, epe-luzerako helburuak hein handi batean beteko direla aurreikusten da. Beraz, argi dago, zentroetan antolakuntza egoki bat ematen bada, Ikas- Komunitateen proiektuarekiko inplikazioa badago eta komunitatearen kohesioa lortzen bada, hezkuntza sistema hein batean alda daitekeela. Hori gertatuz gero, edozein motatako pertsonak hezkuntza emaitzarik onenak lor ditzake eta baita informazioaren gizarte honetan jarduten ikas dezake ere.
Resumo:
[EU]Lan honek ikuspegi juridikotik abiarazitako ekarpena izan nahi du, hezkuntza sisteman hizkuntza eskubideak nola konfiguratzen diren azalduz. Hori gauzatzeko bi perspektibetatik abiatu da ikerketa: alde batetik, hezkuntza (oinarrizko) eskubideak zein karga linguistikoa duen azaltzen da, eta beste alde batetik, euskararen estatusak irakaskuntza sistemaren gainean proiektatzen dituen eragin juridikoak azaltzen dira. Hori abiapuntutzat hartuz, Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean zein hizkuntza eskubide diren aztertzen da, ondorio eta proposamen batzuekin bukatuz.
Resumo:
65 p. : il.
Resumo:
[EU]Ereduak: - Ikuskaritzari salaketa idazkia. - Diru-kopuru bati buruzko adiskidetze-ekitaldia. - Diru-kopuru bati buruzko demanda. - Soldatak Bermatzeko Funtsa epaiketara deitzea. - Konponketa. - Diru-kopuru bati buruzko epaia betearaztea. - Kaleratzeari buruzko adiskidetze-ekitaldia. - Kaleratzeari buruzko demanda. - Kaleratze-epaia betearaztea. - Lan-baldintzen aldaketari buruzko demanda. - Oporrak. - Aurretiazko erreklamazioa. - Prestazioari buruzko demanda - Metatze-eskaera. - Argitzeko errekurtsoa. - Demandan atzera egitea. - Berraztertze-errekurtsoa. - Berraztertze-errekurtsoa aurkaratzea. - Erregutze-errekurtsoa iragartzea. - Erregutze-errekurtsoa formalizatzea. - Erregutze-errekurtsoa aurkaratzea. - Auzitegi Gorenaren aurrean pertsonatzea. - Banakatze-eskaera. - Ziurtagiri-eskaera. - Epaiaren ziurtagiria kasazio-errekurtsorako
Resumo:
Gizarteen eta gizakien egoera eta bilakaera ezagutzeak informazio era sistematikoan biltzea eta zehaztasunez aztertzea eskatzen du. Horretarako, nahitaez ezagutu behar dira, alde batetik, ikerketa prozesuaren pausoak, eta, bestetik, neurketarako erabili daitezkeen tekniken berezitasunak eta erabiltzeko baldintzak. Liburu honetan, Gizarte Zientzietan gehien erabiltzen diren ikerketa teknikak aurkezten dira. Hobe esanda, teknika hauek behar bezala erabiltzeko aholkuak eta ikerketa prozesua antolatzeko irizpideak ematen dira. Teoria eta adibideak uztatzen dituen liburua da. Hau da, tekniken berezitasunak aurkezteaz gain, aurretik beste ikerketa batzuetan teknikak nola erabili diren, kasu bakoitzean zer-nolako erabakiak hartu diren eta nolako ikerketa diseinuak egin diren azaltzen dira. Zentzu honetan, liburu teoriko-praktikoa da; aproposa Gizarte Zientzietako ikasleentzako zein, oro har, Gizarte Zientzien baitan ikerketak egiten dituztenentzako.
Resumo:
Betidanik egin du lan gizadiak. Gizakiaren bizimoduaren oinarrizko elementua izan da lana. Lanean oinarriturik antolatu dira komunitateak, eta hauen ezaugarria izan da lanbideak bereiztea. Lana dela bide izadiarekin "mintzatu" da gizakia, harekin harremanetan jarri da, hura eraldatu eta bere mendera jarri du. Lana dela bide taxutu dira gizonak eta emakumeak, etengabe berritu dute beren buruaz zuten iritzia eta harremanetan jarri dira elkarrekin. Hori horrela izan da betidanik, baina XVIII, mendea arte gizadiak ez zuen aintzat hartu lana bere gizarte antolabidearen gitzarri zelako ideia. Dudarik gabe, horregatik, lana izan da harrezkero giza zientzien -hasi soziologiatik eta, ekonomiatik eta politikatik pasa ondoren, historiaraino-arretagunea erakarri duen gai kutuna.
Resumo:
Datuen analisi kuantitatiboa egin behar duen edonork, gaur egun, aukera zabala du. Programa ugari daude, komertzialak zein doakoak, edozein analisi mota, sinpleena zein konplexuena, egiteko. Programa komertzialen artean, SPSS, SAS, STATISTICA, Systat, Stata edo GenStat aipa daitezke. Programa horiek merkatu osoaz jabetu dira, eta Europako eta Amerikako unibertsitateetan analisi-tresna moduan erabiltzen dira. Programa horiek joan dira, lehenengo bertsioetatik gaurkoetaraino, interfaze grafikoak hobetuz (GUI Graphical User Interfaces) eta analisi-eredu gero eta konplexuagoak erantsiz. Leihoen kudeaketan oinarrituriko testuinguru-menuen eta goitik beherako menuen garapenari esker, programak erabilerrazagoak dira, eta analisi zein eredu formal konplexuenekin lan egiteko aukera izan du erabiltzaileen komunitateak.
Resumo:
Gorputz hezkuntzaren eta Jarduera fisikoaren baliabideak erabiliz, kultura amankomun bat sortzea etorkin guztiekin. Horretarako anistazuna ez da izango oztopo bat, tresna emankorra baizik.
Resumo:
[EU] Lan honen jorrapenarekin enpresen erantzukizun sozialaren definizioa finkatzeaz gain, honi lotutako funtseko hainbat puntu argitzea izan da nire nahia. Gizarte erantzukizun honen aplikazioak enpresengan ez du beti garrantzi berdina izan, horregatik izandako eboluzioaren jarraipena burutu da, historian zehar jasandako etapa desberdinak antzemanez. Eboluzio iraunkor horren errudunaren bila ere aritu naiz, maila internazionalean hedapen maila handiena izan duten ekimenen garapena ikertuz; horien artean: Munduko Ituna, ISO eta “Global Reporting Initiative” (GRI). Ikerketan gizarte erantzukizun mundu honetan komunikazioak izan duen garrantzia ikusi da eta hau dela medio, GRI erakundeak argitaratutako giden azterketa egitea ere ezinbestekoa izan da. Ekimen honen lanketan Espainia gainerako herrialdeengandik bereizten dela nabarituz, eragin esanguratsu hori sorrarazi duten arrazoien bila ere aritu naiz lanean zehar. Horretarako lehenbizi Espainiako enpresen erantzukizunaren garapena aztertu da; alde praktikoari dagokionez, ordea, herrialde horretan zerbitzuen sektorean diharduten bi enpresek argitaratutako jasangarritasun txostena eredu moduan hartuz bien arteko konparaketa bat eraman da aurrera. Lanari amaiera emateko aurrez aipatutako ikerkuntza guztietatik ateratako ondorio orokorren aipamena egiten da, kalitatezko gizarte erantzukizunaren garapenerako beharrezkoa dena azpimarratuz.